Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.
Zergatik ikasi Datuen Zientziako eta Bioteknologiako Gradu Bikoitza?
- Adimen artifizialaren eta teknika molekularren arloko eta ingeniaritza genetikoko kualifikazio handiko profesionalak prestatzera dago bideratua gradu bikoitz hau.
- Datuen analista bilakatuta, gai izanen zara sendagai eraginkorragoak garatzeko, tratamendu genetikoak sortzeko eta are klima-aldaketaren borrokan aurrerapenak egiteko ere.
- Ikasketak bukatzen dituzunean, bi titulu lortuko dituzu:
- Gradua Datuen Zientzian, espezializatua adimen artifizialaren, konputazio adimendunaren eta datuen analisi automatikoaren esparruan.
- Bioteknologiako Gradua, prozesu biologikoen azterketan eta teknika molekular aurreratuenen aplikazioan espezializatua
- Eskari handia dago enpresa teknologiko eta bioteknologikoen esparruan, beren tamaina zeinahi dela ere, bai eta espezifikoki teknologikoak izan gabe epe laburrean aldaketak egitearren datuen zientziaren aldeko apustua egiten dute enpresetan ere.
Gradu hau egiteko moduak:
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Sarbide egokienak:
- Batxilergoa:
- Osasun Zientziak
- Zientzien eta Ingeniaritzaren eta Teknologiaren ibilbidea
- Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak.
HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: Prestakuntza ona matematikan eta biologian, eta gaitasuna tresna informatikoak eta teknologia berriak erabiltzeko.
ATALASE-NOTA: Ezarritako ikaspostu kopuruaren mugaraino onartuko dira ikasleak, aurreinskripzioan Gradu Bikoitza aukeratu zutenen artetik, Unibertsitatean sartzeko notaren arabera ordenatuta. Edonola ere, Gradu Bikoitzean onartua izateko gutxieneko nota gradu bikoitza osatzen duten bi titulazio ofizialetako bakoitzean ateratzen den atalase-nota edo hura baino handiagoa izanen da.
Ikasleentzako laguntza
Zertan egiten ahalko dut lan Datuen Zientziako eta Bioteknologiako Gradu Bikoitza bukatzen dudanean?
- Espezialista gisa biomedikuntzaren, farmaziaren, industriaren, energiaren eta nekazaritzako elikagaien arloak garatzera bideratutako sistema biologikoen diseinuan.
- Gizartearentzat interesgarriak diren oinarri teknologikoko enpresak sortzen eta bultzatzen, eta aditu gisa enpresa teknologikoetan adimen artifizialaren irtenbideak ematen.
- Datuen analisiaren arduradun gisa laborategi mediko eta farmazeutikoetan, medikuntza pertsonalizatua, genomika eta beste zenbait arlotan.
- Bioteknologiaren esparruko enpresa, zentro teknologiko eta ikerketa-zentroetan, edo datu-analista gisa.
- Bi graduen aukera profesional guztiak izanen dituzu (Datuen Zientziakoak eta Bioteknologiakoak).
Zer master egiten ahalko ditut Datuen Zientziako eta Bioteknologiako Gradu Bikoitza bukatzen dudanean?
- Unibertsitate Masterra Informazio Geografikoko Sistemetan eta Teledetekzioan
- Unibertsitate Masterra Modelizazio eta Ikerketa Matematikoan, Estatistikan eta Konputazioan
- Unibertsitate Masterra Elikagaien Industriako Teknologian eta Jasangarritasunean
- Unibertsitate Masterra Ingurumen Agrobiologian
- Unibertsitate Masterra Kimika Sintetikoan eta Industrialean
- Unibertsitate Masterra Osasun Zientzietako Ikerketan
- Unibertsitate Masterra Osasun Publikoan
- Unibertsitate Masterra Osasunaren Sustapenean Eta Gizarte Garapenean
- Unibertsitate Masterra Ingeniaritza Biomedikoan
- Unibertsitate Masterra Proiektuen Zuzendaritzan
- Unibertsitate Masterra Enpresen Kudeaketan, Antolaketan eta Ekonomian
- Unibertsitate Masterra Lan Arriskuen Prebentzioan
- Unibertsitate Masterra Enologia Berritzailean
Kontsultatu eskaintza osoa:
- Master ofizialak
- Gradua bukatutakoan, gainera, titulu bereki hauek egiten ahalko dituzu