Joan eduki nagusira

Unibertsitatea

 

Unibertsitatea, inguruko entitateekin konprometitua

 

Asmoa eta ikuskera Asmoa eta ikuskera NUP rankingetan NUP rankingetan

Nafarroako Parlamentuak 1987an sortutako unibertsitate publikoa da NUP, eta Iruñean eta Tuteran ditu egoitzak. 

Bere jarduera akademikoa jakintza-adar guztietan garatzen du: Ingeniaritza, Zientziak, Osasun Zientziak, Gizarte Zientziak, Zientzia Juridikoak eta Arteak eta Giza Zientziak

NUPek 27 gradu (eta 8 gradu bikoitz) eta 33 master (eta 5 master bikoitz) ditu eskaintzan, baita doktoretza-programa eta titulu berekien eskaintza zabal bat ere.

NUPi buruz

 

Nafarroaren aurrerapen jasangarria bultzatzen dugu

NUP konprometituta dago ingurunearen garapen jasangarriarekin, eta ezagutza sortu, zabaldu eta transferitu egiten du hori lortzeko, pertsonen prestakuntza integralaren bidez eta kultura sustatuz eta pentsamendu libre eta irekiko gune batean.

Garapenean duen garrantzia

% 98k

uste du NUP oso edo nahiko garrantzitsua dela garapen ekonomikorako

Rankinga: CyD Fundazioa

1. taldea

Eskualdeko garapenari laguntzeari dagokionez, NUP lehenbiziko taldean dago Espainiako unibertsitateen artean azken bost urteetan

Rankinga: Haz Fundazioa

% 93

betetzen ditu NUPek gardentasun-adierazleak, hau dagardentasun handiz jokatzen du

Hauek dira gure apustuak: prestakuntza integrala, garapen pertsonal, sozial eta profesionala eta kalitatea

Garatu dugun hezkuntza-eredua irakaskuntza-metodologia berritzaileetan eta titulazioen kalitatean oinarritzen da. 

Era berean, graduko eta masterreko tituluen prestakuntza-curriculumetan zehar konpetentziei buruzko prestakuntza eskaintzen du (gaitasun pertsonalak, gaitasun digitalakherritartasun globalari buruzko gaitasunak eta GJHei buruzko ikuspegiak). Prestakuntza horrek ikasleei ikasketak biribiltzeko, garapen pertsonalean sakontzeko eta prestakuntzari balio handiagoa emateko aukera ematen die.

Irakaskuntzaren kalitatea

80%

dira NUP gomendatuko luketen tituludunak

Akreditazio instituzionala

6

ikastegik Unibertsitate Kontseiluaren akreditazioa instituzionala dute (6 ikastegi ditu guztira)

Kalitate zigiluak

10

kalitate zigilu ditugu graduko eta masterreko ikasketetan (EUR-ACE eta EURO-INFO)

Gradua: enplegagarritasuna

% 86,1ko

laneratzea graduko ikasketak egin ondoren

Masterra: enplegagarritasuna

% 84,8ko

laneratzea masterreko ikasketak egin ondoren

Laneratzea

1.

unibertsitate publikoa Espainian laneratze-datuei begiratuta (Iturria: Unibertsitateen Ministerioa)

Gizartearen motorra ezagutzaren transferentziaren eta ikerketaren bidez

NUP funtsezko pieza da Nafarroan ikerketaren arloan. Hiru ardatz hauen inguruan antolatzen du ikerketa: ikerketa-institutuak, unibertsitateen eta enpresen arteko katedrak eta spin-offak. 

1.000 ikertzaile baino gehiagoko ikertzaile komunitatea du NUPek, eta, lehiakortasunaren alde apustu egiteko, horietako 500 baino gehiago biltzen dituzten 6 ikerketa-institutu sortu ditu: Institute of Smart Cities (ISC), Institute for Advanced Materials and Mathematics (INAMAT²), Institute for Advanced Research in Business and Economics (INARBE), Institute for Sustainability & Food Chain Innovation (ISFOOD), Institute for Advanced Social Research (I-COMMUNITAS) eta Institute for Multidisciplinary Research in Applied Biology (IMAB). Horien guztien helburua askotariko proiektu konplexuei diziplina anitzetatik heltzea da.

Gainera, parte hartzen du Navarrabiomed zentroan (Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuarekin sortutako zentro mistoa), NAITEC zentro teknologikoan (Nafarroan automobilgintzaren eta mekatronikaren sektoreko teknologien garapena bultzatzea du helburu) eta Nafarroako Osasun Ikerketako Institutuan (IdiSNA) ere (diziplina eta translazio anitzeko ikerketa biomedikoko gunea).

Ikerketaren errentagarritasuna

% 93k

uste du NUPeko ikerketa-jarduerak oso edo nahiko errentagarriak direla Nafarroako gizartearentzat

Ikerketan egindako inbertsioa

% 98k

uste du oso edo nahiko garrantzitsua dela ikerketan egindako inbertsioa

Ikerketaren kalitatea

% 77k

uste du ikerketaren kalitatea oso ona edo ona dela

Inklusioa, berdintasuna eta boluntariotza sustatzen ditugu

NUPek prestakuntza- eta sentsibilizazio-ekintzak egiten ditu unibertsitateko komunitatearentzat, eta oztopo arkitektonikoak, teknikoak eta komunikaziorako eta informaziorako irisgarritasun oztopoak ezabatzen lan egiten du, unibertsitatea irisgarria eta pertsona guztientzat aproposa izan dadin.

