Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.
Zergatik ikasi Ingurumen Agrobiologiako Unibertsitate Masterra?
- Unibertsitatearteko master bat da, Euskal Herriko Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasgaiak dituena.
- Masterrak nekazaritzaren eta ingurumenaren eremuan lan egiteko eta ikertzeko gaitasuna ematen die egresatuei, eta nekazaritzaren eta basogintzaren eremuko ingurumen alderdietan prestakuntza profesionalizatua eskaintzen die.
- Praktikak egiteko eta ikasle eta irakasleen mugikortasunerako finantzaketa.
- Honako hauekin osatzen da bi unibertsitateen irakaskuntza eta ikerketa ahalmena:
- beste ikerketa organismo eta/edo zentro teknologikoetako langileak: CSIC-NUP, NEIKER, GAIKER, LABEIN, IHOBE; eta enpresak:
- Basalán (Bizkaiko Foru Aldundia), BASF Española, S.A., Bonduelle España, S.A., Compo Agricultura, S.A., Gestión Ambiental Viveros y Repoblaciones de Navarra, S.A., Inabonos, S.A., Iruñeko Ur Mankomunitatea.
- Masterrari buruzko informazio gehiago:
Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Zer gradutatik sartzen ahal naiz Ingurumen Agrobiologiako Unibertsitate Masterrera?
- Gradua/Lizentziatura Biologian
- Nekazaritza Ingeniaritza
- Gradua/Lizentziatura Biokimikan
- Gradua/Lizentziatura Elikagaien Zientzian eta Teknologian
- Gradua/Lizentziatura Ingurumen Zientzietan
- Gradua/Lizentziatura Farmazian
- Gradua/Lizentziatura Geologian
- Mendi Ingeniaritza
- Aurrekoen antzeko beste sarbide titulazio batzuk
Zertan egiten ahalko dut lan Ingurumen Agrobiologiako Masterra bukatzen dudanean?
- Agrobiologiaren esparruan lanean jarraitzen ahal duzu, nekazaritzarekin eta ingurumenarekin zerikusia duten erakunde publiko edo pribatuetan teknikari lanetan, edo autonomo gisa (aholkularitzetan, eta abar).
- Ingurumen agrobiologiaren hainbat alderdi ikertzen jarraitzen ahal duzu eta doktoretza programa batean matrikulatu. 2003az geroztik Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren Kalitate aipamenaren aitorpena duen Ingurumen Agrobiologiako doktoretza programarako sarbidea ematen du masterrak.
- Zure prestakuntza eguneratu eta osatzen ahal duzu bigarren hezkuntzako irakaskuntzan jarduteko, eta gaurkotasun handiko gaietan ezagutzak zeureganatu, hala nola hondakinen kudeaketa, klima aldaketa eta agrobiologiako azken joerak.
Ikaskuntzaren emaitzak / Gaitasunak
Kontsultatu ikaskuntzaren emaitzak (ikasketa-plana 7505)
Kontsultatu gaitasunak (ikasketa-plana 220)
Sarbidea eta onarpena
Sartzeko baldintzak
Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.
Masterraren irizpide espezifikoak
Honako baremo honen arabera onartzen dira ikasleak:
- Curriculum vitaea: % 20
- Espediente akademikoa: % 20
- Beste batzuk: jarduera zientifiko-profesionalak, masterrean proposatutako ikasketa planera egokituko direnak: % 60