Joan eduki nagusira

Unibertsitateko Espezialista Kooperatiben eta Ekonomia Sozialeko Enpresen Zuzendaritzan eta Kudeaketan

Eskura itzazu prestakuntza integral, espezializatu eta diziplina anitzekoa eduki juridiko eta ekonomiko-finantzarioei eta giza baliabideei buruz, enpresa kooperatiboen eta ekonomia sozialeko enpresen kudeaketako eta zuzendaritzako espezializazio profesionala lortzeari begira.

Prestakuntza honek bat egiten du NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin.

ods 4  ods 8  ods 9  ods 10 

 

Entitate kolaboratzaileak: 

Cátedra Economía Social y Cooperativismo UPNA      ANEL        Gobierno de Navarra

Azkeneko urteotan “aldaketa handia gertatzen ari da ziklo sozioekonomikoan, eta aldaketa horrek erronka garrantzitsuak planteatzen dizkio gizarteari eta enpresako eta ekonomiako ehunari, hazkunde ekonomikoko eredu iraunkorra eta inklusiboa lortzeko bidean. Horretarako, ekonomia dinamikoak, jasangarriak, berritzaileak eta pertsona ardatz dutenak eraikitzearen alde lan egin beharko dugu. Ekonomia sozialaren ereduaren oinarrian dauden printzipioek, neurri handi batean, honako hau dute gako nagusi: gizarte eraldaketarako eredu bat, hartara, ekonomia sozialeko enpresak agertoki berrira hobeki egokitu daitezen eta beste enpresa eta entitate batzuentzat eredu izan daitezen.

Zergatik ikasi Kooperatiben eta Ekonomia Sozialeko Enpresen Zuzendaritzako eta Kudeaketako Unibertsitateko Espezialista?

  • Diploma aitzindaria delako Nafarroako Foru Komunitatean, eta eduki juridiko eta ekonomiko-finantzarioak eta giza baliabideei buruzkoak hartzen dituelako barne.
  • NUPeko irakasleek emanen dutelako, zeinek irakaskuntza- eta ikerketa-bikaintasunaren berme egiaztatua baitute, eta aitortutako ospea duten arloko profesionalek.
  • Diziplina arteko prestakuntza teoriko-praktikoa ematen duelako, arlo juridikoan, ekonomikoan eta kudeaketakoan: enpresa kooperatiboen eta ekonomia sozialekoen esparru juridikoa aztertzeko saioak eta praktika enpresarialean aurkitzen ditugun kudeaketa eta zuzendaritza ereduei eta esperientziei buruzko saioak uztartuko dira. Hori guztia ekintzailetzan eta gizarte berrikuntzan ardaztutako ikuspegi batetik.
  • Curriculumetik kanpoko praktikak, aukerakoak, titulazioan espedienterik onena izanik eskaera egiten dutenentzat.

Irteera profesionalak

  • Kooperatiben eta ekonomia sozialeko enpresen zuzendaritza eta kudeaketa.

Moduluak eta ikasgaiak

Ikasketen egitura
Modulua Eskola-orduak Modalitatea  ECTS kopurua irakaskuntza gida
1. Kontzeptuen eta arauen esparrua 45  Presentziala 6 Deskargatu hemen
2. .- Ereduak, esperientziak, ekintzailetza eta berrikuntza soziala 55  
 Presentziala 
7 Deskargatu hemen
3. Gaurkotasuneko mintegiak eta bisitak ekonomia sozialeko enpresetara 20  
 Presentziala
2 Deskargatu hemen

Zuzendaritza akademikoa

  • Zuzendari akademikoa: Rafael Lara González
  • Zuzendarikide akademikoa: Ignacio Ugalde Barbería

