Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Unibertsitatearen Plan Estrategikoa

Hasiera > Unibertsitatearen Plan Estrategikoa

PLANGINTZA ESTRATEGIKOAREN GARRANTZIA

Plangintza estrategikoa funtsezko tresna da unibertsitateko kudeaketa instituzionalerako, baita helburu zehatz bat erdiesteko bidean erabakiak hartzeko prozesua koordinatzeko ere. Alde horretatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak bost plan estrategiko diseinatu ditu orain arte, eta, horietan, beti saiatu da uztartzen zuzendaritza-taldeen, Unibertsitatean identifikatutako estrategien eta Unibertsitateko komunitateko kideen helburuak, ikastegi, sail, ikerketa-institutu eta zerbitzuenak bereziki. Azken plan estrategikoa 2020ko uztailaren 3an onetsi zuen Unibertsitateko Gizarte Kontseiluak.