Hasiera > Informazioa eta datu seguruak > Eskubide digitalak
Datu pertsonalen babesari eta informazioaren segurtasunari buruzko eskubideak Datu Pertsonalak Babesteko 3/2018 Lege Organikoan eta Gardentasunari, Informazio Publikorako Sarbideari eta Gobernamendu Onari buruzko 5/2018 Foru Legean daude jasota, bai eta arlo horietan onetsi diren jarraibideetan ere.
Oinarri arauemaile hori kontuan hartuz, dekalogo honetan jaso ditugu informazioaren segurtasunaren eta datu pertsonalen babesaren inguruan zer eskubide dituzten Unibertsitateko langileek, hots, irakasle eta ikertzaileek, administrazioko eta zerbitzuetako langileek, eta ikasleek.
Identitate pertsonal digitalerako eskubideaUnibertsitateko komunitateko kideen identitate digitalaren ikusgarritasuna, identifikazioa, pribatutasuna eta ospea zainduko du Unibertsitateak, haien identitatea ordeztea eragotziz eta kideak identifikatzeko eta autentifikatzeko moduak emanez |
|
Datu pertsonalen babeserako eskubideaUnibertsitateko komunitateko kideen datu pertsonalak babesten direla zainduko du Unibertsitateak. Arretaz eta arduraz babestuko ditu, eta datu pertsonalak zein xede eta helburutarako utzi zaizkion, horietarako baino ez ditu erabiliko.Unibertsitateak behar diren neurriak hartuko ditu bere domeinuan argitaratutako datu pertsonalak ahazteko eskubidea bermatzearren. Horretarako, ahalegin zentzuzkoa egingo du teknologikoari dagokionez, eta informazioaren gardentasunari buruzko mugak eta legezko beste mugak beteko ditu. |
|
Sareko adierazpen askatasunerako eskubideaUnibertsitateko komunitateko kideek Interneten adierazpen askatasuna errespetuz erabiltzen dutela zainduko du Unibertsitateak. Behar den zuhurtzia eta neurritasuna eskatuko die komunitateko kideei adierazpen askatasuna erabiltzen dutenean besteen eskubideak errespeta ditzaten. |
|
Berdintasunerako eskubidea datuen tratamendu digitaleanUnibertsitateak beharrezko neurriak hartuko ditu ziurtatzearren pertsona guztiek eskubide berak dituztela zerbitzu eta tratamendu digitaletan. Gainera, neurri egokiak sustatuko ditu zerbitzuak erabiltzeko zailtasunak txikitzearren. |
|
Irisgarritasun unibertsalerako eskubideaPertsona orok du eskubidea Interneteko sarbidea izateko, inolako diskriminaziorik egin gabe arrazoi ekonomikoengatik, adinagatik, jatorriagatik edo justifikaziorik gabeko beste edozein arrazoirengatik. Unibertsitateak bere zerbitzuak erabiltzeko kondizio egokiak emango dizkie pertsona guztiei, eta Gizarte Ekintzarako Unitateak eginkizun horretarako dagokion funtzio espezifikoa beteko du. |
|
Gardentasunerako eskubideaUnibertsitateak, gardentasunaren eta gobernu onaren betebeharrari erantzunez, jendaurrean jarriko du behar den informazioa datuen tratamendua eta erabakiak hartzeko prozesuen logika nolakoak diren ezagutzera emateko. Gardentasunaren eskubidearen eta datu pertsonalen babeserako eskubidearen artean behar bezalako oreka dagoela ere zainduko du.Erabaki automatizatuen eraginpean daudenek eskubidea dute eskatzeko datuen tratamenduaren arduradunak erabaki horiek berrikus ditzala, bai eta erabakiok hartu dituen sistema ezagutzeko eta haien aurka egiteko ere.
|
|
Deskonektatzeko eskubideaLegez edo konbentzionalki ezarritako lanalditik kanpo, langile guztiek eskubidea dute beren gailuen konektibitatea eteteko eta deskonexio neurriak aurreikusteko, ez daitezen Internet bidez beraiekin harremanetan jarri; hala, atseden hartzeko eskubidea bermatuko zaie. |
|
Ondare digitalerako eskubideaUnibertsitateak bere komunitateko kideen ondare digitalaren babesa bultzatuko du baldin eta bateragarria bada Unibertsitateko ikasleek eta langileek sortutako eduki profesionalekin eta akademikoekin. |
|
Sareko edukien jabetza intelektualerako eskubideaPertsona orok du eskubidea erabakitzeko babestu nahi ote dituen egile gisa sortu eta sarean jarri dituen ekoizpen zientifiko, tekniko, literario eta artistikoak. Oinarrizko printzipio batzuk errespetatuko ditu eskubide horrek, besteak beste, kultura eta ikerketa zientifiko nahiz teknikoa eskuratzeko eskubidea interes orokorraren onerako. |
|
Sare seguru baterako eskubideaUnibertsitateak beharrezko neurriak hartuko ditu bere azpiegitura teknologikoan datuen konfidentzialtasuna eta osotasuna bermatzeko arrisku eta eraso maltzurren kontra. |