Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.
Zergatik ikasi Enpresen Kudeaketako, Antolaketako eta Ekonomiako Masterra?
- Hiru unibertsitateetako titulua lortuko duzu: Bartzelonako Unibertsitate Autonomokoa, Balear Uharteetako Unibertsitatekoa eta Nafarroako Unibertsitate Publikokoa.
- Master honi buruzko informazio gehiago:
- Gaitasun hauek eskuratuko dituzu:
- Ekonomiaren funtsezko ekarpenak analizatzeko eta erakundeen azterketarekin lotzeko gaitasuna.
- Metodo estatistiko, ekonometriko edo kualitatiboekin kontrastatzeko trebezia.
- Antolakunde ekonomikoentzako politikak eta praktikak diseinatzeko eta ebaluatzeko gaitasuna, beren barne efizientzia eta ingurune sozialarekiko egokitzapena hobetzeko.
- Tresna kuantitatibo egokiak eta eredu teorikoekin lotutakoak garatzeko abilezia, zeure proposamenak nazioarteko entzuleen aurrean modu egokian transmititzeko eta enpresaren ekonomiaren esparruan ezartzeko.
- Ekipo akademiko eta profesionalekin elkarlanean aritzeko eta haiek gidatzeko gaitasuna, proposamen original eta zehatzen bidez.
- Irakasleek bikaintasun egiaztatua dute irakaslanean eta ikerketan.
Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Zer gradutatik sartzen ahal naiz Enpresen Kudeaketako, Antolaketako eta Ekonomiako Masterrera?
- Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako, Ekonomiako, Industria Ingeniaritzako edo antzeko ingeniaritza bateko lizentzia edo gradu batetik.
- Antzeko titulu batetik: Matematikako, Fisikako edo Informatikako gradua edo lizentzia eta kideko bestelako titulazioak.
- Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako edo Ekonomiako graduondoko ikasketak barne hartzen dituzten bestelako tituluetatik.
- Halaber, aukera dago atzerriko unibertsitate bateko antzeko titulazio batetik sartzeko.
Oharra: komenigarria da ingeleseko erabilpen maila aurreratua izatea (Erreferentziako Europako Esparru Komuneko B2.1 maila).
Ikasleentzako laguntza
Zertan egiten ahalko dut lan Enpresen Kudeaketako, Antolaketako eta Ekonomiako Masterra bukatzen dudanean?
- Marketina
- Finantzak
- Giza baliabideak
- Produkzioa
- Controllinga
Gaitasunak
Sarbidea eta onarpena
Sartzeko baldintzak
Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.
Masterraren irizpide espezifikoak
- Lizentzia edo gradua eta espediente akademikoa. Graduondoko beste titulu batzuk, eta dagokien espediente akademikoa.
- Gomendiozko hiru gutun, unibertsitateko irakasleenak, ikertzaileenak edo, salbuespen gisa, izangaiaren lanbide heziketan parte hartu duten profesionalenak.
- Izangaiaren interesa eta motibazioa azaltzen dituen idazki bat.
- Jarduera akademiko gehigarriak, hala nola ikastaroak, mintegiak, biltzarrak, argitaratutako ikerlanak, etab.
- Masterraren jakintza-arloarekin lotutako lan esperientzia.
- Ingeles maila eta beste hizkuntza batzuei dagokiena.