Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Gaitasunetarako prestakuntza

Gaitasun digitalerako prestakuntza

Aurkezpena

formacion en competencias digitales

Izen ematea itxita NUPeko masterreko ikasleei edo 30 ECTS gaindituak dituzten NUPeko graduko ikasleei zuzentzen zaie batez ere
Prestakuntza udazkeneko seihilekoan eta udaberriko seihilekoan Modalitatea: erdi-prensentziala
Kontsultatu ordutegia “Inskripzioa” estekan. Prezioa 19,90 € (ECTS bakoitzeko)
15 eta 18 ECTS bitarte egiten badituzu, aukera izanen duzu Zeharkako Gaitasun Profesionaletako Unibertsitateko Espezialistaren titulua lortzeko(1) Aukera duzu ikastaroak prestakuntza osagarriko kreditu gisa aitortzeko(2)

Gure gizartean funtsezko aldaketak eragiten ari den zerbait da transformazio digitala; gure bizitzeko modua, erlazionatzeko modua eta lanerako eta produkziorako sistemak eraldatzen ari da. Oso garrantzizkoa da, hortaz, “gai digitaletan gaitasuna izatea”.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak Gaitasun Digitaletarako prestakuntza programa bat eskaintzen dizu, eta lagungarri gertatuko zaizu bai zure ikaskuntza prozesurako, enplegagarritasunerako, berrikuntzarako, sormenerako eta lehiakortasunerako, eta bai gizarteratzeko eta gizartean parte hartzeko.

30 ECTS gaindituak dituzten NUPeko zeinahi gradutako ikasleei edo masterreko ikasleei zuzentzen zaie programa.


(1) Hauek dira Zeharkako Gaitasun Profesionaletako Unibertsitateko Espezialistaren titulua lortzeko betebeharrak:

  1. NUPen ikasten zauden bitartean Zeharkako Gaitasunen Prestakuntza Programako 15 eta 18 ikastaro bitarte gainditzea.
  2. Gutxienez multzo bakoitzeko 3 ikastaro egitea. Hauek dira multzoak: garapen pertsonala, alderdi digitalak eta garapen jasangarria.
  3. Graduko titulua eskuratzea.
  4. Titulu berekia eman diezazutela eskatzea eta dagozkion tasak ordaintzea.

*Prestakuntza osagarriko unibertsitate jarduerengatiko kredituak aitortzeko prozedura.


UPNAPASS


Laguntzaileak:

    Innova Social