Hasiera > Nazioarteko harremanak eta Lankidetza > Nazioarteko harremanak eta mugikortasuna > NUPeko ikasleak > Nazioarteko mugikortasunerako deialdia
1º ESKAERA EGIN AURRETIK, INFORMA ZAITEZ |
Informazio Orokorra Xedea Hartzaileak Hizkuntzaren gaitasuna Hautatzeko irizpideak Xedeak Laguntza ekonomikoak Deialdiaren oinarriak |
---|---|
2º ESKAERA |
Eskaera: 2023ko urriaren 9tik 20ra arte |
3º ONARTUEN ZERRENDAK |
Onartuen eta hautatuen zerrendak |
4º HAUTATUA IZAN NAIZ,
|
Ikaspostua onartzea Bilera-informatiboak Mugikortasuna ikaslearen gidaliburua Ikasketa-konpromisoa Kredituen aitortzea Beste betebehar batzuk |
Ikasleak aukeratzea 2024-2025 (*) ikasturtean atzerrian egonaldi akademiko bat egin dezaten, seihileko batekoa edo ikasturte osokoa, NUPeko mugikortasun programa hauen esparruan:
(*) Urtebeteko iraupena duten masterren kasuan, mugikortasuna 2023-2024 ikasturtean eginen da.
Graduko edo masterreko ikasleentzat.
Gainera, graduko eskatzaileek honako hauek izan behar dituzte gaindituak:
Titulazio bakoitzeko ikaspostuen eskaintzan ikaspostu bakoitzerako eskatutako hizkuntza-maila egiaztatu behar dute gutxienez ikasleek. Hizkuntza-maila egiaztatzeko, honako agiri hauetakoren bat gehitu beharko zaio online eskaerari:
NUPek ofizioz egiaztatuko du ikasleen hizkuntza-maila, eta ikasleek ez dute egiaztatu beharko online dokumentazioa aurkeztuz, honako kasu hauetan:
Informazioa kontsultatzeko eta hizkuntza-prob(et)an matrikula egiteko, sartu Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiaren webgunean.
Baliteke unibertsitate hartzaileak hizkuntza-maila ziurtagiri jakin baten bidez egiaztatzeko eskatzea ikasleei (esate baterako, TOEFL, Cambridge edo halako baten azterketaren kalifikazio eskala jakin bat). Halakoetan, ikasleek eskatzen den ziurtagiria bidali beharko dute, behar den epean, mugikortasunean parte hartu nahi badute. Horrenbestez, hautatutako ikasleen ardura izanen da unibertsitate hartzailearen webgunea kontsultatzea eta onartuak izateko baldintzak egiaztatzea.
Espediente akademikoa kontuan hartuta eginen da hautaketa, ikasle bakoitzari bere eskabidean adierazitako lehentasun ordenaren araberako ikaspostu bat emanez, dagokion hizkuntza maila egiaztatu ondoren eta titulazio horretan eskainitako destinoen zerrenda agortu arte.
Horretaz gainera, honako hauek gainditu behar dira 2023ko uztailaren 31rako:
Orientazio gisa, HEMEN kontsulta daiteke 2023/2024ko eskaintza. 2024/25eko eskaintza aldatu egin behar da, eta 2023ko urriaren hasieran argitaratuko da.
Telekomunikazio, Industria eta informatika IGMET |
|
Ekonomia eta Enpresa Zientzien F. |
|
Giza eta Gizarte Zientzien F. |
|
Zientzia Juridikoen F. |
|
Nekazaritzako Ingenieritza eta Biozientzien GMET |
|
Osasun Z. F. |
|
Orientazio gisa, HEMEN kontsultatzen ahal duzu laguntza ekonomikoei buruzko informazioa testu formatuan.
Orientazio gisa, HEMEN ere kontsultatzen ahal duzu laguntza ekonomikoei buruzko bideo informatibo bat.
Nazioarteko mugikortasun-programetan parte hartuko duten gradu eta masterreko ikasleak hautatzeko deialdi orokorraren oinarriak, ikasteko eta enpresako edo beste erakunde batzuetako praktikak egiteko 2023/2024-2024/2025
Epea: 2023ko urriaren 9tik 20ra arte lehen eguneko 8:30etik azken eguneko 14:30era
Internet Explorer erabiliz gero, dokumentazioa erantsi ondoren eskatzaileak ezin du egiaztatu dokumentuak behar bezala kargatu ote diren, nahiz eta dokumentazioa grabatua geldituko den. Gainerako nabigatzaileetan, orria ongi bistaratuko da.
Eskaera bukatutakoan, eskaeraren kopia bat paperean edo PDF formatuan gordetzea gomendatzen da, deialdian parte hartzeko eskaera benetan egin dela justifikatzeko, grabatzean arazorik izanez gero.