NUPeko irakasleak

Kanpoko kolaboratzaileak

  • María Jesús Álvarez Urricelqui (A tu lado ekimen sozialeko mikrokooperatibako kudeatzailea)
  • Lucas Álvarez Vega (Presidente de Tafalla Iron Foundry, S. Coop kooperatiba elkarteko presidentea.)
  • Edgar Andueza Pérez( Liceo Monjardín ikastetxeko zuzendari nagusia eta Aoiz Uno S.Coop kooperatiba elkarteko presidentea)
  • Eva Aoiz Aperte (UCAN - Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kooperatibetako zuzendari kudeatzailea)
  • Alfredo Arbeloa Baztán (AN taldeko zuzendari nagusia)
  • Edurne Arzelus Lekumberri (REAS Nafarroako Gizarte Kontseilua)
  • Maitane Bueno Zabalza (Laboral Kutxako eskualde zuzendaria)
  • Consuelo Corella Corella (EINA - Laneratzeko Enpresen Nafarroako Elkarteko koordinatzailea)
  • Alfonso Echanove Franco (LKS Next-eko Estrategia Arloko aholkularia eta zuzendaria)
  • Eduardo Elizalde Ábrego (Laboral Kutxako eskualde zuzendaria)
  • Miren Eraña Uriarte (AUSOLAN taldeko giza baliabideen zuzendaria)
  • Jesús Jiménez Juango (Navarra Capital enpresaren bazkide sortzailea eta Zuzendaritza Kontseiluko presidentea)
  • Javier Lagunas Lafuente (Tasubinsako zuzendari kudeatzailea)
  • Antonio Martínez de Bujanda Estenoz ( ANELeko zuzendaria)
  • Miriam Martón Pérez (Nafar Lansare - Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea)
  • Gemma Merino Zardoya (ANEL - Nafarroako Enplegu Zentro Berezietako teknikaria)
  • José Antonio Molina Apezteguía (Tafalla Iron Foundry S. Coop. kooperatiba elkarteko industria-zuzendaria)
  • Yolanda Plaza Herreros (CEO, YPH Consulting eta Senior Manager, ONEtoONE Corporate Finance)
  • Sergio Pérez García (Nafarroako Gobernuaren Kanpo Ekintzako zuzendari nagusia)
  • Josu Repáraz Leiza (Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendaria)
  • Juan Tomás Rodríguez Arano (Abokatua)
  • Águeda Tortajada Fernández (NAFARCO, S. Coop. taldeko finantza-zuzendaria)
  • Ignacio Ugalde Barbería (ANELeko zuzendaria eta Tafalla Iron Foundry S. Coop. kooperatiba elkarteko zuzendaria)
  • María José Vivar Durán (ANELeko prestakuntza-teknikaria)
  • José Antonio Yela Lizarralde (Eroskiko erakundeekiko harremanetarako zuzendaria)
  • Arancha Yuste Jordán (Abokatua eta Iruñeko UHUNeko irakaslea)
  • Javier Zubicoa León (Nafarroako Gobernuko Lan Zerbitzuko zuzendaria)
Matrikularen zenbatekoa
Ikasle mota Prezioa
Espezialistaren ikasñeal 517 €
Unibertsitateko komunitateko kideak 880 €
Alumni-A3U programako kideak 898 €
A3U programako praktiken tutoreak 924 €
NUPekin loturarik ez duten pertsonak 968 €

Deskontuak, hobariak eta salbuespen aplikagarriak

Finantzatzeko erraztasunak eta enpresentzako hobariak

Ikaspostuak

Ikaspostu kopurua guztira: 25
Prestakuntza emateko behar den gutxieneko ikasle kopurua: 20

Sartzeko baldintzak:

Titulu bereki honetan sartzen ahalko zara egoera hauetakoren batean bazaude:

  • Zientzia Juridikoen Fakultateak, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak, Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak edo Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoak eskaintzen dituzten titulazioetako bateko graduko ikaslea (betiere gutxienez 60 ECTS gaindituak badituzu) edo master ofizialeko ikaslea bazara.
  • Unibertsitateko titulazioa baduzu.
  • Ekonomia sozialeko enpresen arloko profesionala bazara.

Onartua izateko irizpideak:

Programaren zuzendaritza akademikoak izena emateko ordenari zorrotz jarraikiz eginen du hautaketa, honako lehentasun ordena honen arabera:

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko edo masterreko ikasleak.
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoko egresatuak.
  • Beste unibertsitate batzuetako egresatuak eta ekonomia sozialeko enpresen arloko profesionalak.

Ez baduzu inoiz NUPen ikasi, plataforman erregistratu beharko duzu.

Erregistra zaitez Erregistra zaitez Konsultatu erregistratzeko gida Kontsultatu erregistratzeko gida

Egin aurreinskripzioa: horretarako, sartu zure NANa (tarterik gabe eta letrarekin) eta pasahitza. 

Unibertsitateko titulurik gabeko profesionala bazara, dokumentu hau bete eta erantsi behar duzu:

Egin aurreinskripzioa  Egin aurreinskripzioa Konsultatu aurreinskripzio gida Konsultatu aurreinskripzio gida  Berreskuratu pasahitza Berreskuratu pasahitza

 

Hauek dira aurreinskripzioa egiteko ezarri diren epeak:

 

Aurreinskripzioa egiteko epeak
Aurreinskripzioa egiteko epea Egunak Dokumentazioa zuzentzea
Lehenbiziko epea 2025/05/20 - 2025/06/02 2025/06/03
Bigarren epea 2025/06/03 - 2025/06/16 2025/06/17
Hirugarren epea 2025/06/17 - 2025/06/26 2025/06/27
Epe berezia 2025/06/27an hasi eta ikaspostuak bete arte Egun bat, zuzentzeko jakinarazpena bidaltzen denetik zenbatzen hasita

Ohar garrantzitsua: epe berezia irailaren 30ean amaituko da.

Titulu berekietan onartua izan ote zaren posta elektronikoz jakinaraziko zaizu. Adierazitako epeetan jakinaraziko zaizu, inskripzio epe bakoitzaren arabera:

Onarpenen jakinarazpena
Aurreinskripzioa egiteko epea Onarpenaren jakinarazpena Erreklamazioak
Lehenbiziko epea 2025/06/09 2025/06/10
Bigarren epea 2025/06/23 2025/06/24
Hirugarren epea 2025/07/02 2025/07/03
Epe berezia Banakako jakinarazpena eginen da. Bi egun, onarpenaren jakinarazpena jasotzen denetik zenbatzen hasita.

