Joan eduki nagusira

Unibertsitate Masterra Enologia Berritzailean

Espezializatu zaitez ardo-ekoizpenaren negozioan eta ardandegien merkataritzaren kudeaketan, garatu ardogintzako produktuak, merkatuaren eskari berriei erantzuteko, erakundeen arrakasta ziurtatzeko berrikuntza tekniko, prozedurazko edo komertzialaren bidez.
Master hau unibertsitateartekoa da eta aldi berean Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) titulua ematen du.

  • Hizkuntza: gaztelania
  • Kredituak: 60 ECTS
  • Iraupena: 2 seihileko arratsaldez (1 ikasturte)
  • Denbora partzialean ikasten ahal da
  • Ikaspostuak: 30 (15 NUPen)
  • Modalitatea: presentziala
  • Zuzendaritza akademikoa:
  •  • UPNA: Gonzaga Santesteban García 
  •  • UPV/EHU: Dr. Francisco José Pérez Elortondo
  • Non emanen den: Iruñea eta Gasteiz

     

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren masterra.

ods 2 ods 8 ods 9 ods 12 

 

Zergatik ikasi Enologia Berritzaileko Unibertsitate Masterra?

  • Ardogintzaren sektoreko profesionalak prestatzera bideratua. 
  • Diziplinarteko ikuspegia, zentzumenen bidezko ebaluazioko praktika onak aplikatzeko gai diren profesionalak prestatzeko merkatuaren eskarien araberako produktu-sorta bat modu integralean definitzeko aukera izan dezaten; hala, , mahastiaren eta praktika enologikoen potentzialtasunak ahalik eta gehiena aprobetxatuko dituen produktua definitzen eta modu berritzailean kudeatzen lagunduko dute, eta erakundeen arrakasta ziurtatzeko berrikuntza teknikoa, prozedurazkoa edo komertziala sustatuko dute. 
  • Jardunean dauden profesionalei irekia: arduraldi partzialean ikasten ahal da eta arratsaldez egiten da, lan jarduerarekin bateragarria izateko.
  • Titulu bikoitza Euskal Herriko Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan
  • Bordeleko Unibertsitatean titulu bikoitza lortzeko aukera (Enologian eta Ekonomian graduatutako pertsonentzat)
  • Master honi buruzko informazio gehiago:
  • Unibertsitate parte-hartzaileak:
    • Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
    • Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP)
  • Entitate laguntzailea:
    • Eusko Jaurlaritza

Master hau hauekin batera egiten ahal duzu:

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Zer gradutatik sartzen ahal naiz Enologia Berritzaileko Unibertsitate Masterrera?

  • Gradua Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan
  • Gradua Biologian
  • Gradua Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzan
  • Gradua Kimikan
  • Gradua Elikagaien Zientzian eta Teknologian
  • Gradua Enologian
  • Gradua Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan
  • Gradua Marketinean
  • Aurrekoen baliokideak diren beste gradu edo titulazio batzuk, Batzorde Akademikoaren irizpidearen arabera

Zertan egiten ahalko dut lan Enologia Berritzaileko Unibertsitate Masterra bukatzen dudanean?

  • Mahastizaintzan, enologian eta zentzumenen analisian maila altuenean espezializatutako profesionala izaten ahalko zara, ardo-ekoizpenaren eta upeltegien kudeaketa komertzialaren negozio-arloei buruzko ikuspegi integrala duena.
  • Upategiko jardueren koordinatzailea izaten ahalko zara, gero eta aldakorragoa eta konplexuagoa den merkatu batean posizionatzeko estrategia ahalbidetzen duena.

Gaitasunak

Sarbidea eta onarpena

Sartzeko baldintzak

Master ikasketa ofizialetara sartzeko, beharrezkoa izanen da Europako Unibertsitate Eremuko edo beste herrialderen bateko goi mailako hezkuntza erakunde batek emandako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea, titulua eman den herrialdean master ikasketetara sartzeko aukera ematen duena.

Sartzeko baldintzak Sartzeko baldintzak

Masterraren irizpide espezifikoak

Eskariak ikaspostuen eskaintza gainditzen badu, ikasleak onartuko dira baremo honen arabera:

  • Espediente akademikoaren batez besteko nota MECen irizpideen arabera (% 50)
  • CV profesionalaren balorazioa (% 30)
  • Bestelako merezimenduak, hala nola hizkuntzak, ikastaroak, beste titulazio batzuk (% 20)

Merezimenduak baloratzeko irizpideez gain (CV profesionala, espedientea eta beste batzuk), hautagai bakoitzak elkarrizketa bat izanen du Batzorde Akademikoko kideren batekin, hautagaiaren interesa eta prestasuna baieztatzeko, bai eta master hau bere profila prestatzeko egokia dela egiaztatzeko ere.  
Masterreko Unibertsitatearteko Batzorde Akademikoak unibertsitate bakoitzeko organo eskudunetan ikasleak onartzeko proposamena eginen du, onets dezaten.
 

Aurreinskripzioa Aurreinskripzioa
Matrikula Matrikula