Azkeneko hamarkada hauetan asko aurreratu bada ere, badira oraindik emakumeen edo gizonen arteko desparekotasunaren erakusle asko lan merkatuan, familietan, bikoteetan eta, are modu larriagoan, genero indarkeria esaten zaion horretan. “Genero ikuspegia eta parekotasunerako politikak” ikastaroan sakondu eginen dugu desparekotasun prozesuen ezagutzan eta behar diren politiketan desparekotasun horiek guztiak bizitzaren arlo guztietan gainditzeko.
Genero desparekotasuna ulertzen laguntzen du ikastaro honek, eta hori desparekotasuna agertzen den toki guztietan: lan merkatuan, familian, pertsonen arteko harremanetan, hedabideetan, gobernatzeko moduan. Zer dira genero arrakalak? Non agertzen dira kristalezko sabaiak emakumeentzat?
Gizartean dauden genero okertasunak identifikatzen eta ulertzen lagunduko dizu eta nolako eragin negatiboa izan duten desparekotasunerako.
Genero indarkeria bere agerraldi eta kausalitate guztietan ulertzen lagunduko dizu, eta bere aurka borrokatzeko modu onenak baloratzeko modua emanen dizu.
Genero parekotasunerako politikak ebaluatzen lagunduko dizu bere arlo guztietan.
Zure bizitza profesionalean eta sozialean genero ikuspegia txertatzen ikasiko duzu, eta inguruan dauzkazun genero okertasun eta hesi guztiak identifikatzen, eta, halaber, genero parekotasuna mesedetzen lagunduko duten ekintzen alde egiten (programak, esku-hartzeak...).
Unibertsitate-Gizarte Fundazioa
Sario Eraikina. Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea
Tel. Kanpoko deiak: 948 16 98 12 WhatsApp: 619 649 999 Posta elektronikoaren bidezko kontaktua