Onarpenari buruzko erreklamaziorik egin nahi izanez gero, jarri harremanetan NUP Fundazioarekin fundacion.formacion@unavarra.es helbidera mezu bat bidalita.

Matrikularen formalizazioa

Egin ezazu matrikula: onartua izan bazara, dagokion epearen barnean egin beharko duzu matrikula:

Matrikula egiteko egutegia
Aurreinskripzioa egiteko epea Matrikula formalizatzeko epea
Lehenbiziko eta bigarren epea 2025/06/26 - 2025/07/01
Hirugarren epea 2025/07/17 - 2025/07/23
Epe berezia Zazpi egun, banakako jakinarazpenak bidaltzen direnetik zenbatzen hasita. Edonola ere, inoiz ez prestakuntza hasi ondoren.

Matrikula zaitez Matrikula zaitez Kontsultatu matrikula egiteko gida Kontsultatu matrikula egiteko gida

Matrikula formalizatzeko egin beharreko ordainketa: mezu elektroniko bat bidaliko dizugu behar den kuota nola ordaindu azaltzeko. Kuota 300 eurokoa da, eta kontzeptu hauek osatzen dute:

  • Inskripzio eskubideak: 120 €
  • Tasa administratiboak (espedientea irekitzea, kudeaketa administratiboa eta titulua egitea): 137,57 €
  • Matrikulaturiko ECTSak: 42,43 €

Une honetan deskontuak aukeratzen ahalko dira.

Gainerako zenbatekoaren ordainketa

Gainerako zenbatekoa bankuko transferentzia bidez ordainduko da, titulu berekia hasi aurretik eta ordainketa bakarrean.

Jarraibideak (kontzeptua, data, kontu-zenbakia...) posta elektronikoz bidaliko dizkizugu, ikastaroaren hasiera-eguna hurbil dagoenean.

Titulu bereki honetan ez da krediturik aitortuko.

Matrikula baliogabetzeko, NUPen Ikasketa Berekien Araudiaren 26. artikuluan jasoa dagoena hartu behar da.

Zure matrikula baiogabetu edo aldatu nahi baduzu, eskabide hau bete behar duzu, eta NUP Fundaziora bidali posta elektronikoz fundacion.formacion@unavarra.es.

Prestakuntzaren helburuak

  • Prestakuntza aurreratua ekonomia sozialaren sektoreko enpresen arloan.
  • Gaikuntza kooperatiba, lan sozietate eta irabazi asmorik gabeko entitateen arloan.Ekonomia sozialeko enpresen ikuspegi juridikoa eta ekonomikoa eguneratzea.
  • Enpresen ehun kooperatiboaren errealitatea eta esperientzia ezagutzea, batez ere Nafarroakoa.
  • Gaikuntza erabakiak hartzeko beharrezkoa den informazioa bilatzeko eta aztertzeko.
  • Ikasitako diziplina anitzeko ezagutzak arazo zehatzei aplikatzea.
  • Aztergaiari loturiko argudioak eta ondorioak ateratzea.

Ikaskuntzaren emaitzak

  • Eskuratutako ezagutzak eta arazoak konpontzeko gaitasuna testuinguru zabalagoetan (edo diziplina anitzekoetan) aplikatzea, norberaren ikasketa-arloarekin loturiko ingurune berrietan edo oso ezagunak ez direnetan.
  • Ezagutzak integratzea eta iritziak formulatzearen ariketa konplexuari aurre egitea nahiz eta informazioa osatugabea edo mugatua izan, eta, ariketa horretan, kontuan hartzea ezagutzak eta iritziak aplikatzearekin lotutako erantzukizun sozial eta etikoei buruzko hausnarketak.
  • Ikasleek jakin dezatela publiko espezializatuei eta ez-espezializatuei modu argian eta anbiguotasunik gabe azaltzen zein diren beren ondorioak eta horien oinarri diren azken ezagutzak eta arrazoiak.
  • Ikasleek ikasteko trebetasunak edukitzea neurri handi batean beren kasa edo modu autonomoan ikasten jarraitu ahal izateko.

Asteazkenetan, 15:30etik 19:30era

Ikasgela posta elektronikoz adieraziko zaie titulu berekiko ikasleei.

Titulu bereki honetako modulu bakoitza modu independentean ebaluatuko da.

Prestakuntza-jarduerak eta ebaluazio sistema modulu bakoitzaren irakaskuntza-gidan daude kontsultatzeko; "Programa eta irakasleak" ataleko "Moduluak eta ikasgaiak" ataleko taulatik deskarga dezakezu gida.

Unibertsitateko Espezialistaren titulua lortzeko, matrikulaturiko ECTS kreditu guztiak gainditu behar dira.