Hasiera > NUP Fundazioa > Prestakuntza jarraitua > Gaitasunetarako prestakuntza > Gaitasunetarako prestakuntza
AURKEZPENA
Ekonomia zirkularra eredu bat da, garapen jasangarria, jasangarritasuna eta “eraldaketa berdea” lortzeko modua emanen duena. Materialak eta baliabideak ekonomian ahalik eta luzaroen iraunaraztea da eredu horren oinarria, eta ezinbestekotzat jotzen da ekonomia jasangarria izan dadin, karbono emisio gutxikoa, baliabideak modu eraginkorrean erabiltzen dituena, lehiakorra eta ahalik eta hondakin gutxien sortzen dituena. Orain arteko esperientziak erakutsi digu ekonomia zirkularrak, ingurumenari onura ekarri ez ezik, ahalmen handia duela garapen ekonomiko eta soziala bultzatzeko.
Gaur egun, lehengaien eskasia daukagu, ziurgabetasuna hornidurari dagokionez, kostuen gorabehera handia eta ingurumena eta biodibertsitatea arriskuan jartzen dituzten ingurumen arazoak. Horrek desorekak eragiten ditu garapenari, industrializazioari eta demografiari dagokienez hiriguneen eta landa-eremuen artean eta lurraldeen artean eskala batean baino gehiagotan (adibidez, "Ipar Globala" vs "Hego Globala"). Desberdintasunak, gainera, larriagotu egin dira azken urteetako krisialdien ondorioz. Horregatik, garrantzitsua da ulertzea zer esan nahi duen jasangarritasunaren kontzeptuak, eta nolako lotura duen Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) eta ekonomia zirkularrarekin.
Azpimarratzekoa da gure inguruan badirela ekonomia zirkularraren adibide baliotsuak, GJHak lortzeko baliagarriak direnak. Beraz, Tokiko Jardunbide Egokiak ezagutzea eta aztertzea modu erraz eta praktikoa da ekonomia zirkularrak zer esan nahi duen jakiteko eta GJHekin nolako lotura duen ulertzeko, garapen jasangarria lortzeko bide gisa.
HELBURUAK
Ikastaro hau eginez:
IRAKASKUNTZA-GIDA