Rankinetan postua
NUPek rankingetan daukan postua
Atal honetan Nafarroako Unibertsitate Publikoak zenbait rankingetan duen tokia erakusten dute datuek.
Rankingak unibertsitateen emaitzak ebaluatzeko modu berezi bat dira, informazioa modu sinple eta errazean ematen saiatuz konparazioak errazago egiteko. Horregatik, ranking bakoitzak ematen duen balioa aldatu egiten da nola egiten den eta erabilitako metrika zein den.
Kontuan izan behar da dauden rankingek emaitzen kopuruan oinarritutako ikuspegia hartzen dutela askotan; kasu horretan, tamaina garrantzitsua da, eta beste batzuetan, berriz, produktibitatea.
Nafarroako Unibertsitate Publikoa, tamainaz, 44. tokian dago Espainiako 47 unibertsitate publiko presentzialetatik eta 57. tokian Espainiako 76 unibertsitate presentzialetatik, publikoak zein pribatuak.
Ranking: U-Multirank
Emaitza: La Universidad Pública de Navarra es más fuerte en compromiso regional. Su perfil general muestra un desempeño superior en varios indicadores, con 8 valoraciones 'A' (muy buenas) en general.
Rankingaren xehetasunak: U-Multirank, Europako Batzordearen ekimenez sortutako rankingak unibertsitateen emaitzen aniztasunaren irudia eskaintzen du bost alderdiren bidez: irakaskuntza eta ikaskuntza, ikerketa, ezagutzen transferentzia, nazioarteko orientazioa eta eskualdeko konpromisoa.
U-Multirank-ek ez du ematen sailkapen bakar bat, baizik eta aukera ematen die erabiltzaileei unibertsitate baten indarrak eta ahuleziak edo gehien interesatzen zaizkien alderdiak identifikatzeko, alderdi horietako adierazleetatik abiatuta. Adierazle bakoitza errendimendu talde jakin batean sailkatuz eskaintzen dira emaitzak. 1/A: Oso ona, 2/B: Ona, 3/C: Balekoa, 4/D: Batezbestekoa baino txikiagoa i 5/E: Ahula
2022eko ekainean datuen urteko zazpigarren argitalpena argitaratu du ( www.umultirank.org ), zeinak 86 herrialdetako ia 1.594 unibertsitate sailkatzen baititu. Espainiako 76 unibertsitatetako datuak aurkezten ditu, eta gure unibertsitate sistemako ia eskaintza osoa estaltzen du.
Graduko, masterreko eta doktoretzako titulazioak irakasten dituzten unibertsitateetarako bilaketa egin ondoren eta U-Multirank tresnak darabiltzan adierazle guztien balorazioa kontuan hartuta, honela definitu du Nafarroako Unibertsitate Publikoa: “Nafarroako Unibertsitate Publikoak indar handiagoa egin du eskualdearekiko konpromisoan. Bere profil orokorrak erakusten du hobeki aritu dela zenbait adierazletan: 8 aldiz lortu du A balorazioa (oso ona) oro har”.
NUPen emaitza
Metodologia
Rankinga: CyD
Emaitza: Espainiako unibertsitateen tokia: 13
Rankingaren xehetasunak: CYD Ranking 2024 U-Multirank-ekin elkartuta egin da, eta CYD Fundazioa da bere solaskidea Espainian. CYD rankingak U-Multiranken printzipio metodologiko berak ditu, eta Espainiako hezkuntza-sistemarako egokiak diren beste adierazle batzuk gehitzen ditu. Rankingak ez dio ematen zenbaki baliorik unibertsitate bakoitzari, ez eta beste inongo adierazle konposaturik ere. Emaitzak 30 jakintza-arloren arabera eta 5 errendimendu arloren arabera aurkezten ditu (Alderdiak).
2024ko edizioko rankingak, Espainiako 81 unibertsitateri buruzko emaitzak ematen ditu aditzera; hots, RUCT Unibertsitateen, Ikastegien eta Tituluen Erregistroan jasotako graduak irakasten dituzten 89 unibertsitateen % 91ren emaitzak. Horietatik, 48 publikoak dira (unibertsitate publikoen % 100); 33, berriz, pribatuak (unibertsitate pribatuen % 80).
