Antolamendua
Gobernu organoak
Idazkaritza Nagusia
ROLDÁN JIMENO ARANGUREN
Tel: 948 16 9223
Helbide elektronikoa: secretaria.general@unavarra.es
Roldán Jimeno Arangurenek Zuzenbideko lizentziatura egin zuen UHUNen, Historiakoa Nafarroako Unibertsitatean (aparteko saria eta karrera amaierako hirugarren sari nazionala irabazi zituen), Historiako doktoretza Nafarroako Unibertsitatean, Filosofiako eta Hezkuntza Zientzietako doktoretza EHUn eta Zuzenbideko doktoretza Deustuko Unibertsitatean. Gaur egun, Zuzenbidearen Historiako katedraduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
NUPen, zuzendari izan da Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako Errektoreordetzan, eta idazkaria I-Communitas-Institute for Advanced Social Research institutuan eta Zuzenbide Publikoko Sailean.
Halaber, NUPen lan egin aurretik, irakasle aritu da Nafarroako Unibertsitatean (1996-2001) eta Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean (2001-2003). Ikerketako zenbait egonaldi egin ditu Estatu Batuetako, Italiako, Frantziako eta Irlandako zentro akademiko batzuetan.
Hogeiren bat libururen egilea da, ehun artikulutik gora argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan eta hainbat elkarlan egin ditu. Bere azken argitalpenen artetik, hauek dira nabarmentzekoak: "Matrimonio y otras uniones afines en el Derecho histórico navarro (siglos VIII-XVIII)" (Dykinson, 2015), "El régimen económico matrimonial en el Derecho navarro (1839-2015)" (Aranzadi, 2015), "Miguel Javier Urmeneta (1915-1988). Segunda República, Franquismo y Transición" (Pamiela, 2015), "Los Fueros de Navarra" (Agencia Estatal Boletín Oficial del Estado, 2016) eta "Amnesties, pardons and transitional justice: Spain’s Pact of Forgetting" (Routledge, 2018).
Gainera, José María Jimeno Juríoren 50 liburuki baino gehiago argitaratuak dituen Obras completas bildumaren zuzendaria da.
Horrez gain, Nafarroako Gobernuak argitaratzen duen "Príncipe de Viana" aldizkariaren zuzendaria da, eta "Iura Vasconiae. Revista de Derecho histórico y Autonómico de Vasconia" izenekoaren idazkaria. Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Aholkularitza Batzordeko kidea da, baita Nafarroako Kultura Kontseilukoa ere.
Haren ikerketa-jarduera zentratuta dago urruneko sentsoreek hartutako irudiak prozesatzeko algoritmoen garapenean eta horiek nekazaritzan eta basogintzan duten aplikazioan. THERRAE ikerketa-taldeko eta ISFOOD ikerketa-institutuko kidea da, eta I+G+bko 22 proiektu lehiakorretan parte hartu du, Europako 2 proiektu (batean IP gisa) eta plan nazionaleko 9 proiektu (3tan IP gisa) barne, bai eta enpresa eta erakunde publikoekin egindako 14 transferentzia-kontratutan ere. Hogeita hamar argitalpen zientifiko baino gehiago egin ditu beste egile batzuekin batera indexatutako nazioarteko aldizkarietan, eta lan hori dela-eta sari bana eman diote Espainiako Teledetekzio Elkarteak eta IEEE Geoscience and Remote Sensing Society elkarteak.
Kartografia, Topografia, Eraikuntza, Teledetekzioa eta Informazio Geografikoko Sistemen arloko irakasgaietan irakatsi du, gradu, master eta doktoretzako titulazioetan. Lau bosturteko eta hiru irakaskuntza-ebaluazio bikain aitortu dizkiote. Irakaskuntza-berrikuntzako zenbait proiektutan ere parte hartu du, eta titulazioak eta irakaskuntza-metodologiak Europako Unibertsitate Eremura egokitzearekin lotutako eta Espainiako eta nazioarteko biltzarretan aurkeztutako zenbait lanen egilea da beste batzuekin batera.
Kudeaketa-lanari dagokionez, Landa Ingeniaritza eta Proiektuen Saileko idazkaria izan da (2008-2015) eta Irakaskuntza Antolatzeko Arloko zuzendaria (2015-2019). Horrez gain, Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoko (NIBGMET) graduko eta masterreko zenbait titulutako Irakaskuntza Batzordeetako kidea izan da. Unibertsitateko idazkariorde nagusiaren kargua du 2019ko ekainetik, eta ISFOOD ikerketa-institutuko zuzendariorde kargua du 2021eko urritik.