Joan eduki nagusira

Unibertsitatea

 

Campusak

 

Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskuntza hiru campusetan ematen da. Horietatik bi Iruñean daude, eta bat Tuteran. 

Arrosadiko campusa Francisco Javier Sáenz Oiz arkitektoaren lana da. Iruñeko hegoaldean dago kokatua, eta bertan egiten da NUPeko jardunaren zatirik handiena. Bestalde, Iruñean bada beste campus bat, Osasuneko campusa; hiriko ospitale ingurunean dago kokatua, eta horrek praktikak egitea errazten die osasun arloko tituluetako ikasleei.

Erriberako hiriburuan Tuterako campusa dago, hiriaren hegoaldean dauden instalazioekin.

Campusak

Tuterako campusa

    1 / 2
    Tuterako campuseko eraikina
    Berdeguneak
    Tailerra
    Lan egiteko espazioa
    Fisioterapiako eskola bat
    Liburutegia
    Kafetegia

 

Campusa

Tuterako campuseko instalazioak hiriaren hegoaldean daude, Tarazonara doan errepidearen aldamenean (N-121-C). Nagusiki Ikasgelategian eginen da. Bertan ikasgelak, kafetegi-jantokia, ekitaldi aretoa eta areto nagusi batzuk daude. Ikasgelategiaren aldamenean Fisioterapiako eta Ingeniaritzako eraikinak daude, eta, bertan, laborategiak, informatika-gelak, tailerrak eta bulegoak daude. Ikasgelategiari itsatsita, Liburutegiak ikasleei ikasketako eta talde-lanean aritzeko espazioak eskaintzen dizkie.

Tuterako campusean Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritzako Gradua, Fisioterapia, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako eta Fisioterapiako Gradu Bikoitzaren lehenbiziko ikasmailak eta Zientziako eta Kulturako Unibertsitate Zabalpeneko diploma ematen dira.

Historia

2002ko uztailaren 2an, Nafarroako Parlamentuak NUP sortzeko legearen aldaketa onetsi zuen Tuteran ere unibertsitateko ikasketak ezartzeko. Arau berria betez, Tuterako campuseko jarduera akademikoa 2004ko urrian jarri zen martxan, Nekazaritzako Enpresen Goi-mailako Zuzendaritzako Masterrarekin batera.  2005ean Kalitatearen Kudeaketako Aditu titulua ematen hasi ginen, baita Esperientziaren Gelako jarduerak ere. Fisioterapiako eta Industria Ingeniaritza Teknikoko (Industria Diseinuko espezialitatea) ikasketak 2006an jarri ziren martxan, behin-behineko bi egoitzarekin: Reina Sofía ospitalea eta ETI BHI. Ikasketak bi instalazio horietan eman ziren, 2008-2009 ikasturtean Tuterako campuseko behin betiko instalazioak inauguratu ziren arte.

Eraikinak eta instalazioak

Tuterako campusak eraikitako 13.000 metro ditu, eta Ikasgelategia du elementu nagusi. 15 ikasgela arrunt ditu, kafetegia eta jantokia, ekitaldi aretoa eta bi areto nagusi. Bi aldeetan Fisioterapiako eta Ingeniaritzako eraikinak ditu, eta, itsatsita, liburutegia.

Fisioterapiako eraikina eraikin nagusiaren aldeetako batean dago. Praktiketako bi laborategi, informatika-gela bat eta irakasleentzako bulegoak ditu.

Ingeniaritzako eraikina eraikin nagusiaren aldeetako batean dago, eta tailerrak, laborategiak, informatika-gelak eta irakasleentzako bulegoak ditu.

Liburutegia Ikasgelategiari itsatsita dago. Beheko solairuan administrazioko gunea du; lehenbiziko solairuan, irakurtzeko postuak eta liburuak; eta, goiko solairuan, ikasteko gunea. Guztira, 164 postu ditu lehenbiziko eta bigarren solairuen artean banatuta, eta talde lanean aritzeko 5 gela.

Ikasketak

Ikasketa-eskaintza

Harremanetarako

Ikasketa-eskaintza

Harremanetarako

Informazio gehiago

Nola iritsi

Ikusi mapa handiagoa

Hiriko garraiobideak