Joan eduki nagusira

Nekazaritza Ingeniaritzako eta Biozientzietako GMET

Mugikortasuna

NUPeko ikasleak

NUPeko ikasle bazara, Espainiako edo atzerriko unibertsitate batera joateko aukera duzu seihileko edo ikasturte bateko mugikortasun programa bat egitera.

Nazioarteko ikasleak

Nahi duzu NUPera etorri ikastera? Ikasturte honetan NUPen ikasiko duzu?

Irakasleen mugikortasuna

Espainiako edo nazioarteko beste unibertsitate bateko irakasle zara eta NUPera etorri nahi duzu egonaldi bat egitera?

Zer eskaintzen dizu Nekazaritza Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoak?

 

Nekazaritza Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoak konpromiso sendoa du bere ikasleen nazioartekotzearekin. Izan ere, gero eta beharrezkoagoa da ikasleek, lan esparruan zein eremu pertsonalean, nazioarteko eta kulturarteko profila izatea. Eskolak hainbat estrategia ditu helburu horretan aurrera egiteko, besteak beste, ingelesezko irakasgaien eskaintza, frantsesa ikasteko programa edo nazioarteko mugikortasuna.