Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Gaitasunetarako prestakuntza

Segurtasuna

 

AURKEZPENA

Informazioaren segurtasuna da jakitea segurtasuna bermatzeko zer neurri eta jardunbide on dauden, eta hori ez zaie soilik gailu teknologikoei aplikatzen (IKT izenekoei): bakoitzaren egunerokoan aplikatu behar izaten ditugu, bakarrik gaudela edo taldean. Identitate digitala behar bezala zaintzeko hartu behar dituzun neurriak hartzen lagunduko dizu ikastaro honek, eta jakiten nola babestu zure pribatutasuna eta nola bermatu informazioaren osotasuna, eskuragarritasuna eta konfidentzialtasuna. 

 

EMAN IZENA   

 

 

HELBURUAK

Ikastaro hau egiten baduzu: 

  • Gauza izanen zara identifikatzen informazioa jatorrizkoa eta zintzoa ote den eta nondik heldu den, eta beharrezko gaitasunak eskuratuko dituzu informazioa behar bezala sailkatzeko eta babesteko neurri egokiak hartzeko. 
  • Informazioa eta gailu elektroniko pertsonalak eta profesionalak behar bezala babesten jakinen duzu. 
  • Jardunbide onak eta aztura egokiak hartuko dituzu gure ingurune digitala bakarka zein taldeka babesteko. 
  • Ahultasunak identifikatzen ikasiko duzu eta neurri egokiak hartzen horiek minimizatzeko; gainera, arriskuak zein diren jakinen duzu, eta horiek izan ditzaketen eraginak nola murriztu behar diren babesgarriak erabiliz. 

 

IRAKASKUNTZA-GIDA

Deskarga ezazu hemen

Deskarga