Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Gaitasunetarako prestakuntza

Ahozko komunikazioa: nola egin azalpen eta aurkezpen eraginkorrak

AURKEZPENA

Moduluaren helburua da ikaslea konturatzea zeinen garrantzitsua den komunikazioa lanerako eta garapen pertsonalerako tresna den aldetik. 

 

EMAN IZENA   

 

HELBURUAK

  • Ikasleari ahozko komunikazioak sortzen dizkion beldurrak edo fobiak identifikatzea eta horiek gainditzeko teknikak aplikatzea.
  • Hitzezko eta hitz gabeko komunikaziorako oinarrizko tresnak eskuratzea, lanbidean aritzeko erraztasuna emanen diotenak.
  • Jakitun izatea nondik abiatzen diren lanbiderako ditugun gure komunikazio trebetasunak eta praktikaren bidez hobetzea.


PROGRAMA

I. modulua. Sarrera: oinarrizko kontzeptuak

  • Blokeatze faktoreak komunikazioetan eta informatzeko hesiak.  
  • Komunikazioaren aldeko faktoreak enpresan: feedbacka, entzute aktiboa, etab.

II. modulua. Ahozko komunikazioaren gakoak: jendaurrean hitz egiteko beldurra

  • Ahozko komunikazioa: garatzeko moduko trebetasuna.
  • Komunikazioaren zutabeak: esanahia eta forma.
  • Ahozko komunikazioaren elementuak: ahotsaren erabilera, ahoskera, diskurtsoaren lastertasuna, geldialdiak, modulazioa (bolumena, tonua), betegarriak.
  • Hitz gabeko komunikazioaren elementuak: aurpegiera, begietara begiratzea, gorputzaren hizkuntza, pertsonen arteko distantzia.

III. modulua. Aplikazio praktikoak: ahozko aurkezpena banaka eta taldean

  • Konbentzitzeko komunikazioa: gakoak eta metodologia.
  • Limurtzeko komunikazioa: gakoak eta metodologia.


METODOLOGIA

- Praktika
- Prestakuntza-Ekintza


IRAKASLEA

- Carolina Matellanes Marcos
Doktorea Filologian (Hizkuntzalaritza). Aditua Lidergoan, Talentuaren Garapenean eta Coachingean Belbin Team Roleseko irakasle akreditatua.
Prestakuntza Arloa. Unibertsitate-Gizarte Fundazioa. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

 

IRAUPENA: 10 ordu.

EGUN-ORDUAK: ikusi egutegia HEMEN   

IKASGELA: Sario eraikina.