2023ko irailean | Izen ematea Nazioarteko Garapena eta Lankidetza ikastaroan. Ikastaroa 2023ko irailaren 23tik azaroaren 11era bitarteko larunbatetan izango da. Prestakuntza Solidarioko ikasleentzat derrigorrezkoa da. |
2023ko azaroaren 10ean | Deialdian onartutakoen behin-behineko zerrenda:
|
2023ko azaroaren 13tik 15era | Erreklamazioak eta dokumentazioa zuzentzea Unibertsitateko Erregistro Elektronikoan |
2023ko azaroaren 17an |
Deialdian onartutakoen behin betiko zerrenda:
|
2023ko abenduaren 14an |
Esleitutako postuen behin-behineko zerrenda:
|
2023ko abenduaren 15etik 19ra | Erreklamazioak. Unibertsitateko Erregistro Elektronikoan |
2023ko abenduaren 21ean |
Esleitutako postuen behin-betiko zerrenda:
|
2024ko urtarrilaren 19tik 30era arte | Ikaspostua onartzea edo berariaz uko egitea |
2024ko otsailean | Izen ematea Nazioarteko Garapena eta Lankidetza ikastaroan. Prestakuntza Solidarioko ikasleentzat derrigorrezkoa da. |
2024ko otsailaren 2an | - Bigarren itzulirako onartuak - Itxaron-zerrenda |
2023ko otsailaren 5etik 9ra | Ikaspostua onartzea edo berariaz uko egitea |
2024ko otsailaren 14an | - Hirugarren itzulirako onartuak - Itxaron-zerrenda |
2024ko otsailaren 15etik 21era | Ikaspostua onartzea edo berariaz uko egitea |
Onartzeko ala uko egiteko epea: 2024ko urtarrilaren 15etik 21era.
Ikaspostuari epez kanpo uko egiteko agiri hau aurkeztu behar da Nazioartekotzeko eta Garapenerako Lankidetzako Bulegoan.
Otsailaren 5etik 9rako astean izango dira. Aurrerago, bilera bakoitzaren lekua, eguna eta ordua zehaztuko dira.
Ikasleek ikasteko konpromisoa jasotzen duen agiri bat bete behar dute, eta mugikortasuneko arduradunaren eta titulazioko koordinatzailearen oniritzia izan behar du. Ikasteko konpromisoan adieraziko dira zer irakasgaitan matrikulatuko den ikaslea NUPen eta zein irakasgai eginen dituen unibertsitate hartzailean. Irakasgai horiei eginen zaie aitorpen akademikoa kredituak aitortzeko irizpideen arabera.
Baldintza hauek betetzen ez dituzten ikasleek ezin izanen dute mugikortasunean parte hartu:
Nola: Ikasleentzako jarraibide teknikoak EGUNERATU GABE
Arduradunentzako eta koordinataileentzako jarraibide teknikoak EGUNERATU GABE
IKASKETA KONPROMISOA EGUNERATU GABE
Betetzeko epea: 2024ko maiatzaren 6tik 24ra (oraindik baieztatu gabe)
Arduradunak eta koordinatzaileak konpromisoa baliozkotzea: 2024ko maiatzaren 27tik ekainaren 7ra (oraindik baieztatu gabe)
Ikasketa-konpromisoa aldatzea. Mugikortasuneko programaren arduradunak eta titulazioaren koordinatzaileak oniritzia eman behar dute egindako aldaketak baliozkoak izan daitezen: Ikasketa-konpromisoa aldatzea EGUNERATU GABE
Unibertsitateko kalifikazio sistemen baliokidetasun taula
a) NUPeko Nazioartekotzeko eta Lankidetzko Atalak, Unibertsitate-Gizarte Fundazioak, eta/edo Unibertsitateak edo erakunde hartzaileak eskatutako dokumentazioa bete eta bidaltzea garaiz eta forman.
b) Atzerrian egonaldia egiteko behar den dokumentazioa, eta, beharrezkoa izanez gero, bisatua lortzea eta ordaintzea.
c) Atzerriko egonaldia estaliko duen gaixotasun-, istripu- eta gertakizun-aseguru bat kontratatu eta ordaintzea, Prestakuntza Solidarioaren esparruan hautatutako ikasleek izan ezik, haientzat Nafarroako Unibertsitate Publikoak berak kontratatu eta ordainduko baitu asegurua.
- Europakora joateko, aski da osasun txartel europarra edo horren baliokideren bat lortzea.
- Europar Batasunetik kanpo joan behar duten ISEP ikasleek ISEPek kudeatutako aseguru medikoa sinatu eta ordaindu beharko dute. Horren gutxi gorabeherako kostua hilean AEBetako 95 dolar da.
d) Honako betebehar hauek ere bete beharko dituzte ISEP programarako aukeratutako ikasleek:
- ISEPek ezarritako kopurua ordaintzea espedientea tramitatzeko. Kopuru hori zuzenean ordainduko zaio ISEPi bere web-orriaren bidez.
- NUPi ordaintzea NUPen bere lekua beteko duen ikasle atzerritarraren ostatu- eta mantenu-gastuetarako ezarritako zenbatekoa (600 €/hil). Horretaz gainera, aukeratutako ikasleak kudeatuta eta ordainduta izango ditu ostatua eta mantenua unibertsitate hartzailean.
e) Egonaldiaren ziurtagiria Nazioarteko eta Lankidetza Atalari ematea, helmugako unibertsitateak behar bezala sinatuta, mugikortasuna amaitu eta gehienez ere astebeteko epean.