Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Eginkizunak

Nafarroako Unibertsitate Publikoa, 1987an sortua, zuzenbide publikoko erakunde bat da, nortasun juridikokoa eta ondare berekia dituena, eta bere eskumenen esparruan goi mailako hezkuntza emateko zerbitzu publikoa dauka bere gain.

Bere Estatutuetako 2. eta 3. artikuluek ezartzen dituzte bere eginkizunak, bai eta bere jarduna gidatuko duten printzipioak ere:

2. artikulua. Hauek dira Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eginkizunak:

a)   Teknika, zientzia eta giza jakintzaren esparru guztietan profesional kualifikatuak prestatzea.

b)   Zientzia, teknika eta giza jakintzaren sorkuntza, garapena, transmisioa eta kritika bultzatzea.

c)   Jakintza zabaldu, horri balioa eman eta bestetaratzea, kulturaren, bizitza kalitatearen eta gizarte eta ekonomia garapenaren zerbitzuan.

d)   Unibertsitate zabalpeneko jarduerak, kulturalak eta prestakuntza iraunkorrekoak garatzea, gizartearen aurrerabiderako lagungarri badira.

3. artikulua. Bere  betebeharrak hobeki betetzeko eta berdintasunaren, parte-hartze demokratikoaren, gardentasunaren eta irakaskuntza askatasunaren printzipioei jarraituz, Nafarroako Unibertsitate Publikoak:

a)   Ematen dituen ikasketen, irakaskuntzaren, ikerketaren eta kudeaketaren kalitatea eta  bikaintasuna sustatuko ditu, eta horretarako prestakuntza, pizgarri, kontrol eta ebaluaziorako egoki diren neurriak hartuko ditu.

 b) Harremanetan jarriko da beste unibertsitate eta ikerketa eta goi mailako hezkuntzarako zentro batzuekin, atzerrian bere entzutea zabaldu eta unibertsitate komunitateko kideen mugikortasuna erraztuko du.

c)   Gizarteak eta kulturak aurre egin dezaten, elkarrizketa, eztabaida eta ideien alderaketa sustatuko ditu, erreferentziako erakunde buruzagi  izateko borondatea edukita, eta arduraduna izanik kultura, zientzia eta teknologia arloetan.

d)   Bere jarduerak ahal duen gehiena proiektatzen saiatuko da, baita Nafarroako gizartearekin elkarreragina ere.