Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Datuen Babeserako Delegatua


Nafarroako Unibertsitate Publikoko Datuen Babeserako delegatuak arlo horretan aplikatzekoa den araudia betetzen laguntzeko aholku ematen dio Unibertsitateari.

DATUEN BABESERAKO DELEGATUA

NUPeko Datuen Babeserako delegatua Errektoretzaren mende dago organikoki, eta Idazkaritza Nagusiarekin eta Garapen Digitaleko Errektoreordetzarekin koordinatzen da funtzionalki. Era berean, NUPeko Informazioaren Segurtasunerako Batzordeko kidea da, eta arlo hori datuen babesarekin koordinatzeaz arduratzen da.

EGINKIZUNAK

  • NUPen egindako datu-tratamenduen ondorioz kalteren bat sufritu dutenei beren eskubideak erabiltzen laguntzea.
  • Kontzientzia harraraztea eta prestakuntza ematea bai datuak izapidetzeko eragiketetan esku hartzen duten Unibertsitateko langileei (AZLak, irakasleak eta ikertzaileak), bai inkestak, elkarrizketak edo doktoretzarekin, IALekin edo lan akademikoekin lotutako beste tratamendu batzuk egin behar dituzten ikasleei.

UNIBERTSITATEKO IKERKETA

Unibertsitateko ikertzaileei gomendioa ematen zaie aldez aurretik jakinaraz diezaziotela Datuen Babeserako delegatuari baldin eta norbaiten datu pertsonalak tratatzea dakarren edo ekar lezakeen ikerketa-proiekturen bat egin behar badute Unibertsitatean. Informazio hori emateak erraztu eginen du dagokion aholkularitza, eta aukera emanen du dagozkion tratamenduak NUPeko Tratamendu Jardueren Erregistroan sartzeko (legez nahitaezkoa da datuen babesa eta gardentasuna direla-eta).

Aholkularitza hori Unibertsitateko ikertzaileek NUPeko Etika Batzordeari egiten dizkioten baimen-eskaeren izapidetzeari dagokionez nabarmentzen da. Aholkularitza hori aldez aurretik eskatzea gomendatzen da, ahalik eta errazena izan dadin eskaerak eta beste edozein dokumentazio osagarri batzorde horri aurkeztea.

KOKALEKUA ETA HARREMANETARAKO DATUAK

Arrosadiko campusa
Errektoretzako eraikina, beheko solairua. Ikusi kokaleku birtuala
Tel: 948 166 312
delegado.protecciondatos@unavarra.es