Adierazleak bost alderditan daude bilduta: Irakaskuntza eta ikaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioarteko orientazioa eta ekarpena lurraldearen garapenari.
NRanking instituzionalean, Nafarroako Unibertsitate Publikoak errendimendu altua du 15 adierazletan (% 42), errendimendu ertaina 18 adierazletan (% 50) eta errendimendu txikia 4 adierazletan (% 8).
Maila instituzionalean, NUP 13. postuan dago Espainiako 81 unibertsitateen artean, eta 9.enean 48 unibertsitate publikoen artean.
Rankinga: The World University Rankings
Emaitza: Espainiako unibertsitateen tokia: 13
Rankingaren xehetasunak: Times Higher Education (THE) 2023eko munduko unibertsitate-sailkapenek 1,799 unibertsitate baino gehiago dituzte 104 herrialde eta eskualdetan. Taula 13 jarduera-adierazletan oinarritzen da, eta horiek oso ondo kalibratuta daude, eta erakunde batek lau arlotan egindako lana neurtzen dute (irakaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia eta nazioarteko ikuspegia).
Ranking Impact. 2019az geroztik, unibertsitateak Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) arabera ebaluatzen ditu THEk. 17 taularekin egiten du.
Balorazioaren xehetasunak THEren irizpideen bidez Ranking Impactek
Rankinga: U-Ranking universidades españolas
Emaitza: Nafarroako Unibertsitate Publikoak, 2024. urteko produktibitate-indize globalean, erdikoa baino maila altuagoa du, 11tik 5, maila altuagoetan 20 unibertsitate ditu, bere mailan 17 unibertsitate ditu eta 33 unibertsitate ditu maila apalagoetan.
Rankingaren xehetasunak: U-Ranking. Sailkapena Espainiako 70 unibertsitatetako irakaskuntzako, ikerketako, berrikuntzako eta garapen teknologikoko emaitzen kopuru osoaren ondorio; unibertsitate horietatik 48 publikoak eta 22 pribatuak dira 2024ean. Txosten honetan lau ranking aurkezten dira. Bi orokorragoak: bat emaitzen bolumen osokoa (U-Ranking kopurua), beste bat produktibitatearen araberakoa (U-Ranking), eta beste bi sailkapen espezifikoagoak: bata, unibertsitate bakoitzaren emaitzak bi alderditan ordenatzen dituena (irakaskuntza eta ikerketa) (U_Ranking Alderdiak), eta bestea, berritzailea, unibertsitateek eskainitako graduak ordenatu eta konparatzen dituena (U-Ranking Titulazioak).
Rankingeko antolamendua unibertsitate bakoitzak lortutako adierazle sintetikoaren balioaren arabera egiten da. Indize bera lortzen duten unibertsitateek kokapen bera dute eta maila berean biltzen dira.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak, 2024. urteko produktibitate-indize globalean, erdikoa baino maila altuagoa du, 11tik 5, maila altuagoetan 20 unibertsitate ditu, bere mailan 17unibertsitate ditu eta 33 unibertsitate ditu maila apalagoetan.
Rankinga |
NUPen maila |
NUPen indizea |
Unibertsitate kopurua maila altuagoetan |
Unibertsitate kopurua maila berean |
Unibertsitate kopurua maila apalagoetan |
---|---|---|---|---|---|
U-Ranking Orokorra |
5/11 |
1,1 |
20 |
17 |
33 |
U_Ranking Irakaskuntzako Alderdiak |
3/6 |
1,1 |
13 |
19 |
38 |
U_Ranking Ikerketako eta Berrikuntzako Alderdiak |
8/17 |
1,1 |
34 |
9 |
28 |
Lanean ari diren egresatuei buruzko adierazle batzuk ditu, hau da, graduko titulua lortu eta lau urteren buruan lanean ari direnenak. 2019tik 2022ra bitarteko datuak dira. 2017-2018 ikasturteko graduko eta zikloko (lizentzia eta diplomaturetako) egresatuen gizarte segurantzako afiliazioko datuekin egiten da analisia, zeinak Unibertsitateen Ministerioak argitaratu baitzituen Unibertsitateko Egresatuen Laneratzeari buruzko 2022ko Azterlanean. Honako hauek dira adierazleak: afiliazio tasa, tituludunen kontratuak eta batez besteko kotizazio oinarria.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren balioak hobeak dira Espainiako Unibertsitate Sistemaren batez bestekoak baino 2024ko laneratzeari buruzko hiru adierazleetan.
