Garapen jasangarrirako gaitasunak
Zergatik da zuretzat interesgarria?
- Ezagutuko dituzu desparekotasun dinamikak eta politikak, eta aberastasunaren banaketa hobe bat izateko bilatzen ari diren alternatibak.
- Klima-aldaketaren fenomenoa ulertuko duzu, baita horrek dakartzan ondorioak eta horri aurre egiteko arlo pertsonalean zein profesionalean baliatu ditzakezun neurriak eta ekintzak ere.
- Bizi-baldintzek osasunarentzat duten garrantzia ezagutzen ahalko duzu.
- Aztertuko dituzu emakumeen eta gizonen arteko desparekotasun prozesuak eta horiek gainditzeko politikak.
- Gai izanen zara desgaitasunen bat duten pertsonek dituzten oztopoak identifikatzeko eta gizarte inklusibo baten oinarriak zein diren jakiteko.
- Aukera izanen duzu migrazioaren politikak eta ondorioak ulertzeko, eta inklusioko eta bizikidetzako politikak aztertzeko.