Joan eduki nagusira

Antolamendua

Gobernu organoak

 

Kudeaketa

Mar González ParedesMar González Paredes

Tel: 948 16 9323
Helbide elektronikoa: gerencia@unavarra.es

Biografia

Mar González Paredes Lanaren Zientzietan lizentziaduna da Errioxako Unibertsitatean eta Lan Harremanetan diplomaduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Harvardeko Unibertsitateko Institute for Strategy and Competitiveness-en eta Deustuko Unibertsitatearen International Course on Microeconomics of Competitiveness (MOC) izeneko ikastaroaren egiaztapena du. Horrez gain, bere prestakuntza akademikoa osatu du zenbait entitate eta unibertsitatetan, esaterako IESE, UHUN eta Mondragon Unibertsitatea, zenbait arlotan, hala nola Excellence Management, Finantzak, Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza, Enpresen Administrazioa, Ekintzailetza Prozesuak eta Leading SAFE (metodologia arinen eskalatzea).

Orain arte, Tracasa Instrumentaleko zuzendari kudeatzailea eta Tracasa Globaleko kontseilari delegatua izan da. Biak Nafarroako Gobernuko enpresa publikoak dira. Orobat 2020az geroztik Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kidea da, eta han Enpresa eta Gizartearekiko Harremanetarako Batzordeko burua da. 

Aurretik 3NEO Espainiako Plataforma Teknologikoa zuzendu zuen. Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioarekin batera Fabrikazio aurreratuko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza sistemako eragileak antolatzen dituen erakunde publiko-pribatua da. 2014an, Inprimaketa Funtzional eta Gehigarriko Klusterraren sorrera bultzatu zuen, eta 2019ra arte zuzendu zuen. Haren lana KET (Key Enabling Technologies) teknologien sustapenean zentratu zen, sektore estrategikoei aplikatuta, hala nola mugikortasuna, osasuna, eraikuntza, nekazaritzako elikagaiak edo energia. Era berean, Nafarroako Industria Grafikoen Elkarteko kudeatzailea izan zen 2005etik, eta han enpresa-legeriari eta lan-harremanei buruzko aholkularitza lanetan aritu zen, eta negoziazio kolektiboko prozesu askotan hartu zuen parte.

Ekintzaile gisa, bi enpresa sortu zituen: bata, enpresa-aholkularitzara bideratua, eta, bestea, KYRON SL, 2000. urtean sortua, enpresa eta erakunde publikoentzako zerbitzu teknologikoak garatzeko eta emateko.

Gainera, zenbait kargu izan ditu bai eskualde mailako bai Espainia mailako enpresa elkarte eta federazioetako zuzendaritza kontseiluetan.