Rankinga |
NUP |
Media SUE |
---|---|---|
Afiliazio tasa |
85,0% |
77,8% |
Tituludun gisa kontratatuak |
64,1%
|
61,9%
|
Batez besteko kotizazio oinarria |
29,899 euros
|
29,559 euros
|
Unibertsitateen eskaintzaren aldaketarako egokitzapenaren analisi bat ere badago. 2010-2011 ikasturtetik aurrera sortutako graduko eta gradu bikoitzeko aldaketen ehunekoa neurtuz egiten du.
Rankinga |
% Nup |
% batezbestekoa Unibertsitateetan |
---|---|---|
Nuevas titulaciones de Grado |
45,2% |
40,9% |
Rankinga: CWTS Leiden Ranking
Emaitza: "Web of Science" izenekoan indexatutako argitalpenak: 980
Rankingaren xehetasunak: 2024ko CWTS Leiden Rankingak informazio garrantzitsua ematen du mundu osoko 1.506 unibertsitate baino gehiagoren jardun zientifikoari buruz. Leiden University-ko Centre for Science and Technology Studies zentroak egiten du ranking hori (Herbehereak).
Ranking horrek datu bibiometrikoen arabera sailkatzen ditu unibertsitateak. Bibliometria ekoizpen zientifikoaren inpaktua eta ikusgarritasuna ezagutzeko eta hobetzeko balio duen diziplina da. Analisi bibliometrikoaren helburuen artean dago honako hauek aztertzea: dokumentu zientifikoen kopurua, ugaritzea eta banaketa; zer egitura eta zer dinamika dituzten horiek ekoizten eta kontsumitzen dituzten taldeek; eta dokumentuok zer informazio duten.
Unibertsitate bat ranking horretan sartzeko, bete beharreko baldintza da aztertutako aldian 800 argitalpen indexatu baino gehiago argitaratu izatea Web of Science webgunean. Oraingo rankinga 2019-2022 aldiari dagokio.
Ebaluazioa egin zaien unibertsitateak guztira (800 argitalpen baino gehiago Web of Sciences aldizkarian) |
Unib. kop. |
---|---|
Mundua |
1506 |
Europa |
491 |
Espainia |
47 |
Eremu geografikoaren, zientifikoaren eta adierazle motaren arabera ematen ditu sailkapen zerrendak.
Esate baterako, eragin zientifikoari begiratuta eta arlo zientifikoak globalki hartuta, NUP 1. postuan dago Espainiako unibertsitateen artean PP (top % 1) adierazlean. Adierazle horrek beren arloetan aipamen gehien dituzten argitalpenen % 1en artean dauden argitalpenen proportzioa adierazten du. Adierazle horretan “Matematika eta Informatika” arloari edo “Zientzia Biomedikoak eta Osasuna” arloari begiratuz gero, NUPek 1. lekua du Espainiako unibertsitateen artean eta hurrenez hurren 37. eta 35. postuetan dago mundu osoko unibertsitateen artean.
Zientzien arloa |
Postua munduan |
Postua Europan |
Postua Espainian |
Edizioa |
---|---|---|---|---|
Zientzietako Globala |
84 |
26 |
1 |
2024 |
Zientzia Biomedikoak eta Osasun Zientziak |
35 |
15 |
1 |
2024 |
Biziaren eta Lurraren Zientziak |
835 |
268 |
28 |
2024 |
Matematika eta Informatika |
37 |
11 |
1 |
2024 |
Zientziak Fisikoak eta Ingeniaritza |
132 |
39 |
1 |
2024 |
Giza eta Gizarte Zientziak |
230 |
91 |
7 |
2024 |
PP (top % 10) adierazlea hautatuz gero –argitalpenen zer proportzio dagoen beren arloetan aipamen gehien dituztenen % 10en artean–, NUP laugarren postuan dago Espainiako unibertsitateen artean eta arlo zientifikoak globalki hartuta.
