Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.
Zergatik ikasi Datuen Zientziako eta Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradu Bikoitza?
- Gradu Bikoitz hau adimen artifizialaren esparruetan eta hura garatzen den enpresa-inguruneetan kualifikazio handia izanen duten profesionalak prestatzera dago bideratua, prestakuntza teknikoa zein ekonomikoa emanez.
- Ikasketak bukatzean, bi tituluak eskuratuko dituzu:
- Datuen Zientziako Gradua, adimen artifizialean, konputazio adimendunean eta datuen analisi automatikoan espezializatua.
- Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradua, enpresa baten zuzendaritzan eta kudeaketan jardutera bideratua.
- Eskaera handia dago enpresa teknologikoen arloan, haien tamaina edozein dela ere, bai eta, espezifikoki teknologikoak izan gabe, epe laburrean datuen zientziaren aldeko apustua egiten duten enpresen eremuan ere.
Gradu hau egiteko moduak:
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Sarbide egokienak:
- Batxilergoa, Zientzien modalitatea
- Osasun Zientzien ibilbidea
- Zientzien eta Ingeniaritzaren eta Teknologiaren ibilbidea
- Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak.
HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: matematikako prestakuntza ona, baita tresna informatikoak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna ere.
ATALASE-NOTA: ezarritako ikaspostu kopuruaren mugaraino onartuko dira ikasleak, aurreinskripzioan Gradu Bikoitza aukeratu zutenen artetik, Unibertsitatean sartzeko notaren arabera ordenatuta. Edonola ere, Gradu Bikoitzean onartua izateko gutxieneko nota gradu bikoitza osatzen duten bi titulazio ofizialetako bakoitzean ateratzen den atalase-nota edo hura baino handiagoa izanen da.
Ikasleentzako laguntza
Zer lanbide izaten ahalko dut Datuen Zientziako eta Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradu Bikoitza bukatzen dudanean?
- Graduetako bakoitzak eskaintzen dituen irteera guztiak.
- Datuen analista, arlo ekonomikoetan espezializatua (merkatuen analisia, arriskuen ebaluazioa, etab.).
- Enpresen eta inbertsio-funtsen arloko espezialista, enpresa teknologikoen ekoizpen-ahalmena ebaluatzeko eta negozio- eta hazkunde-planak garatzeko gaitasunarekin.
- Enpresa txiki edo start-up baten kudeatzailea, baita norberaren enpresaren sustatzailea ere.
- Algoritmoen eta soluzio adimendunen garatzailea enpresen arloko adar guztietan.
Zer master egiten ahalko ditut Datuen Zientziako eta Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradu Bikoitza bukatzen dudanean?
- Unibertsitate Masterra International Businessen
- Unibertsitate Masterra Geografiari buruzko Informazio Sistemetan eta Teledetekzioan
- Unibertsitate Masterra Osasun Publikoan
- Unibertsitate Masterra Modelizazio eta Ikerketa Matematikoan, Estatistikan eta Konputazioan
- Unibertsitate Masterra Enpresen Zuzendaritzan
- Unibertsitate Masterra Ekonomia Zirkularrean
- Unibertsitate Masterra Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketan (ERP)
- Unibertsitate Masterra, Enpresen Kudeaketan, Antolaketan eta Ekonomian
Kontsultatu eskaintza osoa:
- Master ofizialak
- Gradua bukatutakoan, gainera, titulu bereki hauek egiten ahalko dituzu: Zientzietako arloa - Ekonomia eta Enpresa arloa