Joan eduki nagusira

Jaime Brunet Fundazioa

 
Philip Obaji Jr. y Fundación Wassu, premio Internacional Jaime Brunet, 2022

Jaime Brunet Nazioarteko Saria

Giza eskubideak sustatzeko ibilbide oparoa duten pertsonak edo erakundeak saritzen ditu.

Isabel Bravo Barahona, Premio Tesis Doctorales Jaime Brunet 2021

Doktoretza Tesien Jaime Brunet saria

Giza eskubideen defentsari buruzko ikerlanak saritzen ditu.

Premios 2022: Jeovanny Encalada, Sara Casanellas y Susana Hadzhieva

Jaime Brunet Unibertsitate Saria

Giza eskubideen defentsan egindako ikasketen amaierako lanak (gradu amaierakoak eta master amaierakoak) ezagutzen ditu.

Jaime Brunet Fundazioa fundazio kultural pribatua da, interes sozialekoa eta iraunkorra. Hauek ditu helburu: gizakiaren duintasuna, oinarrizko askatasunak eta giza eskubideak errespeta daitezen sustatzea eta, era berean, gizatasunik gabeko egoerak edo tratu iraingarriak errotik desagerraraztea.

Fundazioak helburu horretara bideratutako jarduerak eta balio horiek errespetatzearekin lotutako ikerketak sustatzen ditu, hala nola Jaime Brunet sarien deialdia edo giza eskubideak aztertzeari eta defendatzeari buruzko mintegiak edo hitzaldiak.

Jaime Brunet jaunaren profila

Jaime Brunet Romero Baionan (Frantzia) jaio zen 1926ko uztailaren 20an, eta 1992ko urtarrilaren 4an zendu zen Donostian (Gipuzkoa). XVIII. mendean Gipuzkoara etorritako kataluniar ekintzaileen familia batean jaio zen (han garatu zuten industria jarduera garrantzitsua), eta ideia liberaletan eta bere garaiarekiko ikusmolde kritikoan hezi zuten. Aitak bideratu zuen Zuzenbide ikasketetara. Jaime Brunet Goitia, bere aita, alderdi errepublikanoaren burua eta Udaleko alkateordea izan zen Donostian, non bere aitona eta birraitona alkate izanak baitziren lehenago. Valladolideko unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta han irakasle laguntzailearen lana egin zuen aldi batez.

Irakurle porrokatua zen, eta hizkuntzak ikasteko grina zuen. Azken zaletasun horri esker, erraz moldatu zen egin zituen makina bat bidaiatan. Izan ere, bere garaiko zailtasunak izan arren, hogeita hamarretik gora herrialdetan ibili zen. Aitortzen zuenez, bidaia horietan konturatu zen eta ulertu zuen orain bezala zenbat diskriminazio eta bortizkeria dagoen, zenbat gehiegikeria egiten dituzten boteretsuek behartsuen aurka, eta zer-nolako erraztasunarekin urratzen diren egunero gizakiaren oinarrizko eskubideak. Bizitzako azken urteetan giza eskubideen egoera eta herritarraren askatasunaren defentsa bihurtu ziren bere kezka nagusi, bai eta administrazio publikoaren gehiegikerien aurrean ere.

Ondorengo zuzenik izan ez zuenez, eta bidegabekerien aurka oldarrarazten zuten sentimenduek bultzatuta, erabaki zuen bere ondarea oinordetzan uztea, bere izena izango zuen fundazio bat sortu ahal izateko bera hil eta gero. Fundazio horren helburua da giza eskubideak hedatzea, eta beren alde egindako lanarengatik aitorpen hau jasotzeko merezimenduak zituztenak saritzea. Hala bada, Jaime Brunet Romero Fundazioa sortu zen, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ezarri zioten egoitza, testamentuaren bidez jasotako borondateari jarraituz.

Fundazioaren patronatua

  • Ohorezko Lehendakaritza: Gorte Nagusien Lehendakaritza
  • Ohorezko Lehendakariordetza: Nafarroako Parlamentuaren Lehendakaritza
  • Burua: Ramón Gonzalo
  • Buruordea: Joaquín Mencos Doussinague
  • Idazkaria: Francisco Javier Blázquez Ruiz

Kideak:

  • Antonio Gorri Goñi
  • Francisco Javier Blázquez Ruiz
  • José Luis Iriarte Ángel
  • Patricia Plaza Ventura
  • José María Rifá Soler
  • Alejandro Torres Gutiérrez
  • Carlos Tamburri Moso
  • Luis Guillermo Perinat Elío
  • Javier Sáinz de los Terreros Goñi

Aholku-emailea: Fátima Baigorri Romero