Bestalde, nazioarteko kolaboraziozko argitalpenen adierazlea aztertuta –bi herrialdetako edo gehiagotako erakundeekin lankidetzan egindako argitalpenen proportzioa islatzen du–, NUP 3. postuan dago Espainiako unibertsitateen artean “Zientzia Biomedikoak eta Osasun Zientziak” arloan, eta 7.ean “Matematika eta Informatika” arloan.
Rankinga: Center for World University Rankings
Emaitza: Espainiako unibertsitateen tokia: 43; munduko unibertsitateen tokia: 1.305
Rankingaren xehetasunak: Unibertsitateen errendimendu globaleko sailkapen bat da, eta ikasleen hezkuntzaren eta prestakuntzaren kalitatea, akademikoen ospea eta ikerketen kalitatea neurtzera bideratuta dago, unibertsitateek emandako inkesten eta datuen mende egon gabe.
2024eko edizioan, mundu osoan gehien baloratutako 2.000 unibertsitateen rankinga argitaratu du. Nafarroako Unibertsitate Publikoa 43. lekuan dago Espainiako unibertsitateen artean eta 1.305. lekuan mundu mailan.
Rankinga: Scimago Institutions Ranking
Emaitza: Espainiako unibertsitateen tokia: 37; munduko unibertsitateen tokia: 986
Rankingaren xehetasunak: SCImago Research Group taldeak, SCImago Institutions Rankings (SIR) zerrendan, erakundeen sailkapen bat egiten du,SCImago Institutions Rankings (SIR) ikerketaren errendimendua, berrikuntza-emaitzak eta webeko ikusgarritasunaren arabera neurtutako eragin soziala oinarritzat hartzen dituen adierazleen hiru multzo diferente konbinatzen dituen adierazle konposatu baten bitartez.
Kalkulua urtero egiten da, sailkapena argitaratu baino bi urte lehenago bukatzen den bost urteko aldian eskuratutako emaitzetatik abiatuta.
SIR World adierazle konposatua sortzeko, 117 adierazle erabiltzen dira guztira: 11 "Ikerketa" faktorerako, 3 "Berrikuntza" faktorerako, eta 3 "Eragin soziala" faktorerako. Horietako batzuk erakundearen tamainaren araberakoak dira.
2024eko sailkapenean, NUP 37. tokian kokatu dute, Espainiako goi-mailako hezkuntzako 76 instituzioen artean; mundu mailan, berriz, 4.762 unibertsitateko sailkapenean, 986. postua lortu du.
Hurrengo taulan laburbiltzen da SIRek munduko eta Espainiako unibertsitateei dagokienez NUPi eman dion pertzentila.
UNIBERTSITATEAK | R. Orokorra | R. Ikerketa | R. Berrikuntza | R. Eragin Soziala |
---|---|---|---|---|
Mundu | 21pertzentila | 18 pertzentila | 36 pertzentila | 26 pertzentila |
Espainia | 49pertzentila | 52 pertzentila | 31 pertzentila | 60 pertzentila |
SIR IBER delakoa ere argitaratzen dute, soilik Espainiako, Portugalgo eta Latinoamerikako ikerketa-jarduera erakusten duena. SIR IBERek goi-mailako hezkuntzako erakundeak sailkatzen ditu 2014-2018 aldian Scopus© datu-basean indexatutako lan-kopuruaren arabera, eta hiru faktore nagusitan oinarrituta aztertzen ditu: ikerketa, berrikuntza eta gizarte-eragina. 2020rako, eragin adierazlea sartu da: Weighted Citation Normalized (WCN), eta goi-mailako hezkuntzaren sektorean, Iberoamerikako lehen 16 herrialdeetan egiten den ikerketa-jardueraren garapenaren karakterizazioa.
SIR IBER 2020 -en, NUPek 3.119 dokumentu argitaratu ditu eta 116. tokian dago Iberoamerikan eta 44.a Espainian.
