Joan eduki nagusira

Nekazaritza Ingeniaritzako eta Biozientzietako GMET

Eskola

¿Nor gara?

Jakin ezazu nor den nor Eskolaren barruan eta nola jarri harekin harremanetan

¿Zer egiten dugu?

Kontsultatu Eskolari buruzko ekitaldi, mintegi, ikastaro edo berri guztiak

Nola egiten dugu?

Eskuratutako ziurtagiriak eta kalitate-parametroakd
 

 

Nekazaritza Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoa Nafarroan ehun urtetik gora dituen goi-mailako ikerketa- eta irakaskuntza-tradizioaren oinordekoa da. NUPekin batera eratu zen, eta bere gain gelditu zen garai bateko Nekazaritzako Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola. Ordutik, Eskola honek etengabe sendotu du bere eskaintza akademikoa, eta eskaintza hori gizartearen eskaeretara egokitu du. Bertako egresatuak sektoreko erreferente bihurtu dira nazioan eta nazioartean; haien laneratze-tasa oso handia da (% 80ko afiliazioa Gizarte Segurantzan ikasketak amaitu eta urtebetera, kasuan kasuko titulazioarekin bat datorren lanpostu batean).

  • % 80k bere titulazioarekin bat datorren lanpostu batean egiten dute lan
  • mende 1 profesionalak prestatzen
  • Irakaskuntza osoa eta etengabeko egokitzapena lan-merkatuaren eskakizunetara; interesa duten ikasle guztientzako praktikak eskaintzen dira; ikastegiak zuzenean kudeatzen ditu praktika horiek.
  • Ingeniaritzako Hezkuntza Egiaztatzeko Europako Sarearen EUR-ACE ziurtagiria lortu duen Espainiako Nekazaritza Ingeniaritzako lehen eskola da. Hala, aintzatespen hori dute Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Graduak eta Nekazaritza Ingeniaritzako Masterrak..
  • Lehen mailako instalazioak eta ikertzeko eta eskola praktikoak emateko hornituta dagoen finka esperimental bat.
  • Nazioartekotzeko bokazio argia: nazioarteko mugikortasunerako eskaintza zabala, ingelesezko irakasgaiak titulazio guztietan, eta garapenerako lankidetza-proiektuetan parte hartzeko aukera.
  • Irakaskuntza-estrategia aktiboak, hala nola zerbitzu-ikaskuntza (ZI) eta problemetan oinarritutako ikaskuntza (POI). ZI esperientzia solidario bat baliatzen duen ikuspegi pedagogikoa da. Esperientzia horretan, irakasleek, ikasleek eta administrazioko langileek elkarrekin lan egiten dute, izaera sozialeko erakundeen behar zehatzak asetzeko. Jarduera horiei esker, eta NIBGMETeko irakasleekin eta irakaskuntzekin lotutako beste ekimen batzuei esker, NUPek 6. postua lortu zuen 2021eko Times Higher Education inpaktu-rankingean, Nazio Batuen "Zero Gose" Garapen Jasangarriko Helburuarekin” lotuta.

Sello Eurace