Unibertsitatea
Campusak
Osasuneko campusa
Campusa
NUPeko Osasun Zientzien Fakultatea Nafarroako ospitalegunearen aldamenean dago, eta horrek ikasleek praktikak bertatik bertara egitea errazten du. Bertan, Medikuntzako eta Erizaintzako graduak ematen dira, eta Osasun Zientzietako Ikerketako eta Osasun Publikoko masterrak.
Instalazioek ikasgelak, laborategiak, liburutegia, ekitaldi aretoa eta jangela gisa prestatutako espazio bat ditu. Eraikina handitzeko prozesuan daude, eta eraikin berria 2025ean amaitzea espero da.
Ikasketak
Nola iritsi
Hiriko garraiobideak
Osasuneko campusaren uztaileko eta abuztuko ordutegiak
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasuneko campusa itxia egonen da uztailaren 7tik 11ra. Uztailaren 14ko lanaldia 09:00etatik 13:00etara bitartekoa izanen da. Uztaileko eta abuztuko gainerako egunetan, honako hau izanen da ordutegia:
- Liburutegia: ikusi ordutegia
- Fakultatea:09:00etatik 14:00era.
- Unibertsitatearen Arreta Bulegoa: 08:30etik 14:30era
- Erregistro gaietan laguntza emateko bulegoa: 08:30etik 14:30era
Arrosadiko campusaren ordutegia | Tuterako campusaren ordutegia