Titulu berekiak NUPek eskaintzen duen prestakuntza mota bat dira, arlo bateko ezagutzak eguneratu edo sakondu nahi dituztenei edo arlo batean espezializatu nahi dutenei daude zuzenduak. Gaurkotasunari eta egokitasunari euste aldera, programak aldian-aldian berritzen dira, eta sektoreetako azken joerak eta prestakuntza-beharrak txertatzen dituzte.
Unibertsitateko tituluren bat dutenentzat ez ezik, titulurik ez dutenentzat ere badira.
- Unibertsitateko titulua duten pertsonak: NUPek prestakuntza jarraituko masterrak, espezializazio diplomak eta adituaren diplomak eskaintzen ditu.
- Unibertsitateko titulurik ez duten pertsonak: NUPeko ikasketa ofizialetako ikasleentzat, unibertsitate zabalpeneko diploma eta ziurtagiriak eskaintzen dira, bai eta unibertsitateko espezialisten tituluak ere.
- Prestakuntza eguneratua eta egokia eskaintzen dute, ingurune sozialaren eta ekoizpenari loturikoaren benetako beharrekin bat datorrena.
- Espezializatuak dira. NUPeko irakasleek sektore bakoitzeko adituekin eta erakundeekin lankidetzan diseinatuak dira, eta erantzuna ematen diete lan merkatuaren joerei eta inguruko sektore estrategikoen bilakaerari buruz egiten diren nazioarteko, estatuko eta autonomia erkidegoko txosten garrantzitsuenei.
- Metodologia malgua da. Hiru modalitate daude: presentziala, semipresentziala eta onlinekoa.
- Aitorpen akademikoa dute, NUPek emana.
- Enpresa-ehunarekin lotura dute, errazagoa izan dadin lan munduan sartu eta hartan mailaz igotzea.
- Ikasketa-planak modularrak dira. Aukera izanen duzu titulu bereki txikiagoak edo mikrokredentzial pilagarriak lortzeko, zeinak modu independentean egiten ahal baitira.
- Unibertsitateko baliabide eta zerbitzuetarako sarbidea izanen duzu: liburutegiak, ikasgelak, ikaskuntza-plataformak, etab.
NUPek eskaintzen dituen prestakuntza-programek aukera ematen dute titulu berekiak moduluka egiteko, eta horrek malgutasun eta egokitzapen handiagoa ematen du ikasleen prestakuntza-beharrei dagokienez.
Modulukako egitura horri esker, ikasketa-planaren zati bakoitza (modulua edo modula-multzoa) ikasketa bereki txiki bat da, eta modu independentean egiten ahal da.
Gainera, titulu batzuk mikrokredentzial pilagarriak izan daitezke, eta lerrokaturik daude prestakuntza jarraituaren eta bizialdi osoko ikaskuntzaren Europako esparruarekin.
Bestalde, gradu eta master ofizialetako zenbait titulaziorekin lotutako titulu berekiak eskaintzen ditu NUPek, bere intereseko arlo espezifikoetan sakondu nahi duen ikasleari espezializazio gehigarria emateko; izan ere, haren prestakuntza eta gaitasunak areagotzen dira horrela.
Unibertsitateak prestakuntza-programa espezializatuak garatzen ditu erakundeen beharren arabera; NUPek hartzen du zuzendaritza akademikoa, eta aukera dago proposamena egin duen erakundea zuzendarikide izan dadin. Halaber, mikrokredentzial pilagarriz osatutako titulu berekiak ere egiten ahal dira.
Informazio gehiagorako, bi bide dituzu:
- helbide elektronikoa: fundacion.formacion@unavarra.es
- telefonoa: 948169813
Honako hauek egiten ahal dute NUPeko titulu bereki bat ezarri edo berritzeko proposamena:
- 30 ECTS edo gehiagoko tituluen kasuan: Sailak, ikastegiak, ikerketa-institutuak eta errektoreordetzak.
- 29 ECTS edo gutxiagoko tituluen kasuan: lehen aipatutakoez gain, arduraldi osoko irakasle doktoreek –lotura iraunkorra izan zein ez– ere eskatzen ahal dute, betiere dagokien sailaren nahitaezko txostena badute.
Proposamenek indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak bete behar dituzte, eta errektoreordetza eskudunak urtero ezarritako epeen barnean aurkeztu behar dira.
