Hasiera > NUP Fundazioa > Prestakuntza jarraitua > Gaitasunetarako prestakuntza
Nafarroako Unibertsitate Publikoak zure eskura jarri ditu zeharkako gaitasunetan trebatzeko hiru programa. Programa horiei esker, trebetasun, abilezia, jarrera eta baloreak eskuratuko dituzu, garapen pertsonal, sozial eta profesional osoa lortzeko lagungarri suertatuko zaizkizunak zure helburuak erdiesteko bidean.
NUPeko graduko ikaslea bazara eta 90 ECTS baino gehiago gainditu badituzu, eskuratu itzazu gaitasun hauek, eta irabazian aterako zara arlo pertsonalean, profesionalean eta sozialean.
Egin gutxienez hiru ikastaro, eta, programa honetako 15-18 ECTS egiten badituzu, Zeharkako Gaitasun Profesionaletako Unibertsitateko Adituaren titulu berekia eskatzen ahalko duzu.
Ezagut itzazu programa hauek: