Joan eduki nagusira

Asmoa, ikuskera eta balioak

Gure asmoa

Nafarroako Unibertsitate Publikoak konpromisoa hartua du bere inguruaren aurrerabide jasangarrian laguntzeko, jakintza sortuz, hedatuz eta transferituz, pertsonei prestakuntza emanez eta kultura sustatuz, pentsaera libre eta irekia nagusi den giro batean.

Horrenbestez,

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoak konpromiso esplizitua du Nafarroako Foru Komunitatearekin. Ildo horretatik, Unibertsitateak Nafarroaren aurrerabide jasangarria eta kultura sustatzeko egiten du lan, bai eta nafarren bizi-kalitatea hobetzeko ere, eta arreta berezia jartzen die Nafarroaren berezko aktibo kulturalei, euskarari adibidez.
  • Horretarako, Nafarroako Unibertsitate Publikoak komunitateko gainerako eragile sozialak inplikatu behar ditu, Nafarroako Foru Komunitatearen Espezializazio Adimendunaren Estrategiarekin bat egin behar du, eta nazioarteko testuinguruan integratu. Unibertsitateko komunitate osoak lortu behar ditu helburu horiek.
  • Unibertsitatea buru-belarri ari da jakintza kulturala, zientifikoa eta teknikoa sortzen, zabaltzen eta transferitzen. Irakaskuntza, ikerketa eta inguruan jakintza sortzea ditu eginkizun nagusiak.
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoak konpromisoa hartua du pertsonei prestakuntza integrala emateko, eta, hala, gure gizartearen garapen jasangarria bultzatzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko, betiere pentsaera libre eta irekia garatzeko giroa eskainiz.

Hau da NUPen inguruan dugun ikuskera

Unibertsitate dinamikoa izan nahi du, jakintzaren ekonomia bultzatzen duena, eta gizarte ireki, kohesionatu eta kritikoa sustatzen duena. Liderra izan nahi du lurraldearen garapenean, eta entzute aitortua lortu Espainian eta nazioartean.

NUPen balioak

Honako hiru balio motak hauek ditu NUPek: banakakoak (Unibertsitateko komunitateko kideek eduki behar dituzten balioak eta pertsonei irakatsi beharrekoak), Unibertsitateko komunitatearen harremanei dagozkienak eta gizartearekin izan beharrekoak. Balio horiek gogoan ditugu beti, eta gure jarduera guztietan aplikatzen ditugu. 

Honako hauek dira NUPen balioak: Zintzotasuna, berrikuntza, zorroztasuna eta konpromisoa