Joan eduki nagusira

Zeharkako gaitasun digitalak

 


 

Zure gaitasun digitalak trebatzea arrakasta izateko gakoa da. Izan ere, aldaketa teknologikoak bata bestearen atzetik eta ziztu bizian gertatzen dira ingurune honetan.

Komunikatzeko eta ingurune digitaletan laguntzeko tresnak erabiltzea, eta segurtasuna mantentzeko eta arazo teknologikoak konpontzeko eduki digitalak eta gaitasunak sortzea funtsezko trebetasunak dira gaur egun pertsonalki zein profesionalki garatzeko.

Informazioa Informazioa Ikastaro-eskaintza Ikastaro-eskaintza

Zergatik da zuretzat interesgarria?

  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzen ahalko dituzu modu seguruan, irizpide kritikoarekin eta sormenaz baliatuz.
  • Behar duzun informazioa nola bilatu ikasiko duzu, eta zein diren horretarako informazio iturri aproposenak.
  • Edukiak partekatzeko eta taldean lan egiteko baliabide digitalak eta sare sozialak nola erabili ikasiko duzu.
  • Ingurune digitalen arriskuak, eta zeure burua eta zure edukiak eta gailuak babesteko estrategia hoberenak ezagutuko dituzu.
  • Arazo digital bat konpontzen lagunduko diezazuketen teknologia edo baliabideak identifikatzen ahalko dituzu.
  • Jakinen duzu sarean nola jokatu behar duzun, eta ikasiko duzu zure identitate digitala kudeatzen eta zure pribatutasuna babesten.

Ikastaro-eskaintza