Joan eduki nagusira

Nekazaritza Ingeniaritzako eta Biozientzietako GMET

Kalitatea eta ziurtagiriak

Kalitatearen Barne Bermeko Sistema

Eskolako KBBSk, ikastegiaren kudeaketa-eskuliburuan, deskribatzen denak, NUPeko ikastegietan eta zerbitzuetan gauzatu behar diren prozesuen barne-funtzionamendua arautzen du, tituluen kalitatea eta etengabeko hobekuntza ziurtatzeko, betiere interes-taldeei. Eskolan egiten diren kudeaketa-jarduera nagusien hedapena ikastegiaren kudeaketa-egutegian kontsulta daiteke.

KBBSren diseinua prozesu estrategikoen eta operatiboen eta euskarri prozesuen banakatzean oinarritzen da. Prozesu horiek guztiak prozesu-mapan  ikus daitezke

Kalitate arloko politika eta helburuak

Gobernu Kontseiluak onartutako NUPen kalitate-politikak eta -helburuek ongi erakusten dute erakundeak zer-nolako konpromisoa duen kalitatea eta bikaintasuna sustatzeko irakaskuntzan eta ikerketa-, kudeaketa- eta transferentzia-jardueretan.

Nekazaritza Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoko gidalerroak, kalitatea eta haren emaitzak kudeatzera bideratuta daudenak, NUPeko 2020-23 Plan Estrategikoaren hedapenean hedapenean islatzen dira.

Erregistro eta argitalpen ofizialak

Kalitatearen Barne Bermeko Sistemaren ziurtapena
Ondorioetarako data Ebaluazioa - AUDIT Diseinua Txostena
2020/12/16 AUDIT Diseinua KBBS diseinuaren ziurtapena

Txostenak eta ebidentziak

Jarraipenaren ondorioz, zenbait txosten eta froga sortzen dira, eta horiek eskuragarri daude gardentasun-atarian eta, erabiltzaile baimenduentzat, NireIkasgelategian, dagokien gunean.