Rankinga: University Ranking by Academic Performance
Emaitza: Espainiako unibertsitateen tokia: 44; munduko unibertsitateen tokia: 1.330
Rankingaren xehetasunak: Honela definitzen dira: “irabazi asmorik gabeko erakundea, Ekialde Hurbileko Unibertsitate Teknikoko Informatika Institutuan 2009an ezarritakoa. URAPeko taldekideak METUko ikertzaileak dira, eta borondatez parte hartzen dute URAPeko Ikerketa Laborategian zerbitzu publiko gisa. URAPen helburu nagusia da munduko unibertsitateetarako sailkapen-sistema bat garatzea, beren argitalpen akademikoen kalitatea eta kopurua islatzen duten jarduera akademikoaren adierazleetan oinarrituta.”
URAP sailkapen-sistemaren ikuspegia kalitate akademikoan dago. URAPek goi-mailako hezkuntzako 3.000 instituturi (HEI) buruzko datuak bildu ditu erakunde horiek beren jarduera akademikoaren arabera sailkatzeko ahaleginean.
URAP sailkapen-sistema iturri ireki fidagarrietatik lortutako datu objektiboetan oinarritzen da erabat. 2017az geroztik, URAPek beste iragazki bat erabili zuen artikuluen eta aipuen adierazleetarako, argitalpenaren kalitatea sustatzeko; izan ere, lehenengo, bigarren eta hirugarren kuartileko aldizkarietan argitaratutako artikuluei erreparatu zien, aldizkariaren eragin-faktorearen arabera, bakoitzari dagokion gai-eremuan.
Errendimendu akademikoko 6 adierazletan oinarritzen da. URAP errendimendu akademikoan oinarritutako sailkapena denez, argitalpenak dira sailkapen-metodologiaren oinarria. Adierazle gisa erabiltzen dira argitalpenen kalitatea, kopurua eta nazioarteko lankidetza ikerketan gauzatzea.
Irizpide horien arabera, URAPek Espainiako unibertsitateen 44. postuan eta munduko unibertsitateen 1.330. postuan sailkatzen du NUPa.
Datuak Web of Science e InCites-etik biltzen dira, zeinek IES zerrendak ematen baitituzte.
Ranking: The World University Rankings. IMPACT
Emaitza: Munduko ranking Impact 2022: 301-400
Rankingaren xehetasunak: Times Higuer Education-ek goi mailako hezkuntzaren eraginari buruzko sailkapen bat egiten du 2019. urtetik. Errendimendu orokorreko taula batzuk dira, eta Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) duten loturaren arabera ebaluatzen dituzte unibertsitateak. Erabiltzen dituzten adierazleak kalibratuak daude alderaketa integral eta orekatu bat lortzeko, lau arlo zabal hauetan zehazki: ikerketa, administrazioa, dibulgazioa eta irakaskuntza. Unibertsitateek GJHei laguntzeko erabiltzen dituzten bide zabalenak aztertzen dituzte, hala nola beste herrialde batzuekiko lankidetza, jardunbide egokienen sustapena eta datuen argitalpena.
Eraginari buruzko 2023ko rankinga laugarren edizioa da, eta ranking orokorrak 112 herrialde/eskualdetako 1.591 unibertsitate hartzen ditu barne.
NUP GJH hauetan nabarmendu da: 2.a (goserik ez), 16.a (bakea, justizia eta erakunde sendoak), 8.a (Lan duina eta hazkunde ekonomikoa) eta 17.a (helburuak lortzeko aliantzak).
Ranking: Fundación Haz
Emaitza: Kalifikazio orokorra: Transparente
Rankingaren xehetasunak: Haz Fundazioak (lehenago Konpromisoaren eta Gardentasunaren Fundazioa) Espainiako unibertsitate publiko eta pribatuek beren webguneetan egiten dituzten gardentasunari eta gobernu onari buruzko praktikak aztertzen ditu. Hots, erakundearen informazio garrantzitsua hedatzearen eta argitaratzearen alde egiten duten ahalegina. Horretarako, zenbait arlotako informazioa aztertzen du, adierazle batzuk zehaztuta egiten den kontu-ematea ebaluatzeko.
Lortutako puntuazioaren arabera, unibertsitateak honela sailkatzen dira: gardenak (guztira lortzen ahal diren 54 puntuetatik 40 edo gehiago lortuz gero), zeharrargiak (30 eta 39 puntu artean) eta opakuak (30 puntutik behera).
