Joan eduki nagusira

Gradu Bikoitza Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan eta Zuzenbidean

Eskura ezazu prestakuntza bikoitza arlo juridikoan eta ekonomikoan, eta horrek aukera emanen dizu estatuko eta nazioarteko enpresa-sarean gehien eskatzen diren lanbideetan sartzeko, marketinaren, finantzen edota giza baliabideen esparruetan, esaterako.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.

ods 5 ods 8 ods 9 ods 10 ods 12 ods 16 

 

Zergatik ikasi Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza?

  • Zeharkako prestakuntza izateko, hori oso erakargarria iruditzen baitzaie inguruko enpresei ez ezik zerbitzuak mundu osoan ematen dituzten aholkularitzako eta kontu-ikuskaritzako enpresa handiei ere.
  • Irteera profesional asko ditu, eta eskari berezia dago enpresa-aholkularitzaren, zerga- eta lan-aholkularitzaren eta ogasun publikoen arloetan.
  • Diziplina juridikoak ulertu eta haiei buruzko ezagupenak eskuratuko dituzu, aukera izanen duzu enpresen erabaki handiak ezagutzeko, eta gaitasuna lortuko duzu proiektuak planifikatu, antolatu eta kontrolatzeko.
  • Ikasketak bukatzen dituzunean, bi titulu lortuko dituzu: 

Gradu hau egiteko moduak:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Sarbide egokienak:

  • Batxilergoa: Giza eta Gizarte Zientzien edo Zientzien modalitatea
  • Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak.

HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: arrazoinamendu numeriko, logiko eta abstrakturako gaitasuna; zentzu etikoa, gizarte-ongizaterako interesa, baita gatazkak konpontzeko mekanismoak aztertzekoa ere; enpresa-munduarekiko jakin-mina, baita negozioen kudeaketari eta zuzendaritzari eta pertsona, enpresa, merkatu eta erakundeentzako aholkularitzari buruzkoa.

Sarbideak Sarbideak

Ikasleentzako laguntza

Zertan egiten ahalko dut lan Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza bukatzen dudanean?

  • Espezialista gisara enpresetan, erakunde publikoetan, aholkularitzako edo kontu-ikuskaritzako bulegoetan eta aholkularitza juridikoko bulegoetan.
  • Ekintzailetzako jarduerak gauzatzean.
  • Bai enpresen zuzendaritzaren eta bai zuzenbidearen arloko irakaskuntzan eta ikerketan.
  • Abokatu eta epaitegietako prokuradore gisara, Abokatutzarako Sarbideko Unibertsitate Masterra eta lanbide horretarako gaitzen duen estatu-azterketa gainditu ondoren.
  • Sartzeko oposizioa eskatzen duten lanbideetan (epailetza, fiskaltza, Ogasuneko ikuskaritza, etab.).

Zer master egiten ahalko ditut Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza bukatzen dudanean?

Beste master osagarri batzuk:

Kontsultatu eskaintza osoa: