Joan eduki nagusira

Nekazaritza Ingeniaritzako eta Biozientzietako GMET

Master amaierako lana

Gaia hautatzea

Ikasleak honako hauek egin ditzake:

  • Bere MALa egiteko gaia masterreko irakasleek eskaintzen dituztenen artean aukeratzea.
  • Bere intereseko gai bat garatzea, masterreko irakasleren batekin hitzartuta, betiere MALaren zuzendariaren adostasuna eta masterreko batzorde akademikoaren onespena baditu.

Onarpen-eskaera

MALaren gaia onartzeko, proposamen-instantzia proposamen-instantzia bat aurkeztu beharko da. Proposamen hori MALaren zuzendariak baimendu beharko du, eta Batzorde Akademikoak eta masterraren zuzendaritza akademikoak onartu beharko dute.

Proposamena, behar bezala sinatuta eta beteta, ikastegiko idazkaritzan aurkeztu behar da defentsa baino hiru hilabete lehenago. Salbuespen gisa, masterraren Batzorde Akademikoak epe hori hilabete batera murriztu ahal izango du.

MALaren eta zuzendariaren proposamenak bi urte akademikoko balioa izango du; urte horiek igaro ondoren, beste proposamen bat egin beharko da.

MALaren gaia edo zuzendaritza aldatzea

MALa edo zuzendaria aldatzeko, lehenik eta behin, uko egin behar zaio hasierako aukeraketari; horretarako, masterraren zuzendaritza akademikoari idazki arrazoitu bat zuzenduko zaio. Batzorde Akademikoak gehienez 15 egun naturaleko epean erantzun behar du, eta haren erabakiaren aurka errekurtsoa aurkeztu ahal izango da NUPeko Graduondoko Ikasketen Batzordean.

 

MALaren edukia era batekoa edo bestekoa izango da ikerketa-lan bat edo ingeniaritza-proiektu bat den.

MALaren memoria gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez edo Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparruaren barruan ofiziala den beste edozein hizkuntzatan idatzi ahal izango da. Defentsaren hizkuntza epaimahaiko kideen hizkuntza-gaitasunaren araberakoa izango da.

Ikerketa lana

  • Laburpena, gehienez 150 hitzekoa.
  • Gako hitzak.
  • Aurkibidea.
  • Aurrrekariak eta helburuak.
  • Materiala eta metodoak.
  • Emaitzak eta eztabaida.
  • Ondorioak.
  • Bibliografia. 
  • Eranskinak.

Ingeniaritza-proiektua

  • Aurkibide orokorra. 
  • Memoria (aurkibidea orrialde-zenbakiekin; proiektuaren xedea; aurrekariak; abiapuntuko datuak; proiektuaren ezaugarri garrantzitsuenak; balizko irtenbideak; hartutako irtenbidea; proiektatutakoaren deskribapena; gauzatzeko etapak eta epeak; aurrekontuaren laburpena; ondorioak; bibliografia). 
  • Kalkuluak. 
  • Planoak. 
  • Baldintzen plegua. 
  • Neurketak.
  • Prezioak (unitarioak eta deskonposatuak). 
  • Aurrekontua.
  • Eranskina.

 

MALaren defentsa egiteko, ikastegiko idazkaritzan izena eman behar da, aurreikusitako epeetan. Izena emateko, beharrezkoa izango da masterreko irakasgai guztiak gaindituta izatea, MALaren matrikula egin eta aldez aurretik ordaintzea, proposamena egitea eta ikastegiko zuzendaritzaren oniritzia lortzea.

Agiriak

Entrega- eta defentsa-egutegia

2021-2022 IKASTURTEKO MASTER AMAIERAKO LANAK
Entregatzeko aldia Defentsarako lehentasuneko aldia
2023ko otsailaren 17a 2023ko martxoaren 1etik 8ra
2023ko ekainaren 16a

Garrantzitsua: defentsa irailean egiteko nahitaezkoa da izena ekainean ematea (1. eranskina)
2023ko ekainaren 26tik 30a
2023ko irailaren 12a

Aurreinskripzioa ekainean egin zutenek gainerako agiriak aurkeztuko dituzte
2023ko irailaren 21etik 28ra

Entregatzeko aldi guztiak epearen azken eguneko 14:00etan bukatuko dira.

Epaimahaiak

Master bakoitzeko Batzorde Akademikoak ezarriko du MALen epaimahaien osaera, eta NIBGMETi bidaliko dizkio epaimahaien osaera eta defentsa-datak. MAL bakoitza defendatzeko data, lekua eta epaimahaia kasuan kasuko iragarki-tauletan argitaratuko dira, gutxienez 48 ordu lehenago

Defentsa

Ikasleak ahozko defentsa publikoa egingo du. Honako hauek baloratuko dira, kasu guztietan: 

  • Foprmatua, aurkezpena eta MALean erabilitako hizkera
  • Ahozko aurkezpena eta epaimahaiak defentsan egindako galderen erantzunak. 

Kalifikazioa

Epaimahaiak ateak itxita egingo du kalifikazioaren gaineko eztabaida, eta, egoki iritziz gero, audientzia emango dio GALaren zuzendariari.

Masterreko beste irakasgaietarako indarrean dauden arauen arabera kalifikatuko da MALa.