Unibertsitateen Gardentasunari buruzko Azterketaren 2021eko txostenean (argitaratu den azkena) Nafarroako Unibertsitate Publikoak 50 puntu lortu zituen (% 93ko betetze maila): 24 adierazle erabat bete zituen, bi adierazle puntu banarekin baloratu zituzten eta adierazle bat zero punturekin. Hortaz, hobera egin dugu txostenaren azken edizioarekin alderatuta, hots, 2019koarekin. Hartan NUPek garden kalifikazioa lortu zuen, lortzen ahal diren 54 puntuetatik 41 puntu lortu baitzituen.
Hala, Nafarroako Unibertsitate Publikoak “t de transparente***” zigilua lortu du, Haz Fundazioak gardentasunaren eta gobernu onaren adierazleetan % 90 eta % 100 arteko betetze maila duten unibertsitateei ematen dien zigilu gorena.
Ranking: Dyntra
Emaitza: Espainiako unibertsitateen tokia: 24
Rankingaren xehetasunak: Dyntrak lankidetzako plataforma bat garatu du gobernuen, administrazio publikoen, alderdi politikoen, kargu hautetsien eta askotariko agente sozialen informazio publikoa neurtzearren modu dinamiko, efiziente, garden eta irekian.
Indize horiek kudeatzeko eta betetzeko, www.dyntra.org plataforma teknologikoa erabiltzen da. Plataforma horrek indizeen betetze-mailaren ebaluazio irekia egiteko modua ematen du organismo publikoen tipologiaren eta gobernu esparruaren barreneko indizean islatutako estandarrei dagokienez.
Unibertsitateen kasuan, plataformak 169 adierazle betetzea eskatzen du, bost arlo nagusitan sailkatuak: gardentasun instituzionala, komunikazio publikoa, herritarren parte-hartzea eta lankidetza, gardentasun ekonomiko-finantzarioa eta zerbitzuen kontratazioak.
2024ko edizioan ebaluatutako 169 adierazleetatik 119 bete ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoak, hau da, adierazleen % 70,41, eta aztertutako 77 unibertsitateetatik 24. postuan dago.
Orrialde honetan duzu eskuragai NUPi buruzko informazio espezifikoa:
Ranking: IU GreenMetric
Emaitza: Espainiako unibertsitateen tokia: 20; munduko unibertsitateen tokia: 467
Rankingaren xehetasunak: UI GreenMectric unibertsitateen munduko rankinga campus berdeei eta ingurumeneko jasangarritasunari buruzko ranking bat da, Indonesiako Unibertsitateak hasi zuena 2010. urtean.
Ranking horrek hauxe du helburua: campus berdearekin eta jasangarritasunarekin loturiko politikak eta gaur egungo egoera aztertzea mundu osoko unibertsitateetan, horri esker munduko klima-aldaketaren aurkako borrokari, energiaren eta uraren kontserbazioari, hondakinen birziklapenari eta garraio ekologikoari ematen zaion arreta handiagoa izan dadin. Gai horiei dagokienez lehenbiziko posizioetan dauden unibertsitateak identifikatu beharra dago, eta, horretarako, mundu osoko ehunka unibertsitateren zenbakizko datuak bildu eta prozesatzen dira puntuazio bakar bat lortu arte. Puntuazio horrek islatzen du erakundeak nolako ahaleegina egiten duen ingurumena errespetatzen duten politika eta programa jasangarriak ezartzeko.
Sailkapena egiteko 6 irizpide erabiltzen ari dira: Ingurunea eta Azpiegitura (SI), Energia eta Klima Aldaketa (EC), Hondakinak (WS), Ura (WR), Garraioa (TR) eta Hezkuntza (ED), eta haien barnean 39 adierazle. Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.
2023eko edizioan, hau izan zen NUPen posizioa:
1.- Eskualdeen arabera
Eskualde | NUPen posizioa rankingean |
---|---|
Munduan | 467 |
Europan | 131 |
Espainian | 20 |
2. - Kategorien arabera
Kategoriak | NUPen posizioa munduko rankingean |
---|---|
Ura | 833 |
Hezkuntza | 299 |
Energia eta Klima Aldaketa | 464 |
Ingurunea eta Azpiegitura | 522 |
Hondakinak | 214 |
Garraioa | 791 |