Joan eduki nagusira

Konpromisoari buruzko rankingak

Ranking: The World University Rankings. IMPACT

Emaitza: Munduko ranking Impact 2022: 301-400

Rankingaren xehetasunakTimes Higuer Education-ek goi mailako hezkuntzaren eraginari buruzko sailkapen bat egiten du 2019. urtetik.  Errendimendu orokorreko taula batzuk dira, eta Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) duten loturaren arabera ebaluatzen dituzte unibertsitateak. Erabiltzen dituzten adierazleak kalibratuak daude alderaketa integral eta orekatu bat lortzeko, lau arlo zabal hauetan zehazki: ikerketa, administrazioa, dibulgazioa eta irakaskuntza. Unibertsitateek GJHei laguntzeko erabiltzen dituzten bide zabalenak aztertzen dituzte, hala nola beste herrialde batzuekiko lankidetza, jardunbide egokienen sustapena eta datuen argitalpena.

Eraginari buruzko 2023ko rankinga laugarren edizioa da, eta ranking orokorrak 112 herrialde/eskualdetako 1.591 unibertsitate hartzen ditu barne.

NUP GJH hauetan nabarmendu da: 2.a (goserik ez), 16.a (bakea, justizia eta erakunde sendoak), 8.a (Lan duina eta hazkunde ekonomikoa) eta 17.a (helburuak lortzeko aliantzak).

NUPen emaitza

Metodologia

Ranking: Fundación Haz

Emaitza: Kalifikazio orokorra: Transparente

Rankingaren xehetasunakHaz Fundazioak (lehenago Konpromisoaren eta Gardentasunaren Fundazioa) Espainiako unibertsitate publiko eta pribatuek beren webguneetan egiten dituzten gardentasunari eta gobernu onari buruzko praktikak aztertzen ditu. Hots, erakundearen informazio garrantzitsua hedatzearen eta argitaratzearen alde egiten duten ahalegina. Horretarako, zenbait arlotako informazioa aztertzen du, adierazle batzuk zehaztuta egiten den kontu-ematea ebaluatzeko.

Lortutako puntuazioaren arabera, unibertsitateak honela sailkatzen dira: gardenak (guztira lortzen ahal diren 54 puntuetatik 40 edo gehiago lortuz gero), zeharrargiak (30 eta 39 puntu artean) eta opakuak (30 puntutik behera).

Unibertsitateen Gardentasunari buruzko Azterketaren 2021eko txostenean (argitaratu den azkena) Nafarroako Unibertsitate Publikoak 50 puntu lortu zituen (% 93ko betetze maila): 24 adierazle erabat bete zituen, bi adierazle puntu banarekin baloratu zituzten eta adierazle bat zero punturekin. Hortaz, hobera egin dugu txostenaren azken edizioarekin alderatuta, hots, 2019koarekin. Hartan NUPek garden kalifikazioa lortu zuen, lortzen ahal diren 54 puntuetatik 41 puntu lortu baitzituen.

Hala, Nafarroako Unibertsitate Publikoak “t de transparente***” zigilua lortu du, Haz Fundazioak gardentasunaren eta gobernu onaren adierazleetan % 90 eta % 100 arteko betetze maila duten unibertsitateei ematen dien zigilu gorena.

NUPen emaitza

Metodologia

Ranking: Dyntra

Emaitza: Espainiako unibertsitateen tokia: 24

Rankingaren xehetasunak: Dyntrak lankidetzako plataforma bat garatu du gobernuen, administrazio publikoen, alderdi politikoen, kargu hautetsien eta askotariko agente sozialen informazio publikoa neurtzearren modu dinamiko, efiziente, garden eta irekian.

Indize horiek kudeatzeko eta betetzeko, www.dyntra.org plataforma teknologikoa erabiltzen da. Plataforma horrek indizeen betetze-mailaren ebaluazio irekia egiteko modua ematen du organismo publikoen tipologiaren eta gobernu esparruaren barreneko indizean islatutako estandarrei dagokienez.

Unibertsitateen kasuan, plataformak 169 adierazle betetzea eskatzen du, bost arlo nagusitan sailkatuak: gardentasun instituzionala, komunikazio publikoa, herritarren parte-hartzea eta lankidetza, gardentasun ekonomiko-finantzarioa eta zerbitzuen kontratazioak.

2024ko edizioan ebaluatutako 169 adierazleetatik 119 bete ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoak, hau da, adierazleen % 70,41, eta aztertutako 77 unibertsitateetatik 24. postuan dago.

Orrialde honetan duzu eskuragai NUPi buruzko informazio espezifikoa:

 

NUPen emaitza

Metodologia

Ranking: IU GreenMetric

Emaitza: Espainiako unibertsitateen tokia: 20; munduko unibertsitateen tokia: 467

Rankingaren xehetasunakUI GreenMectric unibertsitateen munduko rankinga campus berdeei eta ingurumeneko jasangarritasunari buruzko ranking bat da, Indonesiako Unibertsitateak hasi zuena 2010. urtean.

Ranking horrek hauxe du helburua: campus berdearekin eta jasangarritasunarekin loturiko politikak eta gaur egungo egoera aztertzea mundu osoko unibertsitateetan, horri esker munduko klima-aldaketaren aurkako borrokari, energiaren eta uraren kontserbazioari, hondakinen birziklapenari eta garraio ekologikoari ematen zaion arreta handiagoa izan dadin. Gai horiei dagokienez lehenbiziko posizioetan dauden unibertsitateak identifikatu beharra dago, eta, horretarako, mundu osoko ehunka unibertsitateren zenbakizko datuak bildu eta prozesatzen dira puntuazio bakar bat lortu arte. Puntuazio horrek islatzen du erakundeak nolako ahaleegina egiten duen ingurumena errespetatzen duten politika eta programa jasangarriak ezartzeko.

Sailkapena egiteko 6 irizpide erabiltzen ari dira: Ingurunea eta Azpiegitura (SI), Energia eta Klima Aldaketa (EC), Hondakinak (WS), Ura (WR), Garraioa (TR) eta Hezkuntza (ED), eta haien barnean 39 adierazle. Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.

2023eko edizioan, hau izan zen NUPen posizioa:

1.- Eskualdeen arabera

Eskualde NUPen posizioa rankingean
Munduan 467
Europan 131
Espainian 20

2. - Kategorien arabera

Kategoriak NUPen posizioa munduko rankingean 
Ura 833
Hezkuntza 299
Energia eta Klima Aldaketa 464
Ingurunea eta Azpiegitura 522
Hondakinak 214
Garraioa 791

NUPen emaitza

Metodologia