Unibertsitatea
Campusak
Arrosadiko campusa
Campusa
Arrosadiko campusa Iruñeko hegoaldean dago kokatua, eta 757.000 metro karratuko azalera hartzen du. Zuhaitzez inguratutako pasealeku zabal batek Ikasgelategia eta Errektoretza elkartzen ditu, campusaren mutur banatan dauden bi eraikin. Campusaren erdigunean dago eraikinik handiena, Liburutegia, eta haren bi alboetan daude Sailetako eraikinak.
Francisco Javier Sáenz de Oiza arkitektoak (1918-2000) campusa lana, ikasketak eta unibertsitateko komunitateko kideen arteko harremana sustatzeko sistema moduan sortu zuen. Haren zelai zabaletan, landare espezie ugari daude NUPeko ondare artistikoaren parte diren eskulturekin.
Eraikinak eta instalazioak
Campuseko iparraldean dago Ikasgelategia. Lau solairu ditu, eta horietako bakoitza hiru ikasgela multzotan banatua dago.
Ikasgelategiaren planoa Ikasgelategiaren planoa
Zerbitzuak
Irakaskuntzarako erabiltzen diren ikasgelez gain, Ikasgelategiak baditu NUPeko beste zerbitzu eta instalazio batzuk ere:
Garai bateko fabriken forma oroitarazten duen zerra-hortzen formako estalkia duen eraikina tailerren eta laborategien eraikina da, eta Taxoareko errepidearen aldamenean dago.
Laborategiak eta tailerrak
- Instalazio pilotua (bisita birtuala) (Olibondoak eraikinean dago kokatua)
- Jariakinen Mekanikako eta Makina Hidraulikoetako Laborategia (bisita birtuala)
- Antenen eta Mikrouhinen “Luis Mercader” laborategia (bisita birtuala) (Haginak eraikinean dago
kokatua) - Goi tentsioko laborategia
- Automatismo mekanikoen laborategia
- Elektrometria-laborategia
- Materialen saiakuntzen laborategia
- Saiakuntzen laborategia
- Fisika Laborategia I
- Fisika Laborategia II
- Galdaketa-laborategia
- Hidrogeno laborategia
- Ingeniaritza mekanikoaren eta mekanismoen laborategia
- Koordenatuen araberako neurketa-makinen laborategia
- Makina elektrikoen laborategia
- Materialetako laborategia
- Jariakinen Mekanikako laborategia II
- “Carlos Sopena” motor termikoen laborategia
- Prototipoen laborategia
- Materialen eta egituren erresistentzia-laborategia
- Teknologia energetikoaren laborategia
- Garraiobideen laborategia
- Makinen eta tresnen tailerra
Arrosadiko campusaren erdian Liburutegia dago; eraikinak oinarri angeluzuzena du, eta 20 metroko diametroko kanoi ganga batek estalia da.
Liburutegiaren webgunea Liburutegiaren webgunea Bisita birtuala Bisita birtuala
Zerbitzuak
4. Gorostiak
5. Gurbitzak
Ikastegiak
Sailak
Beste instalazio batzuk
- Nicolás Oresme aretoa
6. Magnoliak
Ikastegiak
Sailak
7. Arteak
Ikastegiak
Sailak
Beste instalazio batzuk
- Ada Byron aretoa
- Praktika juridikoaren gela
8. Haginak
Ikastegiak
Sailak
Laborategiak
9. Pinuak
Sailak
10. Olibondoak
Ikastegiak
Sailak
Laborategiak
Beste instalazio batzuk
- Nicolás García de los Salmones aretoa
- Ángel Mingo aretoa
- Daniel Nagore aretoa
Lau dorrek koroatzen dute instalazio orokorren eta mantentze-lanen eraikina, Intxaurrondoak izenez ezaguna. Bertan daude Arrosadiko campuseko berogailuaren, telefoniaren eta azpiegitura orokorren zerbitzuak.
Zerbitzuak eta instalazioak
Kafetegia
Ikasgelategiaren aldamenean kafetegia dago; solairu bakarreko eraikina da, eta terraza bat du hegoaldean.
Jantokiak
Jantokien eraikina Arrosadiko campuseko hego-mendebaldean dago kokatua. 500 lagunentzako tokia du eta bi jantoki ditu: Intxaurrondoak izenekoa, 360 lagunentzako tokia duena, eta Mingranondoak, 60 lagunentzakoa.
Sario eraikinean ere kafetegi bat dago.
Jantokiak
Jantokien eraikina Arrosadiko campuseko hego-mendebaldean dago kokatua. 500 lagunentzako tokia du eta bi jantoki ditu: Intxaurrondoak izenekoa, 360 lagunentzako tokia duena, eta Mingranondoak, 60 lagunentzakoa.