NUP Fundazioak laguntza ematen du proposatzen diren tituluen dokumentazioa garatu eta aurkezteko. Bi bide hauek dituzue gurekin harremanetan jartzeko:
- helbide elektronikoa: fundacion.formacion@unavarra.es
- telefonoa: 948169813
Dokumentazio erabilgarria:
- 2024-2025 ikasturtean irakaskuntza emateagatik eta zuzendaritza akademikoagatik eskola-ordu bakoitzeko jasoko diren ordainsariak.
- Titulu berekiak eskatzeko eredua
- Titulu berekien memoriaren edukia.
- Aurrez onetsi diren mikrokredentzialetara loturik dauden titulu berekien memoria-proposamenaren eredua.
Botoi honetan duzu kontsultatzeko titulu berekiei buruzko araudia.
Titulu berekiei buruzko araudia Titulu berekiei buruzko araudia
Unibertsitateko ikasketen antolamendua eta haien kalitatea bermatzeko prozedura arautzen dituen 2021eko irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretua betez, NUPek Ikasketa Berekien Kalitatea Bermatzeko Barneko Sistema garatu du. Sistema hori Unibertsitatearen Kalitatearen Barne Bermerako Sistemaren zati integrala da, eta gure prestakuntza-eskaintzaren bikaintasuna eta egokitasuna bermatzen ditu.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) titulu berekien eskaintza urtero argitaratzen da.
2025-2026 ikasturterako, eskaintza orokorra 2025eko maiatzaren 20an argitaratuko da. Hala ere, Nafarroako Unibertsitate Publikoak aukera du beste titulu bereki batzuk urtean zehar argitaratzeko.
Baldintzak programaren arabera ezartzen dira. Titulu bereki batzuek aldez aurretik unibertsitate titulu bat izatea eskatzen dute, baina beste batzuk, berriz, irekita daude lanbide-esperientzia nabarmena duten pertsonentzat ere; horrez gain, NUPeko graduko ikasketak egin bitartean egiten ahal dira. Titulu bakoitzaren webgunean deskribapen espezifiko bat azaltzen da; kontsultatu ezazu xehetasun gehiago lortzeko.
Titulu bakoitzaren Zuzendaritza Akademikoak, Ikasketa Batzordeari entzun ondoren, titulua egiteko baimena ematen ahal die ikasleei, baldin eta Gradu Amaierako Lana eta irakasgai bat edo batzuk baino ez bazaizkie gelditzen ikasleei, eta betiere 30 ECTS baino gutxiago falta bazaizkie gardua amaitzeko.
la ere, unibertsitateko titulu ofiziala lortzen duzun arte,
- ez duzu eskatzen ahalko prestakuntza jarraituko masterraren titulu berekia, ez eta espezializazio edo adituaren diplomenak ere.
- aldiz, egindako moduluak eta ikasgaiak egiaztatzen dituen ziurtagiria lortuko duzu.
Kontsultatu titulu berekiei buruzko araudia Kontsultatu titulu berekiei buruzko araudia
Bai, Europako Unibertsitate Eremutik kanpoko hezkuntza-sistema bateko unibertsitate titulu batek aukera ematen dizu NUPeko titulu berekiak egiteko. Gainera, ez duzu titulua homologatu edo baliokidetza-adierazpenetik egin beharko.
Unibertsitateak egiaztatuko du zure prestakuntza Espainiako unibertsitate titulu ofizialen baliokidea dela, eta zure tituluak aukera ematen dizula eman zitzaizun herrialdean ikasketa baliokideak egiteko.
- Sarbide horrek Nafarroako Unibertsitate Publikoan bakarrik emanen dizu ikasketa berekiak egiteko aukera, eta ez da aitortzen beste helburu batzuetarako
- Titulu berekietara homologaziorik gabeko edo baliokidetasun-deklaraziorik gabe sartzeak ez du esan nahi, inola ere, zure aurretiko titulua Espainian homologatuko denik edo ondorio ofizialetarako baliokidetzat joko denik.
Honako hauek aurkeztu beharko dituzu:
- Atzerriko unibertsitateko titulazioa egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Zure prestakuntza Espainiako unibertsitate titulu ofizialen baliokidea dela egiaztatzeko NUPek eskatzen duen beste edozein informazio.
Unibertsitateak zure dokumentazioa ebaluatuko du, onartua izateko baldintzak betetzen dituzula ziurtatzeko.