Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.
Zergatik ikasi Proiektuen Zuzendaritzako Masterra?
- Titulu bikoitza delako, Errioxako Unibertsitateak, Oviedokoak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak emana.
- Bideokonferentziaren bidez irakasten dutelako hiru unibertsitateek.
- Baliabide teoriko eta praktikoak ematen dituelako, metodologia erabilienetan oinarrituta proiektuak osorik kudeatzeko.
- Prestakuntza ematen duelako proiektuen kudeaketako nazioarteko estandar berrienetan (PMI, IPMA, ISO eta Agile), eta erakundeei buruzko zeharkako ikuspegia eskaintzen duelako, bidea ematen duena proiektuen bidez hierarkia anitzeko interakzio interfuntzionalean lan egiteko.
- Deontologia profesionaleko balioak eta ikuspegi etikoak transmititzen dituelako lehentasunez.
- Espezializazioak:
- Proiektuen zuzendaritza (irismena, kalitatea, epeak, kostuak, arriskuak eta abar).
- Proiektuen kudeaketaren ingurumen alderdiak.
- Ikerketa.
- Giza eta teknika ezagutzak proiektuen helburuak betetzeko eta bezero nahiz negozioari balioa emateko.
Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:
Espezializazioa
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Zer gradutatik sartzen ahal naiz Proiektuen Zuzendaritzako Masterrera?
- Ingeniaritzetatik eta Arkitekturatik.
- Ekonomiatik eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzatik.
- Gradu zientifiko eta sozialetatik (Kimika, Biologia eta abar).
Zertan egiten ahalko dut lan Proiektuen Zuzendaritzako Masterra bukatzen dudanean?
- Industria sektoreko enpresetan.
- Zerbitzu enpresetan.
- Administrazio publikoetan.
Honako lan hauetan arituko zara batik bat:
- Proiektuak zuzentzen.
- Erakundeen estrategiak ezartzen edo prozesuak modernizatzen.
- Taldeak eta erakundeak kudeatzen.
Ikaskuntzaren emaitzak / Gaitasunak
Kontsultatu ikaskuntzaren emaitzak (ikasketa-plana 7209)
Kontsultatu gaitasunak (ikasketa-plana 227)
Sarbidea eta onarpena
Sartzeko baldintzak
Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.
Matrikula
Graduko ikasketak amaitu dituzten ikasleak onartuko dira, ez besterik
Masterraren irizpide espezifikoak
Masterreko Batzorde Akademikoa da, azken buruan, ikasleen onarpena zehazteko ardura duena. Eskaera gehiago badaude ikaspostu baino, baremo honen arabera onartuko dira ikasleak master honetan:
- Ikasketa espedientea. Goi mailako titulazioaren batez besteko nota esleituko da. Batez besteko nota ponderatu bat kalkulatuko da irakasgai bakoitzak zenbat kreditu dituen kontuan hartuz eta puntuazio honen arabera:
- Ohorezko matrikula: 4 puntu
- Bikain: 3 puntu
- Oso ongi: 2 puntu
- Gainditua: 1 puntu
- Baliteke kasu bakoitzean zenbat deialdi erabili diren ere kontuan hartzea. Masterraren edukiarentzat guztiz egokiak ez diren titulazioen kasuan, zilegi izanen da ponderazio koefizienteak esleitzea espedienteko notari.
- Lan esperientzia. Lanean aritutako urte bakoitzeko 0,5 puntu emanen dira gehienez, masterraren edukiarentzat (proiektuen zuzendaritza eta kudeaketa) lana zenbateraino den egokia ponderatuz, eta 10 urte baloratuko dira gehienez ere. Proiektuetako taldeetako kide gisa parte hartu izana, proiektuka lan egiten duten erakundeetan lan egin izana eta proiektuen zuzendaritzan eta kudeaketan parte hartu izana baloratuko dira.
- Ikerketa proiektuetan parte hartu izana. 5 puntu gehienez ere. Ikerketa-proiektuetan parte hartu izana baloratuko da, eta parte hartzearen iraupena, gaia, maila eta finantzaketa ponderatuko dira. 5 urte baloratuko dira gehienez ere.
- Beste merezimendu batzuk (6 puntu gehienez ere).
- Hizkuntzak jakitea (hizkuntzen edo ikastaroen egiaztagiri ofizialen bidez egiaztatu behar da).
- Jaso edo eman diren ikastaroak, masterraren gaiarekin zerikusia dutenak batik bat.
- Argitalpenak.
- Ikerketako beka homologatuak.
- Beste titulazio batzuk.