Hasiera/ Nazioarteko harremanak eta Lankidetza/ Erasmus + Herrialde elkartuak
Kanpo Harremanetarako Atala
Liburutegia. Beheko Solairua.
Arrosadiako Campusa
Iruña 31006
Tel. 948169643
Fax. (34) 948169641
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Garapenerako lankidetza
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
ERASMUS + HERRIALDE ELKARTUAK izeneko proiektuak modua ematen du trukeak honako herrialde hauetako unibertsitate eta erakundeekin egiteko: Bolivia, Peru, Kuba, El Salvador, Guatemala, Mozambike, Amerikako Estatu Batuak, Txina eta Moldavia.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak Erasmus+ Programaren alderdi berri horren alde egin du, zeinak osatu egiten baitu Unibertsitateak egiten duen lana garapenerako lankidetzaren arloan eta herrialde industrializatuekiko nazioarteko lankidetzarenean.
Europan eta mundu osoan Goi Mailako Hezkuntza modernizatze eta hobetze aldera, Erasmus+ Programak aukera anitz eskaintzen dizkie mundu osoko Goi Mailako Prestakuntza Zikloetako eta unibertsitateetako ikasle, doktoregai, irakasle eta erakundeei, eta gaitasunak eta lan-aukerak hobetzen laguntzen die hezkuntzako erakundeetako ikasle eta langileei. Izan ere, programan sartzen diren herrialdeetako Goi Mailako Hezkuntzako erakundeak lankidetzan aritzen ahal dira beren hezkuntza-sistemak garatzearren herrialde auzokideko erakundeekin, Eurpako Batasunean ez dauden Balkanetako herrialdeetakoekin, eta Asiako, Afrikako eta Latinoamerikako herrialdeetakoekin.
Programako jarduera nabarmenetako bat 1. ekintza giltzarria da: nazioarteko mugikortasuneko programak dira, kreditu akademikoak lortzeko balio dutenak; eta ekintza horren barrenean, 107. ekintza giltzarria (KA107): nazioarteko mugikortasuneko aukerak ematen dizkie programako herrialdeetako eta herrialde elkartuetako Goi Mailako Hezkuntzako ikasle eta langileei kreditu akademikoak lortzeko.