Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Aurkezpena

NUPeko Garapenerako Unibertsitate Lankidetzaren Arloa

Zer da?

NUPeko Garapenerako Unibertsitate Lankidetzaren Arloa 2001. urtean abiarazi zen, “Garapenerako Unibertsitate Lankidetzaren Estrategia)”, deitutakoaren ondorio logiko gisara (ESCUDE), zeina 2000. urtean onetsi baitzuen Nazioarteko Harremanetako Espainiako Unibertsitate Batzordeak (CEURI). Kanpo Harremanetarako Atalaren mende dago, eta gure unibertsitatean Garapenerako Unibertsitate Lankidetzaren Arloarekin lotuta egiten diren ekimenak sustatzea eta haietarako laguntza teknikoa ematea du helburu.

Baliabide hori sortzearekin batera, NUPek ikusgarritasun handiagoa eman zien garapenerako lankidetzaren balioen arloan dituen inplikazioari eta erantzukizunari, baita giza garapen jasangarriaren aldeko apustua egin ere bere jarduera-eremu naturalaren bidez: prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta lankidetza teknikoa.

2007an,  Espainiako unibertsitateentzako garapenerako lankidetzaren arloko jokabide kodea

sinatu zuen NUPek. Haren arabera, “unibertsitateak garapenerako lankidetzaren arloan egiten duen lana estuki lotua dago bere jarduera-eremu naturalarekin, hots, irakaskuntzarekin eta ikerketarekin, eta gai horiek funtsezkoak dira bai ikasleen prestakuntza integralerako, bai maila unibertsalean giza garapen iraunkorra lortzea arriskuan jartzen duten arazoak hobeki ulertzeko”.

Halaber, 2006an  Garapenerako Unibertsitate Lankidetzarako Behatokia sortu zen, lankidetza horrekin lotutako edozein gairi ikusgarritasuna emateko eta norabide horretan aurrera egiteko funtsezko helburuarekin.

Helburuak

NUPeko komunitatea sentsibilizatzea hegoaldeko herrialdeen errealitateari buruz, bai eta garapenerako lankidetzak mundu bidezkoagoa eta giza garapen jasangarria lortzeko borrokan dituen arazo eta erronkei buruz ere. 

Unibertsitateko komunitatearen aktibismoa eta inplikazioa sustatzea, mugimenduetan, kanpainetan, giza eskubideak aldarrikatzeko eta defendatzeko erakundeetan, gizarte justizian eta horiekin lotutako gaietan parte har dezan eta integra dadin.

Unibertsitateko komunitate osoari trebakuntza ematea arazo hori ezagut dezan, eta haien eskaera eta beharretara egokitutako hainbat aukera eskaintzea.

Garapenerako Unibertsitate Lankidetzako proiektuak sustatzea lankidetza teknikoaren modalitatean, Unibertsitateko komunitateko kideak buru direla.

Garapenerako lankidetzaren arloko ikerketa sustatzea NUPen dauden azterketa-arloetan.

Harremanak eta lankidetzak ezartzea GGKE-ekin, unibertsitateekin, ikerketa-zentroekin eta garapenerako lankidetzaren arloan lan egiten duten beste erakunde batzuekin, arlo horretako proiektuak, esperientziak eta proposamenak partekatzeko.