Joan eduki nagusira

Kalitatea

Kalitate parametroak

2021eko irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuan deskribatutako arauen testuinguruak –unibertsitateko ikasketen antolamendua eta haien kalitatea bermatzeko prozedura ezartzen ditu errege dekretu horrek– behartu egiten ditu Espainiako unibertsitateak beren ikasketa berekien eta, haien barrenean, mikrokredentzial unibertsitarioen Kalitatea Bermatzeko Barneko Sistema diseinatzera eta ezartzera.

Hori dela eta, NUPek Kalitatea Bermatzeko Barneko Sistema (KBBS) berrikusi eta eguneratu du, hartan ikasketa berekiak sartzeko. Gainera, Ikasketa Berekien Kalitatearen Berme Batzordea (IBKBB) eta haren eginkizunak definitu dira, bai eta haien Batzorde Iraunkorra ere (IBKBBI). Azkenik, ikasketa berekien prozesu-mapa berria egin da.

Ikasketa berekiak Unibertsitate-Gizarte Fundazioak (NUP Fundazioa) kudeatzen ditu; izan ere, fundazio horrek gizartean dagoen eskaria aztertzeko ardura du, prestakuntza-jarduera gizarte- eta lanbide-ingurunearen beharretara egokitu dadin, eta gero prestakuntza-behar horiek unibertsitateko komunitateari transferitzen dizkio erantzun arin, malgu eta kalitatezkoa antolatu eta sustatzeko.

Ikasketa Berekien Kalitatea Bermatzeko Barneko Sistema (IBKBBS)

IBKBBSak ikasketa berekien kalitatea eta etengabeko hobekuntza ziurtatzeko gauzatu behar diren prozesuen funtzionamendua arautzen du, betiere interes-talde desberdinetara bideratu daitezela bilatuz.

NUP Fundazioan egiten diren kudeaketa-jarduera nagusien nondik norakoak NUP Fundazioaren kudeaketa-egutegian kontsultatzen ahal dira.

IBKBBSaren diseinuaren oinarria prozesu estrategiko eta operatiboak eta euskarri prozesuak banakatzea da. Prozesu horiek guztiak prozesu-mapan ikus daitezke.

Kalitateari buruzko Europako printzipioa betetzeko, mikrokredentzialek ere kalitate bermea izan behar dute, haiek sortu dituen sistemak emana. Horregatik, mikrokredentzialak ikasketa berekien parte direnez, IBKBBSaren babesean gelditzen dira.

Kalitateari buruzko politika eta helburuak

NUP Fundazioaren kalitateari buruzko politikak eta helburuek erakundeak kalitatearekin eta bikaintasunarekin duen konpromisoa azpimarratzen dute, haren identitatearen eta estrategiaren parte baitira bere jardueraren arlo guztietan, ikasketa berekiak barne.

Kalitatezko kultura garatu dadin sustatzeko, NUP Fundazioak politika hau ezartzen du, zeina bat baitator bere XIBarekin (xedea, ikuspegia eta balioak) eta bere Plan Estrategikoarekin (NUPen Plan Estrategikoarekin lerrokatua), bai eta bere  Estatutuan jasotako sorrerako helburuekin ere

Kalitate Politika garatzeko, zeina erabateko kalitatearen kudeaketa-printzipioetan oinarrituta baitago, NUP Fundazioak konpromisoa hartzen du bere interes-taldeen gogobetetasuna eta itxaropenak bermatuko dituen kalitatea kudeatzeko sistema jasangarri eta arduratsu bat mantentzeko, betiere baldintzak betez araudiari, legediari eta erregelamenduei dagokienez eta prozesuen etengabeko hobekuntza bermatuz, malgutasunaren, neurketaren, araudiak betetzeko konpromisoaren eta gardentasunaren printzipioei jarraikiz.

Txostenak eta ebidentziak

IBKBBSaren segimenduaren eta etengabeko hobekuntzaren emaitza gisara, zenbait txosten eta ebidentzia sortzen dira.  Horretarako baimena duten erabiltzaileek gardentasun atarian dituzte ikusgai, NireIkasgelategian dagokien gunean.