Antolamendua
Gobernu organoak
Unibertsitateko Komunitatearen Arartekoa
INMACULADA LIZASOAIN IRISO
Tel.: 948 16 6011 - 608 148 335
Eskolaldian ordutegi honetan:
- Astelehena: 9etatik 12ak arte
- Osteguna: 17etatik 19ak arte
- Ostirala: 12etatik 13ak arte
Helbide elektronikoa: defensora@unavarra.es
Inmaculada Lizasoain Iriso Estatistika, Informatika eta Matematika Saileko Aljebraren arloko irakasle titularra da. Zientzia Matematikoetan lizentziaduna da Zaragozako Unibertsitatean, eta Matematikako doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Bere irakaskuntzaren zatirik handiena Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan garatu du, nahiz eta azken urteotan Matematikaren Didaktika irakasgaiak ematen hasi den Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.
Bere ikerketa lana, argitalpen zientifiko ugaritan jasoa, Aljebraren arloan kokatzen da, bai taldeen teoriaren garapenean, bai Adimen Artifizialaren arloan dituen aplikazioetan. Erakunde publikoek finantzatutako zenbait ikerketa proiektutan hartu du parte. Kudeaketa akademikoari dagokionez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Matematika Sail zaharraren zuzendaria izan zen.
Gaur egun, Hezkuntza Berrikuntzarako Elkarte Estrategikoen Erasmus+ programak finantzatutako ANFoMAM proiektu europarra koordinatzeaz arduratzen da, "Haurrengandik ikasi irakasleak matematikaren arloan prestatzeko” izenekoa. Proiektu horretan, NUPez gain, Europako beste unibertsitate batzuek ere hartzen dute parte.
Unibertsitateko komunitatearen arartekoa Klaustroaren goi komisariotza da, eta Unibertsitateko komunitateko kide guztien eskubideak defendatzeaz eta babesteaz eta Estatutuetan xedatutakoa betetzeaz arduratzen da. Horretarako, jarduera akademikoa eta administratiboa gainbegiratu eta gomendioak egin ditzake.
Kargua ez dago ezein agintari akademiko, gobernu organo edo Unibertsitateko komunitateko beste ezein kideren agindupean edo jarraibideen mendean, eta autonomia osoz eta bere irizpideen arabera betetzen ditu bere eginkizunak.
Arartekoak ofizioz edo alde batek eskatuta jardunen du.
Eginkizun hauek ditu:
- Irakasleek, ikasleek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek organo eta zerbitzuen ekintzen aurrean dituzten eskubideak eta askatasunak errespetatzen direla zaintzea.
- Unibertsitateko jarduerarekin lotutako arazoak eta gatazkak prebenitzea eta konpontzea.
- Kalitatearen hobekuntza bilatzea.
- Klaustroari jardueren urteko txostena aurkeztea.
Bere eginkizunak betetzean, honako hauek egiten ahalko ditu:
- Egiten zaizkion kontsultak, bitartekotzako eta adiskidetzeko eskaerak, kexak, oharrak edo erreklamazioak jasotzea.
- Bitartekari izatea Unibertsitateko komunitateko zenbait kideren arteko desadostasunak konpontzeko prozesuetan.
- Kasuak ebazteko egokitzat jotzen dituen proposamenak, iradokizunak eta gomendioak egitea.
- Zerbitzuen funtzionamenduari buruz egiten zaizkion ohar eta iradokizunei erantzutea.
- Edozein egoitzatara joatea behar dituen datu guztiak egiaztatzeko.
Prozedura
- Interes legitimoa (indibiduala zein kolektiboa) duen unibertsitateko komunitateko edonork eskatzen ahal du unibertsitateko komunitatearen arartekoak esku hartzea. Bermatua da bere eginkizunak betetzean lortzen dituen datu eta informazio pertsonal edo erreserbatuen konfidentzialtasuna.
- Egiten diren erreklamazio eta ohar guztiak erregistratzen eta jasotzen dira, eta gehienez ere hamabost eguneko epean erantzuten zaie haiek tramitatzea onartzeari edo ez onartzeari.
