Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Garapenerako unibertsitate lankidetza

Prestakuntza Solidarioa NUPen  mugikortasun programa bat da, eta, haren bidez, ikasleek garapenerako lankidetzako proiektuetan hartzen dute parte herrialde behartsuetan. Destinoko herrialdeetako unibertsitateekin eta kontraparte lokalekin lankidetzan (garapenerako gobernuz kanpoko erakundeekin eta nazioarteko beste lankidetza-agentzia batzuekin) egiten da mugikortasun egonaldia.

 

 


Programa horrekin, NUPek zenbait helburu ditu:

  • Unibertsitateko komunitatean elkartasuna eta garapenerako hezkuntzaren balioak sustatzea.
  • Lanbide heziketa praktikoa eskaintzea nazioarteko lankidetzaren esparruan.

Programan parte hartzeko, beharrezkoa da nazioarteko lankidetzari eta garapenari buruzko prestakuntza-ikastaro bat egitea aldez aurretik (3 ECTS). Ikasturte bakoitzean ikastaroaren bi edizio egiten dira (irailetik azarora eta otsailetik apirilera). Gero, 3 eta 6 hilabete bitarteko mugikortasun egonaldi bat egiten da destinoko proiektua gauzatzeko, hots, praktikak edo ikasketa amaierako lana egiteko.

NUPeko eta unibertsitate bazkideko irakasleek ikuskatzen dituzte destinoko egonaldiak.

Prestakuntza Solidarioan parte hartzeko, eskaera egin behar da  ikasleentzako nazioarteko mugikortasun deialdian, hor baitaude zehaztuak titulazio bakoitzaren destinoak. Adibide batzuk: