Joan eduki nagusira

Unibertsitate Masterra Ekonomia Zirkularrean

 

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa

Diziplina anitzeko prestakuntza hartzen du, alderdi zientifiko-teknikoetatik hasi eta alderdi ekonomiko-juridikoetaraino, ezinbestekoa baita ekonomia zirkularraren printzipioak enpresa eta erakunde publiko eta pribatuetan ezartzeko. Presta zaitez garapen jasangarrirako etorkizuna diseinatzen parte hartzeko.
Kontsultatu koordinazioa egiten duen unibertsitatearen webgunea

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.

ods 8 ods 9 ods 12 ods 16 

 

Zergatik ikasi Ekonomia Zirkularreko Masterra?

  • Espezialista balioaniztun gisa trebatuko zara, hainbat lanpostutarako, eta gai izanen zara material- eta energia-fluxuen kudeaketaren konplexutasunari aurre egiteko.
  • Ekonomia zirkularreko estrategiak diseinatu eta ezartzeko gaitasunak eskuratuko dituzu enpresaren maila guztietan.
  • Ekonomia zirkularreko estrategiak diziplina anitzeko ikuspegi batetik jorratuko dira, alderdi zientifiko-teknikoak eta alderdi ekonomiko-juridikoak barne hartuta. Diziplina aniztasun horrek Ekonomia Zirkularreko beste master batzuetatik bereizten du, arlo jakin bateko espezialistei (ingeniariak edo ekonomialariak) zuzendutako azterlan gisa planteatuak.
  • Unibertsitate parte-hartzaileak:
    • Nafarroako Unibertsitate Publikoa
    • Errioxako Unibertsitatea
    • Zaragozako Unibertsitatea.
    • Lleidako Unibertsitatea

Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Zer gradutatik sartzen ahal naiz Ekonomia Zirkularreko Unibertsitate Masterrera?

  • Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza
  • Bioteknologia
  • Datuen Zientzia
  • Elikagaien Zientzia eta Teknologia
  • Zientziak
  • Ingurumen Zientziak
  • Zuzenbidea
  • Ekonomia
  • Finantzak eta Kontabilitatea
  • Fisika
  • Geologia
  • Kudeaketa eta Administrazio Publikoa
  • Nekazaritzaren eta Elikagaien Ingeniaritza
  • Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza
  • Energiaren eta Jasangarritasunaren Ingeniaritza
  • Industria Antolamenduaren Ingeniaritza
  • Ingeniaritza Industria Diseinuan eta Produktuaren Garapenean
  • Ingeniaritza Industria Antolamenduan eta Logistikan
  • Baso Ingeniaritza
  • Ingeniaritza Kimikoa
  • Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntza
  • Marketina eta Merkatuen Ikerketa
  • Matematika
  • Kimika
  • Gradu Bikoitza Datuen Zientzian eta Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzan
  • Gradu Bikoitza Baso Ingeniaritzan eta Naturaren Kontserbazioan

Zertan egiten ahalko dut lan Ekonomia Zirkularreko Masterra bukatzen dudanean?

  • Jasangarritasuneko zuzendaritza enpresa eta erakunde publiko eta pribatuetan.
  • Ekonomia zirkularrerako trantsiziorako kontsultoretzan edo aholkularitzan.

Gaitasunak

Sarbidea eta onarpena

Sartzeko baldintzak

Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.

Sartzeko baldintzak Sartzeko baldintzak

Masterraren irizpide espezifikoak

Masterrean onartua izateko, gutxienez ingeleseko B1 maila egiaztatu behar da. Hizkuntza-maila egiaztatzeko dokumentu gisa honako hauek balio dute: espediente akademikoa (“Ingelesa B1” espresuki adierazia badago), Zaragozako Unibertsitateak aitortutako ziurtagirietako bat edo Campus Iberus taldeko unibertsitateetako batera sartzeko behar den ingeleseko maila aitortzen duen dokumentua (Nafarroako Unibertsitate Publikoak online edo Errioxako Unibertsitateak presentzialki egindako proben bidez lortzen dena). Espainiakoak ez diren ikasleek gaztelaniaz badakitela egiaztatu behar dute.

Eskaera gehiago badaude ikaspostu baino, baremo honen arabera onartuko dira ikasleak:

  • Espediente akademikoaren batez besteko nota eta egokitasuna: % 50-70
  • Hizkuntza maila ingelesez: % 10-20
  • Esperientzia profesionala ekonomia zirkularraren esparruan: % 10-20
     

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa