Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Ikasleen Kontseilua

Hasiera > Ikasleen Kontseilua

Ikasleen Kontseilua
Ikasgelategiko 07. Ikasgela
Arrosadiako Campusa
Iruña
Tel. 948 166254
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

twitter  instagram  Carrd  Linkedin

2008ko maiatzaren 14an eratu zen lehenbiziko aldiz Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen Kontseilua. Ikasleek eztabaidatu, kontsultak egin eta beren ordezkaritza izateko organo nagusia da, eta kolektibo horretako klaustrokideek eta graduko, masterreko eta doktoretzako ordezkariek osatzen dute. Organikoki Ikasleen Gaietarako Errektoreordetzaren mendekoa da.

Ikasleen Kontseiluaren zuzendaritza-organoa Batzorde Iraunkorra da. Hauek osatzen dute batzorde hori: fakultate guztietako eta Tuterako campuseko ordezkariek eta Kontseiluaren lehendakariak, idazkariak eta koordinatzaileak.

Ordezkaritza du Estatuko Unibertsitateko Ikasleen Kontseiluan (CEUNE), Unibertsitate Publikoetako Ikasleen Ordezkarien Koordinakundean (CREUP) eta G9ko Unibertsitateen Ikasleen Kontseiluan (G9-IK), bai eta ikasketa-eremu bakoitzeko elkarte sektorial ugaritan ere.

Bere eskumenen artean daude, besteak beste, ikasleen ekimenak bideratu, eztabaidatu eta proposatzea; Unibertsitateko komunitateari buruzko informazioa biltzea ikasleei helarazteko; Unibertsitateko zerbitzuen ebaluazio prozesuetan parte hartzea; eta Kalitate Batzordean dituen ordezkariak hautatzea eta ikastegietako batzordeetako eta sailetako kontseiluetako kide izanen diren ordezkariak hautatzea.

 

Kontseilua

Jakitea +

Kontsultak eta iradokizunak

Jakitea +

Whatsapp bidez kontaktatu

948 16 62 54

Jakitea +