Joan eduki nagusira

Antolaketa-egitura

Ikastegiak

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren irakaskuntza bi campusetan antolatzen da, Iruñekoan eta Tuterakoan. Bertan lau fakulate, bi goi mailako eskola eta doktoretza eskola bat daude.

Honako hauek dira:

Sailak

Nafarroako Unibertsitate Publikoak 11 sail ditu. Horietan jakintza arlo guztietako irakaskuntza eta ikerketa lantzen da. Honako hauek dira:

Ikerketa Institutuak eta Ikastegiak

Ikerketa institutuak eta ikastegiak ikerketa egiteko egitura zabalak dira, ikertzaileen komunikazioa, elkarren arteko harremana eta lan komuna errazteko sortuak. Helburutzat dute, aurrena, ezagutza sortzea, eta horretarako zentro hauen sorrera eta osaera eskakizun akademikoaren maila altuan oinarritzen dira, eta gero ezagutza hori eraginkorki pasaraztea gizarteari eta ekoizpen sektoreari.

Ikerketa Institutuak:

Ikerketa Ikastegiak:

Ikerketarako Itun estrategikoak

  • IDISNA. Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutua.
  • NAITEC. Mugikortasunean eta Mekatronikan espezializatutako Nafarroako Zentro Teknologikoa.

Fundazioak

Unibertsitate-Gizarte Fundazioa

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Unibertsitate-Gizarte Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta gizartearen eta Unibertsitatearen artean lankidetza bideak ezartzeko sortu zen. Helburu horrekin, fundazio honek bideratzen du enpresen, erakundeen eta pertsonen parte-hartzea eta lankidetza Unibertsitatearekin.

Jaime Brunet Fundazioa

Kultura Fundazio pribatua da, gizarte interesa eta izaera iraunkorra dituena, eta bere helburuak dira giza duintasuna, oinarrizko askatasunak eta giza eskubideak errespeta daitezen sustatzea eta, era berean, gizatasunik gabeko egoerak edo tratu iraingarriak ezabatzea.

Administrazio eta Zerbitzuak

Teknikariak eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileak unitateetan daude antolatuta. Unitate horiek laguntza ematen diote unibertsitateko komunitateari, eta erraztu egiten dute unibertsitate bati dagozkion eginkizunak betetzeko lana.

Ikusi administrazio-laguntza zerbitzuen egitura.

Zerbitzuei buruz informazio gehiago