Joan eduki nagusira

Canal de denuncias

Aurkezpena

Nafarroako Unibertsitate Publikoak bere Barneko Informazio Sistema onetsi du, NUPeko lan testuinguruan edo testuinguru profesionalean izandako arau-hausteren baten berri duten pertsona guztiek aukera izan dezaten halakoak modu seguru eta konfidentzialean adierazteko. 

Sistema horrek 2023ko otsailaren 20ko 2/2023 Legearen eskakizunak betetzen ditu –lege horrek arau-hausteen berri ematen duten pertsonen babesa eta ustelkeriaren kontrako borroka arautzen ditu–, eta integritatean eta gardentasunean oinarrituriko kultura sustatzea du helburu. Horretarako, honako arau-hauste hauen detekzio eta tratamendu egokia egiteko aukera ematen du: 

  • Arau-hauste penalak edo arau-hauste administratiboak. 
  • Europar Batasunaren Zuzenbidearen arloko arau-hausteak. 

Halaber, informatzaileek aukera izanen dute beren adierazpenak eta salaketak kanpoko beste edozein kanalen bidez ere egiteko, esteka hauen bitartez:

NUPeko Barneko Informazio Sistemaren arduraduna idazkari nagusia da. NUPen salaketen kanala da zeregin mota honen berri emateko lehentasunezko bidea, ziurtatzen baitu prozesu horretan erabateko konfidentzialtasuna dagoela eta informatzailea zein kaltetua behar bezala babestuak daudela.

Mesedez, ez erabili bide hori NUPek gaitutako beste mekanismo batzuen bidez komunikatzekoak diren kexa, erreklamazio, errekurtso edo gorabehera batzuk aditzera emateko. Hemen daude eskuragarri beste mekanismo horiek:

Gai horrekin loturiko araudia

Salaketak jartzeko edo adierazpenak egiteko bideak

Salaketak edo adierazpenak anonimoak izaten ahal dira, eta aurrez aurre zein posta arruntez aurkezten ahal dira, Barneko Informazio Sistemaren arduradunari zuzenduak. Harremanetarako datuak:

  • Idazkari nagusia (Barne Informazio Sistemaren arduraduna).
    Errektoretzaren eraikina. Arrosadiko campusa.
    31006 Iruñea
    Telefonoa: 948 16 92 23
  • Salaketen kanal honen bidez:

    Salaketen kanala Salaketen kanala