Sario eraikinean ere kafetegi bat dago.
Soforak eraikinean unibertsitateko administrazioaren eta kudeaketaren funtzioak egiten dira.
Zerbitzuak eta instalazioak
Eraikina campusaren hegoaldean dago. Erdigunean dagoen linterna batek argitzen du Errektoretzako eraikinerako sarrera. Bertan daude errektorearen eta errektoreordeen bulegoak, baita NUPeko beste zerbitzu batzuk ere.
Bisita birtuala Bisita birtuala
Zerbitzuak eta instalazioak
- Ikerketa
- Komunikazioa
- Idazkaritza Nagusia
- Zerbitzu Juridikoa
- Datuen Babesa
- Ikuskapena
- Analisia eta Programazioa
- Prentsa aretoa
- Jaime Brunet aretoa
Jerónimo de Ayanz eraikina NUPen ikerketa-institutuen egoitza da. Horrez gain, institutuentzako laborategi komunak eta spin-off enpresentzako eta proiektuak garatzeko espazioak ditu.
Ikerketa Institutuak
- Institute of Smart Cities (ISC)
- Institute for Advanced Materials and Mathematics (INAMAT²)
- Institute for Advanced Research in Business and Economics (INARBE)
- Institute for Sustainability & Food Chain Innovation (ISFOOD)
- Institute for Advanced Social Research (I-COMMUNITAS)
- Institute for Multidisciplinary Research in Applied Biology (IMAB)
Tailerren eraikinaren ondoan, NAITEC dago, automobilgintzaren eta mekatronikaren zentro teknologikoa.
Sario eraikina Arrosadiko campusaren hegoaldean dago. Unibertsitate berria eraiki aurretik zegoen eraikina da. Besteak beste, Fernando Remacha aretoa dauka barnean, 600 lagunentzako edukiera duen lekua, non ekitaldi akademikoak, biltzarrak eta beste bilera zientifiko batzuk egiten diren.
Zerbitzuak eta instalazioak
Praktiketarako eta Nekazaritza Ikerketarako Etxaldea Sarioko atzealdean dago; 30.000 metro karratu baino gehiagoko espazioa da, eta horietatik 6.000 metrok askotariko instalazioak hartzen dituzte, hala nola negutegiak, kamera hotzak, laborategiak, makineriaren biltegiak, bulegoak eta aldagelak. Etxaldean praktikak egiten dituzte nekazaritzako titulazioetako ikasleek, eta, horrez gain, unibertsitatean egiten diren nekazaritza-gaiei buruzko ikerketa-proiektuei laguntzeko balio du.
Informazio gehiago matrikulari buruzInformazio gehiago matrikulari buruz
Sekuoia eraikinetik sar zaitezke NUPeko kirol instalazioetara. Bertan, beste ekipamendu batzuen artean, Nafarroako Unibertsitate Pabiloia dago; 5.490 metroko azalera du, eta 3.000 ikuslerentzako tokia.
Instalazioen planoaInstalazioen planoa
Zerbitzuak eta instalazioak
- Kultura eta Kirol Unitatea
- Nafarroako Unibertsitateko Kiroldegia
- Igerileku estalia eta sauna
- Pilotaleku estalia
- Kirol pista estalia eta estali gabea
- Giharketa aretoa
- Erabilera anitzeko gela (rokodromoa, spìnning egiteko gela, etab.)
- Tenis-pista estaliak eta estali gabeak
- Futbol zelaiak (belar artifizialekoa, belar naturalekoa eta hondarrezkoa)
- Belar naturaleko rugby zelaiak (1. zelaia eta 2. zelaia)
- Golf praktiketarako zelaia eta putting-green
- Beste areto batzuk
- Aldagelak
Nafarroako Pabiloi Unibertsitarioa
Nafarroako Pabiloi Unibertsitarioa NUPeko kirol-instalazioetan dagoen kiroldegi-esparrua da
NUPek unibertsitateko egoitza bat du, Urkiak eraikina, eta bertan 250 lagunentzat du tokia. Egoitza Arrosadiko campusean dago, kirol instalazioetatik gertu.
Arrosadiko campusetik kanpo, kirol instalazioetatik gertu, Mutiloako Abrobiologiako Eraikina dago, eta ikerketarako erabiltzen da.
Kampus berdea
Ezkiak eta astigarrek inguratzen dituzte Arrosadiko campusaren erdiguneko pasealekuak. Leku pribilegiatua da, non lorategiak Sáenz de Oizak proiektatutako eraikinekin elkartzen diren; guztiek batera aisialdirako eta aire librean elkarrekin egoteko espazio batzuk osatzen dituzte, eta bost kontinenteetako landare barietateen lagin esanguratsu bat erakusten dute. Campusean 89 zuhaitz espezie eta barietate daude, eta dozena bat zuhaixka-espezie esanguratsu. Horiek denak "Campus verde: guía de la vegetación de la Universidad Pública de Navarra" argitalpenean daude identifikatuta (“Campus berdea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko landarediaren gidaliburua”).
