Joan eduki nagusira

Nekazaritza Ingeniaritzako eta Biozientzietako GMET

Nekazaritzako praktiketarako eta esperimentaziorako etxaldea

 

NIBGMETen titulazioak Ikasgelategian irakasten dira, Unibertsitate osoarentzat komuna den eraikinean. NIBGMETek, gainera, irakastera eta ikertzera bideratutako 59 laborategi ditu, bai eta 300.000 m2 baino gehiago dituen praktiketarako etxalde bat ere. Horrez gain, Eskolak estazio meteorologiko propioa du.

 

Non dagoen

Nekazaritzako praktiketarako eta ikerketarako etxaldea Arrosadiko campusean dago, Sario eraikinaren atzeko aldean. 300.000 metro karratu baino gehiago ditu, eta 1996tik dago erabilgarri.

Helburuak

Nekazaritzako titulazioetako ikasleek praktikak egin ditzaten erabiltzen da etxaldea. Gainera, nekazaritzako gaiei buruz Unibertsitatean egiten diren ikerketa- eta garapen-proiektuetan (I+G) laguntzeko ere erabiltzen da.

Langileak

Praktiketarako etxaldeak hiru langile ditu esleituak: kudeatzaile bat eta nekazaritzako bi ofizial.

Etxaldeak 30 ha ditu, ureztagarriak denak, eta zenbait unitatetan daude banatuak.

Plastiko azpiko zenbait tunel eta berotegi

3.320 m2 tunel edo berotegi estali, 4 unitatetan banatuak:

  • Tunel behartuaren 4 unitate, bakoitza 350 m2-koa
  • Kapera anitzeko 2 tunel, bakoitza 960 m2-koa

Berotegiak

Kristalez estalitako 1.300 m2-ko berotegia, hiru unitatetan banatua. Honako elementu hauek ditu:

  • Pantaila termikoa
  • Berokuntza-sistema
  • Hozte-sistema (cooling system)
  • Hezetze sistema (fog system)
  • Laborantza-mahaietarako ureztatze sistema
  • Aireztapen sistema
  • Ingurumen parametroak erregistratzeko tresneria
  • Kaltzio-kentzaileak

Lorategi eremuak

LORATEGI INGELESA, 1.509 m2-koa. Honako hauek dituen lorategi eremua da: soropila eta lehendik zeuden zenbait zuhaitz, zehazki eite handiko zumarrak eta zutabe-astigarrak, ezkiak eta landaketa berriko xarmak. Hartxintxar ofitikoko bide batek gurutzatzen du lorategia, eta etxaldea zeharkatzen duen errekan amaitzen da. Aurreikusia dago erreka horretan zubi bat egitea, lorategia etorkizunean handitzen bada komunikatua egon dadin. Bideak badu egurrezko pergola bat ere, arrosondo igokariekin. Eremu horrek guztiak aspertsiozko ureztapen automatizatua du.

LORATEGI FORMALA, 1.430 m2-koa. Konfigurazio formal geometrikoko lorategi eremua, hartxintxar ofitikozko bideez osatua. Bideak lorategiak mugatzen dituzten hormigoizko zintarrien bidez zedarriturik daude. Lorategi hauek heskaietan eta masan jarritako ezpel-landarez daude osatuak, denak berdin, eta lorategietako batzuek arrosa herrestarien multzoak dituzte. Zuhaixka arruntez osatutako heskai batek mugatzen du lorategi osoa; ezpelez osatutako heskaiak baino eite handiagoa du eta perimetroa ixten du. Lorategiak aspertsiozko eta tantakako ureztapen sistema programagarria du.

48 ARROSA-BARIETATE DITUEN BILDUMA, lau taulenetan banatua, osotara 325 m2. Bildumak eite, lore eta koloreen lagin handi bat biltzen du, bai eta historian zehar ezagunenak izan diren eta gehien landu diren barietateak eta gaur egun gehien erabiltzen direnak ere.

Beste instalazio eta ekipamendu batzuk

  • Hozteko 6 ganbera
  • Ernetzeko 6 ganbera
  • 4 fitotroi
  • Nekazaritzako makineriaren tailerra eta garajea. Honako hauek daude bertan: 91 cv-ko traktore bat eta 42 cv-ko beste bat, dagozkion nekazaritzako lanabesak, motokultore bat, lur orotako bi ibilgailu eta furgoneta bat
  • Ehotzeko egokitutako gelak, 3 errotarekin
  • Landare-materiala lehortzeko 5 berogailu
  • Substratuen autoklabea
  • Estazio meteorologikoa
  • Bulegoak
  • Aldagela
     

 

  • Etxaldea batez ere NIBGMETeko titulazioen praktikak egiteko erabiltzen da.
  • Ikasleek egiten dituzten praktikak honako arlo hauekin lotutako irakasgaiei dagozkie: Landareen Fisiologia eta Biologia, Edafologia eta Klimatologia, Topografia, Mahastizaintza, Laboreen Babesa, Belarkien Laborantzak, Frutagintza, Nekazaritzako Makineria, Landare Aromatikoak, Parkeak eta Lorategiak, etab.
  • Berotegiak ikerketa-lerroekin loturik eta ikasketa amaierako lanetan erabiltzen dira bereziki..

Vista general de la finca de prácticas Vista área del jardín de la finca de prácticas Invernadero en la finca de prácticas Cultivos en un invernadero de la finca de prácticas Cultivos en un invernadero de la finca de prácticas Paneles solares en la finca de prácticas Instalaciones de la finca de prácticas Estudiante en la finca de prácticas Equipamientos en la finca de prácticas Flores en la finca de prácticas Cultivo de frutales en la finca de prácticas Cultivo de flores en la finca de prácticas Laboratorio de la ETSIAB Trabajo en laboratorio de la ETSIAB Trabajo en laboratorio de la ETSIAB Laboratorio de la ETSIAB Trabajo en laboratorio de la ETSIAB

Sario eraikina
Tel: 948 169 783
Juanjo Urdiain