Egun, bereziki garrantzitsua da baliabideak edo informazioa konpartitzea, ingurune digitalen bidez zure inguru pertsonaleko eta profesionaleko lagunekin komunikatzea eta nola aurkeztu behar duzun zure burua eta nola komunikatu behar duzun jakitea. Ikastaro honetan beste pertsona batzuekin komunikatzen eta elkarlanean aritzen ikasiko duzu, eta hartuko duzun gaitasun mailarekin modua izanen duzu behar den bezala moldatzeko, bai inguru profesionalean eta bai bizitza pertsonalean eta sozialean.
Zenbait tresna digital erabiltzeko gauza izanen zara besteekin interakzioan aritzeko, tresna horien ezaugarri aurreratuenak ere erabiliz.
Sare sozialetan eta komunitate birtualetan nola parte hartu jakinen duzu, zeinetan trasmititzen edo konpartitzen baitira jakintzak, edukiak eta informazioa.
Lineako zerbitzuen oinarrizko alderdi batzuk modu aktiboan erabiltzeko gauza izanen zara, hala nola administrazio publikoek, zentro medikoek edo lineako zerbitzuek eskaintzen dituzten horiek.
Sarean lankidetzan lan egiteak duen garrantzia zein den ulertuko duzu, ekartzen dituen abantailak eta lan hori errazteko zenbat tresna dauden.
Sarean dauden etiketa arauak ezagutuko dituzu eta horiek aplikatzeko gai izanen zara, beren testuinguru pertsonalean nola profesionalean.
Zure identitate digitala sortzen ikasiko duzu, zure arrasto digitala arakatzen eta sarean duzun izen onaren aurkako mehatxuetatik babesten.
Unibertsitate-Gizarte Fundazioa
Sario Eraikina. Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea
Tel. Kanpoko deiak: 948 16 98 12 WhatsApp: 619 649 999 Posta elektronikoaren bidezko kontaktua