Unibertsitateko ikasketak curriculumeko irakasgaietatik haratago doaz. Adimen emozionala garatzen eta garapen pertsonala hobetzen lagunduko dizuten gaitasunak eskuratu ditzakezu, ahuleziak gainditzeko, lan aukerak handitzeko, trebetasun berriak ikasteko eta zure talentua indartzeko balioko dizutenak.
Prestakuntza pertsonal, profesional eta sozialerako programa bat eskaintzen dizu, eta programa hori nork bere burua ezagutzera eta enplegua lortzeko aukeretan erabakigarriak diren gaitasunetan trebatzera bideratua dago.
Zure gaitasunak zein diren jakiteko test bat eginen duzu, eta zure gaitasunen profilaren txosten pertsonal bat jasoko duzu.
Zure indarguneak eta ahuleziak aztertu eta identifikatuko dituzu, eta, era horretan, intentsitate handiagoarekin landu behar dituzun alderdiak zein diren jakinen duzu.
Adimen emozionala zer den ulertuko duzu, eta ikasiko duzu nola landu autoestimua, enpatia, autokontrola, ikuspegi positiboa eta baita ere estresa nola kudeatu.
Tresnak ezagutuko dituzu, zenbait alderdi hobetzea ahalbidetuko dizutenak, besteak beste ahozko komunikazioa edo sormena.
Jakinen duzu liderraren ezaugarriak zeintzuk diren eta gatazkak kudeatu eta konpondu ahal izateko tresnak ezagutuko dituzu.
Taldean lana garatzeko funtsezko alderdiak ezagutuko dituzu.