- Tramitera onartu ondoren, Unibertsitateko komunitateko arartekoak beharrezkotzat jotzen dituen ikerketa-neurriak hartuko ditu. Hark aukera izanen du kexak eragiten dion pertsonari eskatzeko alegazio egokiak egin ditzala, beharrezko dokumentazioa aurkez dezala edo informazioa emateko ager dadila, eta, beharrezkoa bada, aukera izanen du auziak eragiten dien administrazio organoei hori jakinarazteko eta informazioa eskatzeko.
- Ikerketa-prozesua egin ondoren, Unibertsitateko komunitateko arartekoak bere ikerketen eta kudeaketaren emaitzari buruzko informazioaren berri emanen dio erreklamazioa jarri duenari, baita inplikatutako organoak edo pertsonak eman duen erantzunaren berri ere.
Eskabideak honela aurkez daitezke:
- Eskolaldian, hau da, irailaren 1etik abenduaren 22ra, 2022ko urtarrilaren 7tik apirilaren 13ra eta apirilaren 25etik uztailaren 5era)
- Posta elektronikoz: defensora@unavarra.es
- Telefonoz: 948 16 6011 - 608148335 (astelehena 9etatik 12ak arte, osteguna 17etatik 19ak arte eta ostirala 12etatik 13ak arte)
- Eskolalditik kanpo (Gabonak eta Aste Santua)
- Posta elektronikoz: defensora@unavarra.es
- Edonoiz
- Web formularioaren bidez
- Arartekoaren bulegoan
- Unibertsitateko Erregistro Orokorrean
- Postaz, helbide honetara: Unibertsitate Komunitatearen arartekoa. Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Arrosadiko campusa z/g P.K. 31006
Eskaera mota:
- Kontsultak eta oharrak:
- Edozein ikaslek, irakaslek edo AZLk kontsulta edo behaketa bat egin dezake.
- Kexak eta erreklamazioak:
- Interesdunak edo hark eskuordetutako pertsonak aurkeztu behar ditu erreklamazioak, eta behar bezala identifikatu behar ditu.
- Bitartekotzako eta adiskidetzeko eskaerak:
- Inplikatutako alderdiek bitartekaritza onartzen dutenean, Unibertsitateko komunitateko arartekoak edozein jarduera jartzen ahal du martxan Unibertsitateko komunitateko kideen arteko desadostasunak konpontzeko.
- Honelakorik ez da tramitatuko:
- Erreklamazio edo ohar anonimoak, fede txarrez egindakoak, oinarri nahikorik edo helburu zehatzik ez dutenak eta tramitatzean hirugarrenen eskubide legitimoari kalte eginen dietenak.
- Ebazpen administratibo edo judizialaren zain dauden erreklamazioak. Jarduera eten eginen da baldin eta, prozedura hasi ondoren, interesdunak salaketa edo errekurtsoa jartzen badu administrazio- edo jurisdikzio-organoetan, edo aurreko erreklamazioa agortu ez bada.
María Nelia Soto Ruiz
Tel.: 948 16 6117
Helbide elektronikoa: nelia.soto@unavarra.es
- Unibertsitateko komunitatearen arartekoaren txostena (2020)
- Unibertsitateko komunitatearen arartekoaren txostena (2018ko azaroa - 2019ko urria)
- Unibertsitateko komunitatearen arartekoaren txostena (2017ko azaroa - 2018ko urria)
- Unibertsitateko komunitatearen arartekoaren txostena (2016ko azaroa - 2017ko urria)
- Unibertsitateko komunitatearen arartekoaren txostena (2015eko azaroa - 2016ko urria)
- Unibertsitateko komunitatearen arartekoaren txostena (2014ko azaroa - 2015eko urria)
- Unibertsitateko komunitatearen arartekoaren txostena (2014ko urtarrila - 2014ko urria)
- Unibertsitateko komunitatearen arartekoaren txostena (2011ko iraila - 2013ko abuztua)
- Unibertsitateko komunitatearen arartekoaren txostena (2009ko urtarrila - 2010eko iraila)
- Unibertsitateko komunitatearen arartekoaren txostena (2007)
- Unibertsitateko komunitatearen arartekoaren txostena (2005eko abendua - 2006ko azaroa)
- Unibertsitateko komunitatearen arartekoaren txostena (2004ko urria - 2005eko iraila)