Joan eduki nagusira

Nekazaritza Ingeniaritzako eta Biozientzietako GMET

Gradu amaierako lana

Bi bide daude:

  1. Ikasleak proposatuta:
    • Proiektuaren edo lanaren zuzendariaren adostasunarekin.  
    • GALaren gaia onartzea. Eskabidea NIBGMETeko zuzendariari bidaliko zaio, lanaren zuzendariari dagokion saileko zuzendaritzaren oniritziarekin.
    • Administrazio-arretako 2. unitatean aurkeztuko da (1. solairua. Olibondoak eraikina)
  2. Eskolaren eskaintza: NIBGMETek seihileko bakoitza hasi baino lehen argitaratuko du GALen eskaintza, parte hartzeko prozedurarekin batera.

GALak esleitzeko, ikasleek ezarritako lehentasunak hartuko dira kontuan eta, proposamenean jasotako baldintzen arabera, espediente akademikoa eta matrikulatutako urte bakoitzean gainditutako titulazioko kreditu-kopurua baloratuko dira.

Esleitutako gradu-amaierako lana ikaslearen lehen aukerarekin bat badator, behin betikotzat joko da (uko egiteko eta trukatzeko aukerarik gabe).

Esleipena

NIBGMETeko GALak idazteko estilo-gidaliburu bat eta azal-eredu estandarizatu bat daude.


GARRANTZITSUA: ikasleek ikasketa-amaierako lanetarako informazio-gaitasunen ikastaroa egin behar dute..

NUPeko Liburutegiko biltegi digitalean ikasketa amaierako beste lan batzuk kontsultatu daitezke.

GALaren matrikulak eskubidea ematen du ikasturte bakoitzeko deialdi bat izateko; ikasleak ikastegiak eskaintzen dituenen artean aukeratu behar du.

Agiriak

Entrega- eta defentsa-egutegia

2022-2023 IKASTURTEKO GRADU AMAIERAKO LANAK
Gehieneko entrega-epea Defentsarako lehentasunezko aldia
2023ko urtarrilaren 19a (14:00) 2023ko otsailaren 1etik 8ra
2023ko maiatzaren 31 (14:00

Garantzitsua: defentsa irailean egiteko, nahitaezkoa da izena maiatzean ematea (1. eranskina)
2023ko ekainaren 12tik 22ra
2023ko irailaren 12a (14:00)

Izena maiatzean eman zutenek gainerako dokumentazioa aurkeztuko dute
2023ko irailaren 20tik 27ra
MASTERREAN AURREZ IZENA EMANDAKO IKASLEAK – 2021-2022 IKASTURTEKO GRADU AMAIERAKO LANAK
Izena emateko eta agiriak aurkezteko azken eguna Periodo preferente de defensa
Garrantzitsua: defentsa irailean egiteko, nahitaezkoa da izena maiatzean ematea (1. eranskina)  

 

Epaimahaiak

Eskolak ezarriko du GALak ebaluatuko dituzten epaimahaien osaera. GAL bakoitza defendatzeko data, lekua eta epaimahaia kasuan kasuko iragarki-oholetan argitaratuko dira, gutxienez 48 ordu lehenago.

Defentsa

Ikasleak ahozko defentsa publikoa egingo du eta, horretarako, gehienez 20 minutuko tartea izango du. Jarraian, epaimahaiak egoki iritzitako galderak edo iruzkinak egin ahalko ditu. Horretarako, gehienez 20 minutu izango ditu

Kalifikazioa

Epaimahaiak ateak itxita egingo du kalifikazioaren gaineko eztabaida, eta, egoki iritziz gero, audientzia emango dio GALaren zuzendariari.

Kasu guztietan honako hauek baloratuko dira, gutxienez:

  • Gaitasunen eskuratzea, GALaren araudiko 1. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
  • Formatua (estilo-gidaliburua).
  • Aurkezpena eta GALean erabilitako hizkera.
  • Ahozko aurkezpena eta epaimahaiak defentsan zehar egindako galderen erantzunak.

Ebaluazioa egiteko, horretarako ezarritako errubrikak baliatuko dira.
 

Epaimahaiak eta defentsa
NELIIG EPPBG NELIIG bikoitza + EPPBG
2022ko otsaila 2022ko otsaila 2022ko otsaila
2022ko ekaina 2022ko ekaina 2022ko ekaina
Masterreko aurreinskribatuak 2022ko iraila Masterreko aurreinskribatuak 2022ko iraila Masterreko aurreinskribatuak 2022ko iraila
2022ko iraila 2022ko iraila 2022ko iraila