(Saltar navegación e ir al contenido)
NUPeko irakasle eta ikertzaileek batez ere sailen eta ikerketa-taldeen bidez garatzen dute ikerketa, eta Gobernu Kontseiluak urtero onesten du talde horien katalogo eguneratua.
Gobernu Kontseiluari ikerketa-politikaren ildoak, ikerketa taldeak eta unibertsitateak berak egiten dituen laguntza deialdiak proposatzen dizkion organoa da Ikerketa Batzordea.
NUPeko ikerketa jardueren kudeaketaz arduratzen den NUPeko administrazio-unitatea da Ikerketa Zerbitzua.
Deialdiak eta Laguntzak Atalaren bidez, dagozkion Ministerioen, Nafarroako Gobernuaren eta beste erakunde batzuen deialdi publikoen zabalkundea egin, eta haiei buruzko aholkularitza ematen du, eta eskaerak, laguntzak emateko erabakiak eta erabaki horien arrazoiak tramitatzen ditu. Unibertsitateak egindako ikerketa taldeei buruzko, doktoretza aurreko eta doktoretza ondoko laguntzei buruzko eta beste laguntza batzuei buruzko deialdiak ere kudeatzen ditu, Ikerketa Batzordeak eskatuta.
Jakintza Bestetaratzeko Arloaren bidez, honako hauek sustatu eta kudeatzen ditu: LOUren 83. artikuluaren arabera kontratatutako ikerketa, industria jabetza –patenteak– eta hori enpresetara bestetaratzea, oinarri teknologikoko enpresak sortzea, I+G arloko Europako programetan eta nazioarteko beste programa batzuetan parte-hartzea, bai eta sektore sozioekonomikoei zientzia eta teknologia eskaintzaren berri ematea ere.
Ikerketa Zerbitzuaren barnean sartzen dira, halaber, ikerketa-egituren administrazio eta zerbitzuetako langileak, hala nola Agrobioteknologia Institutuaren langileak edo Jerónimo de Ayanz Elektronika eta Komunikazioetako I+G Zentroaren langileak edo Ikerketa Laguntzeko Zerbitzuaren langileak.
Servicio de Investigación
Arrosadiko campusa - Errektoretza eraikina
Iruña 31006
Tel. 948 16 90 28
Fax. 948 23 90 39
E-mailaren bidezko harremanetarako
Zerbitzu ataria
Intranet
Web posta
Liburutegia
Nire Ikasgelategia