Artearen campusa
Artea eta landaredia elkarrekin bizi dira Arrosadiko campusean. Bertako aire zabaleko espazioetan eskultura ugari daude, adibidez hauek: Clemente Ochoaren “Topaketa”, Liburutegiaren aurreko zelaigunearen hasieran; Faustino Aizcorberen “Esfera hautsia”, Errektoretzaren gunean dagoena; “Saenz de Oizari omenaldia. Espazioaren zatiketa bi diedro aurka jarriz”, Jorge Oteizak Francisco Javier Sáenz adiskideari omenaldia egiteko egin zuena; edo Néstor Basterretxearen “Nafar doktorea. Martin de Azpilicuetari omenaldia”. Eskulturak NUPeko ondare artistikoaren parte dira, zeinak ehun bat obra baititu.
Campusa eta zinema
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Arrosadiko campusean ikus-entzunezko zenbait produkzio grabatu dira (filmak bereziki).
- "Lift dates" (film laburra)
Urtea: 2022
Zuzendaria: Álvaro Ochoa
Non filmatua: Ikasgelategia, Liburutegia, Olibondoak eraikina eta Errektoretza - "Verano en rojo" (film luzea)
Urtea: 2022
Zuzendaria: Belén Macías
Protagonistak: Marta Nieto y Jose Coronado
Non filmatua: Errektoretza - "Ana Tremel: el juego" (telesaila)
Urtea: 2021
Zuzendariak: Gracia Querejeta eta Salvador García
Protagonistak: Maribel Verdú, Unax Ugalde, Israel Elejalde eta Natalia Verbeke
Non filmatua: Errektoretza, Praktika Juridikoaren gela (Arteak eraikina) eta Ezkien pasealekua - "Cuídate" (bideoklipa)
Urtea: 2000
Zuzendariak: Enrique Urdánoz eta Manolo Gil
Protagonistak: La Oreja de Van Gogh
Non filmatua: Liburutegia - "El comensal" (film luzea)
Urtea: 2021
Zuzendaria: Ángeles González-Sinde
Protagonistak: Susana Abaitua, Ginés García Millán eta Adriana Ozores
Non filmatua: Liburutegia eta Ikasgelategia - "La novia de América" (film luzea)
Urtea: 2021
Zuzendaria: Alfonso Albacete
Protagonistak: Miren Ibarguren, Eduardo Casanova eta Pol Monen
Non filmatua: Praktika Juridikoaren gela (Arteak eraikina) - "Obaba" (film luzea)
Urtea: 2005
Zuzendaria: Montxo Armendáriz
Protagonistak: Bárbara Lennie, Pilar López de Ayala, Juan Diego Botto eta Eduard Fernández
Non filmatua: Ikasgelategia
Nola iritsi
Hiriko garraiobideak
Arrosadiko campusaren ordutegia
- Ikasgelategia: astelehenetik ostegunera, 7:30etatik 21:30era
- Osasun Laguntza: 8:00etatik 19:30era
- Liburutegia:
- ordutegia
- Liburutegien ordutegia azterketa garaian (2024ko azaroa - 2025eko urtarrila)
- Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegia: 8:00etatik 15:00etara
- Kafetegiak eta jantokiak:
- self-service, 12:30etik 16:00etara; kafetegia, 09:00etatik 16:30era
- Ikasgelategiko kafetegia: astelehenetik ostegunera, 07:30etik 21:00etara; ostiraletan, 07:30etik 20:30era
- El Sario kafetegia: astelehenetik ostegunera, 9: 00etatik 18:30era; ostiraletan, 9: 00etatik 15:30era
- Kultura eta Kirola:
- Bulegoak: 9:00etatik 14:30era
- Kirol instalazioak
- Fakultateak eta eskolak: 09:00etatik 14:30era, astelehenetik ostiralera; 16:00etatik 18:00etara, astelehenetik ostegunera.
- Unibertsitate-Gizarte Fundazioa: Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan 09:00etatik 14:30era; asteazkenetan, 09:00etatik 18:30era
- Unibertsitatearen Arreta Bulegoa: Astelehenetik ostegunera, 08:30etik 18:00etara; ostiraletan, 08:30etik 14:30era
- Erregistro gaietan laguntza emateko bulegoa: 8:30etik 14:30era
- Irakaskuntza Zerbitzua: 8:30etik 14:30era
Osasuneko campusaren ordutegia | Tuterako campusaren ordutegia