Gainera, Unibertsitate Osasungarrirako Planaren bidez, NUPek bat egiten du osasuna sustatzeko mugimendu globalarekin, zeinak helburu baitu ongizatea, bizi kalitatea eta osasuna sortzea. Horrela, pertsonen eta taldeen baliabide positiboak sendotzen ditu, ikasleek osasuna sustatzeko ekintzetan parte hartzeko deia eginez eta irakasleek ekintza horiek unibertsitateko curriculumetan txerta ditzaten. Era berean, unibertsitateko komunitatean ekitatea eta aukera-berdintasuna lortzera bideratutako esku-hartzeak indartzen ditu jarduteko arlo eta eremu guztietan, batez ere gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna Berdintasun Plana.

NUPek laguntza ematen die desgaitasuna duten pertsonei aukera-berdintasuna bermatzeko unibertsitateko ikasketetara sartu eta bertan integratu daitezen.

Konpromiso soziala

% 76k

uste du NUPek konpromiso handia duela gizartearekin

Ingurumenarekiko konpromisoa

% 70ek

uste du NUPek konpromiso handia duela ingurumenarekin

Berdintasuna

86

ekintza egiten ditu NUPek emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko, II. Berdintasun Planaren esparruan (22-27)

Campus berde, jasangarri eta adimenduna  

Europar Batasuneko Next Generation Funtsei esker, eta Eraikin Publikoak Berritzeko Planaren barrenean, “UPNA Green Smart & Sustainable Campus” proiektuan sartua dago NUP, iturri ez-berriztagarrietatik datorren energia-kontsumoa % 30 baino gehiago murriztuko duen campus jasangarri eta adimentsu bihurtzeko.

Horretarako, Arrosadiko campusean plaka fotovoltaikoak eta mugikortasun elektrikoko ibilgailuak kargatzeko puntuak izanen ditu, eta, aurrerago, biltegiratze sistemetan soberan dagoen energia metatzea aurreikusten du. 

Next Generation funtsak

3,8 milioi euro

campus jasangarri eta adimenduna garatzeko

Iturri ez-berriztagarrien murrizketa

% 30

gutxiago kontsumitzen da iturri ez-berriztagarrietatik sortutako energia

Autonomia energetikoa

% 45eko

autokontsumo elektrikoa, urtean 3,9 GWh-ko elektrizitate-sorkuntza dugula estimatzen baita

Unibertsitateko komunitatearen nazioarteko profila sustatzen dugu

NUPek nazioartekoa izateko bokazio argia du. Horretarako, eskaintza eleaniztun sendoa du, ikasleek nazioarteko merkatuan arrakastaz lehiatzeko aukera izan dezaten. Era berean, aldebiko akordioak ditu 50 herrialdetako 300 unibertsitaterekin, eta horrek unibertsitate-komunitatearen mugikortasuna errazten du.

Nazioarteko profila

350

irakasgai ematen dira ingelesez

Mugikortasuna

% 23k

parte hartu zuen mugikortasun programetan 2019-2020 ikasturteko graduatuen artean

Atzerriko ikasleak

270

dira batez beste NUPen ikasten duten atzerriko ikasleak urtero

Bikaintasuna eta lankidetza sustatzeko aliantza estrategikoak bultzatzen ditugu  

NUPek, irakaskuntza- eta ikerketa-bikaintasuna lortzeko ahaleginean, unibertsitateak, kalitatea eta ezagutza handitzeko,unibertsitateekin lankidetza-harremanak sortzearen alde egiten du. Adibidez, Unibertsitateen G-9 Taldeko, Iberus Campuseko (Ebro Haraneko Nazioarteko Bikaintasun Campusa) eta UNITA partzuergo europarreko kide da.

Campus Iberus, Ebro ibarreko Nazioarteko Bikaintasun Campusa, Ebro erdialdeko ibarreko unibertsitate publikoen aliantza estrategikoa da (Errioxako, Lleidako eta Zaragozako Unibertsitateek eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak osatua).

NUP Unibertsitateen G-9 Taldearen egoitza da. Elkarte hori beren autonomia-erkidegoetan unibertsitate publiko bakarra diren Espainiako unibertsitateek osatzen dute, zehazki hauek: Kantabriako Unibertsitateak, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitateak, Balear Uharteetako Unibertsitateak, Errioxako Unibertsitateak, Oviedoko Unibertsitateak, Euskal Herriko Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Zaragozako Unibertsitateak.

UNITA partzuergo europarra Europako Batzordearen ekimenez Erasmus programaren esparruan sortu diren Europako Unibertsitateko 44 partzuergoetako bat da. Estatuen arteko aliantzak dira, Europako unibertsitateko hezkuntza-eredu berria eraikitzeko elkartuak. Unibertsitate hauek osatzen dute: Zaragozako Unibertsitateak, Turingo Unibertsitateak (Italia), Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateak eta Savoia Montblanceko Unibertsitateak (biak Frantzian), Timisoara Mendebaldeko Unibertsitateak (Errumania), Beira Barneko Unibertsitateak (Portugal), Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Guardako Unibertsitate Politeknikoak (Portugal), Bresciako Unibertsitateak (Italia) eta Brasoveko Transilvaniako Unibertsitateak (Errumania). 

Iturriak

Agian interesatuko zaizu